Category Archives: kosta gastronomikoa

Orortegi Gaztaindegian bisita eginez ezagutu ​Itsasoa eta gaztaren munduak Aian

Itsasoa ardatz hartuta, azaroan zehar,  Urola Kostako esperientzia gastronomikoak eskainiko dira igandero

“Itsas Zaporeak” ekimena abian da azaroan.  “Kosta Gastronomika”  Urola Kostako turismo eskaintzaren baitan azaroan zehar, igandero, eskualdeko herri bakoitzean esperientzi bat eskainiko da. Aurtengo edizioan, esperientzia gastronomiko guztiak eskualdeko itsas ondarearen gaineko kontakizunarekin osatuko dira.

Urola Kosta eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da ekimena. Eskualdeko gastronomia sustatu eta balioan jartzeko, 2015. urteaz geroztik jardun dira turismo mailako estrategia jorratzen bost herritako Udaletako Turismo sailekin elkarlanean. Herri bakoitzetik, goi mailako kalitatea duten produktuak hautatu dituzte Kosta Gastronomikaren bitartez balioan jartzeko, Aiaren kasuan bertako gaztak jarriaz balioan.

Gastronomiaz haratago
Itsas ondarea du oinarri ekimenak, horregatik gastronomiaz haratago, eskualdeko itsas ohitura, tradizio eta bestelakoak jorratuko dira azaroan zehar. Horretan jardungo da Leire Otero historiagilea, esperientzia gastronomiko guztietan, gidari lanak egiten. Eskualdearen istorio, bitxikeria eta tradizioak ezagutarazteko.

Azaroaren 17an,  Aiaren txanda izango da. Artzain eta gaztagileen eskutik ekoizpen prozesua ezagutuko da. gaztarekin batera, bertako sagardoa ere dastatzeko aukera eskainiko dute, eguerdiko 12:30etik aurrera, sei euroren truke.

Animatu eta etor zaitez gaztagintzaren mundua bertatik bertara ezagutzera.