Category Archives: Landare Berezien Azoka

Landare Berezien 16. Azoka usain eta kolorez jantzia, abian!

Goizeko 10-etan ireki ditugu ateak eta jende ugari  hurbiltzen hasi da. Ikusgarri dago Iturraran ingurua, kolore, forma eta usai ezberdinez beteta!

 

Advertisements

Landare Azoka bezperan Iturraran edertzen

Lehenengo mintegizaleak hasi dira iristen eta dagoeneko koloreztatu zaigu, lehenez gain, lorategi botanikoa.

Aurten 50 mintegi ditugu, Frantzia, Italia, Espainia, Katalunia eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorriak. Guztien artean 3.500 landare mota ezberdin eta 35 espezialitate dakartzate. 

Azokan honako berrikuntzak izango ditugu:

Entresemillas: bildumako landareen haziak (Málaga)

Dorchain Paysages Miniatures: miniaturazko paisaiak (Frantzia)

Lacrouts Vivaces: landare bizikorrak (Frantzia)

Todoplant: sudafrikako uda eta udazkeneko bulboak (Murtzia)

Tres Turons: ur-bazterreko bertako landaretza (Barcelona)

Landare Berezien XVI. Azokarako ia dena prest!

Iturrarango Lorategi Botanikoa ari da itxuraz aldatzen. Mintegizaleen postuak tente daude dagoeneko eta laister landareez edertuta ikusiko ditugu.

Aurten gainera,  aurreko urteetan baina mintegi-landarezale gehiago eta eskaintza zabalagoaz goxatzeko aukera izango dugu.

Hurrengo asteburuan landareen festan murgiltzeko gogotsu gaude Pagoetako lan-talde desberdinak.

Boluntarioak behar ditugu Landare Berezien 16. Azokaren antolaketan

Apirilak 28 eta 29an ospatuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan 16. Landare Berezien Azoka.

Lorategi Botanikoan izateak izaera berezia ematen dio azoka honi, inguru paregabea da horretarako, baina antolaketa aldetik ere behar bereziak ditu. Hori horrela izanik, Iturraran Parketxetik boluntario eskaera luzatzen dugu hain berezia den azoka hau barru barrutik bizitzeko eta aurrera eramateko.

Boluntarioak behar dira Aparkalekuetan egoteko, landare kontsignetan egoteko zein frantseseko itzultzaile gisa.

Informazio gehiago 943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Inoiz baino mintegizale gehiago izango ditugu aurtengo Landare Berezien Azokan

Apirilaren 28-29ko asteburuan Iturrarango Landare Berezien 16. azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean. Urtez urte geroz eta jende gehiago biltzen den azoka honetan landare bereziak erosteko aukera ere handitzen doa, mintegi partehartzaileak ere geroz eta gehiago etortzen baitira. Aurtengoan 50 mintegizale izango dira 51 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango.

Informazio gehiago izateko klikatu hemen

Geroz eta gutxiago falta da Iturrarango Landare Berezien azokarako

Apirilaren 28 eta 29an burutuko den landare azokarako geroz eta gutxiago falta da, jada mintegizaleen zerrenda badugu, baita ekintza osagarriena ere.

Aiako herrian ere burutuko da igandean azoka gehigarria bosgarren urtez.

Ia dena prest 15. Landare Berezien Azokarako Iturraranen / Faltan pocos días para la 15ª Feria de Plantas de Colección en Iturraran

3 baino ez zaigu falta Pagoetako Parke Naturalean burutzen den festa jendetsuenetako bat ospatzeko: LANDARE BEREZIEN AZOKA. Aurtengoan ere bi egunetako azoka izango Lorategi Botanikoan eta Frantzia, Italia, Espainia eta Euskal Herriko 48 mintegik parte hartuko dute. Igandean AIAn azoka gehigarria egongo da garaiko landareak zein landareen munduarekin zerikusia duten hainbat gai eskuratu ahal izateko. Galdu ezineko ekitaldia da landare zaleentzat.

AZOKARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

AZOKAKO KROKISA ETA ESPEZIALITATEEN ZERRENDA

Continue reading Ia dena prest 15. Landare Berezien Azokarako Iturraranen / Faltan pocos días para la 15ª Feria de Plantas de Colección en Iturraran

Asteburu honetan Landare Berezien Azoka dela eta Agorregi itxita – Agorregi estará cerrado este fin de semana por la celebración de la Feria de Plantas de Colección

Datorren asteburuan Landare Berezien 15. Azoka ospatuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan. Hori dela eta, Agorregiko Burdinola eta Errotak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean itxita egongo dira.  Maiatzaren 1ean Iturrarango sarbide guztiak ere itxita egongo dira.

Continue reading Asteburu honetan Landare Berezien Azoka dela eta Agorregi itxita – Agorregi estará cerrado este fin de semana por la celebración de la Feria de Plantas de Colección