Category Archives: Iturraran

Bat, bi, hiru, lau: sagarra jo, sagarra jo, sagarra jo!

Atzo goizean Aiako Satxota sagardotegiko sagastian bildu ginen Nerearen gidaritzapean. Erronka gogorra genuen aurretik: sagardoa ekoiztu ahal izateko sagar bilketa egin behar!

Sagarra bildu aurretik fruituaren heldutasuna neurtzea komeni da, ondoren makilaz sagarrondoaren adarrak astindu eta lurrera eroritako aleak kizkiaz otarrera bildu genituen. Nereak ondorengo prozesua azaldu zigun: fruitua sagardotegiko tolarera eraman eta sagarra joaz muztio goxoa aterako da. Jarraian, zukua upeletan gorde eta denboraren poderioz sagardoa bihurtuko da.

Lan neketsuaren ostean, mahai inguruan bildu eta hamaiketako goxo batekin indarrak berritu genituen: sagar mota ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen, baita fruitu honetatik eratorritako hainbat produktu ere (zukua, sagardoa, irasagarra..). Guzti hau txalapartaren doinuez alaituta, sagardogintzarekin lotura estua duen instrumentu hau jotzera animatu baitziren bixitari batzuk. Goiz ederra pasa genuen!

Advertisements

Saguzarrak lagun Iturraran Parketxean

Saguzarrek soinean daramaten ospe txarra ezabatu nahian, Kiko Alvarez biologo adituak ugaztun hegalari hauen hainbat ezaugarri aditzera eman zizkigun atzo, irailak 16. Saguzarrak guregandik oso hurbil bizi diren animali harrigarriak eta misteriotsuak dira baina gautarrak izanik, ezezagunak eta eskuraezinak dira.

Pare bat orduko saioan, aurkitu ditzakegun espezie desberdinak, euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, orientatzeko erabiltzen duten sistema, nola erlazionatzen diren, hibernazioa, ingurumenarentzat duten garrantzia… ikasteko aukera izan genuen. Amaieran, tresneria berezi bat erabiliz, saguzarrak entzuteko aukera ere izan genuen eta a ze nolako festa antolatu zen Iturraran Parketxearen inguruan!  Hainbat saguzar arrunt (Pipistrellus pipistrellus) eta baratze saguzar (Esptesicus serotinus) ongi etorria ematera azaldu zitzaizkigun!

Oraindik bisita hauetan parte hartzeko aukerarik izan ez duzuenok, baduzue oraindik parada. Irailaren 30ean, Zegamako Anduetza Parketxean (Aizkorri-Aratz Natur Parkea), saguzarren inguruan beste bisita bat eskeiniko baitu Kiko Alvarezek. Erreserba egin nahi izanez gero, 943 80 21 87 telefonora dei egin dezakezue edota anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua bidali.

Larunbat honetan ere talo tailerra Iturraranen / Próximo taller de talos este sábado en Iturraran

Aurreko asteko arrakastaren ondoren, larunbat honetan eta datorrenean (abuztuak 12 eta 19) ere taloari kolpeka jardungo dugu Iturraranen. Agorregiko burdinola eta errotara bisita egin ondoren,  taloak egiten trebatu eta norbere taloa jateko aukera izango  dugu txistor mutur batekin.

Animatu! eta azaldu Agorregira   11:30etarako edota 13tarako Pagoetako parketxerazuzenean. Erreserba egiteko deitu telefono honetara: 943 83 53 89 ( Iturraran).

Este sábado  12 y el próximo sábado 19 volverá  el olor al talo y la txistorra al caserío de Iturraran. Como antaño, se amasará la harina de maíz para hacer esas tortas que alimentaron a los antiguos habitantes de Euskal Herria.

 El taller del talo comenzará a las 13h. en el caserío  Iturraran ( Centro de Información del Parque Natural de Pagoeta) , después de la visita a la  ferrería y molinos e Agorregi, que será a las 11:30.

Interesados llamar al teléfono 943 83 53 89.

Heldu nahiz umeek gozatu zuten taloa egiten, ondoren gustora jateko./ Niños y adultos disfrutaron haciendo su propio talo, para luego comérselo.

Tximeleta, altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, atxiamatxia… zer dakigu beraiei buruz?

“Altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, astoluma, atxiamatxia, atxinini, axandalo, azapinpirin, bitxilota, eskabi, farfail, gau-ulika, inguma, jainko-belatx, jainko-oilo, jainko-mandatari, lilirita, makara, maripanpalona, maripuxitia, marisorgin, matxita, mitxeleta, mitxirika, oilo-zuri, panpina, pertxilota, pitxilingaria, sorgin-bitxi…, sorgin-oilo, txalumitxi…, txepeleta, txibiltxori, txilipitaina, tximirrita, txintxilinpalo, txintxitola, txipilipeta…, txipirina…, txipiritona, txiruliru, txitxilera, txitxipapa…, ulifarfaila…, atxitamatxi…, atxitamutxita.”

Eta, zerrenda luzea bada ere, hor ez daude diren guztiak. Ehun bat forma ezberdin ditugu tximeleta adierazteko. Mitxeleta betekada egiteko beste izen, beraz.

Asteburu honetan, ekainak 24, eguneko tximeleten inguruko tailer teorikoa eta praktikoa izan dugu Iturraran Parketxean.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sustatuta, EAEko eguneko tximeleten jarraipen programan interesatuta daudenen eta horko parte-hartzaileen gaikuntza tailerra buruta da. Tankera horretako programak oso tresna baliotsuak bihurtzen ari dira, hiritarren zientzien estrategietan oinarrituta, biodibertsitatearen egoera eta joerak aztertzeko. Tailerraren helburua kanpoan datuak hartzeko protokoloak estandarizatzea izan da, tximeletak identifikatzeko eta haien ekologiari buruzko ezagupideak hobetu eta laguntzaile berriak erakartzea.

Harrizko fruituak Iturrarango Lorategi Botanikoan

Iturrarango Lorategi Botanikoan dagoen Lithocarpus pachyphylus zuhaitzak fruituak eman ditu lehendabiziko aldiz.

Latinetik datorren Lithocarpus hitzak dioen bezala, harri itxurako fruituak ematen ditu, haritza eta gaztainondoaren arteko Himalaiako zuhaitz honek. Jatorrizko herrialdean “Harrizko Haritza” izenez ezagutua da.

Loretan dagoena berriz, Lithocarpus dealbatus deiturikoa da.

Basalandareekin egindako usain goxoko xaboiak Iturraranen

Pasa den asteburuan, ekainak 24, bertako basalandareekin xaboi naturala egiten ikasi genuen Jone Aldabaldetrekuren eskutik. Xaboiaren historian murgiltzeaz gain, xaboiak egiteko erabili beharreko material eta osagaien berri eman ziguten. Bukaeran, taldeka banatu eta xaboi mota ezberdinak egin genituen, bakoitzak 2 xaboi mota ezberdin etxera eraman genituelarik.

MILA KOLORE ETA USAIN ITURRARANGO LORATEGI BOTANIKOAN

Iturraran Parketxea kolorez eta usain goxoz betetzen duen lorategi botaniko batez inguratua dago. Udaberria amaitzear den honetan, Iturrarango lorategiak bizi-bizirik jarraitzen du. Zer hoberik bertan zuhaitzen gerizpean ibilaldi lasai bat egitetea baino?

Zatoz inguru eder hau ezagutzera, Euskal Herriko eta mundu guztiko landareak aurkituko dituzu bertan. Urte guztian ateak zabalik ditugu eta sarrera doakoa da. Bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu. Informazio gehiago eskuratzeko deitu  943 83 53 89 telefonora edo idatzi iturraran@gipuzkoamendizmendi.net posta elektronikora.

El caserío Iturraran está rodeado por un jardín botánico que nos llena de mil colores y aromas. La primavera llega a su fin, pero el jardín de Iturraran está lleno de vida. ¿Qué mejor para relajarse que dar un paseo a la sombra de nuestros árboles?

Anímate a conocer este entorno encantador, te encontrarás con plantas de todo el mundo. Nuestro jardín está abierto durante todo el año y la entrada es gratuita. También cabe la posibilidad de hacer una visita guiada. Para más información llama al 943 83 53 89 o escríbenos a iturraran@gipuzkoamendizmendi.net.

Herriko etorkizuna Iturraran parketxean

Atzo Aiako Lardizabal eskolako ikasleak  izan genituen bixitan. Lehen Hezkuntzako maila ezberdinetako ikasleak Iturraranera etorri ziren euren gertuko ingurumena ezagutu asmoz. Horrela, lehen zikloko ikasleek erleen bizitza  behatzeko aukera izan zuten parketxeko erlategian, hainbat produkturen dastaketa eta guzti eginaz. Bigarren zikloko ikasleek berriz, inguruko landaretza izan zuten hizpide eta lorategi botanikoan zehar eginiko ibilaldi baten bidez  ezpezie ezberdinen eboluzioa ikasi zuten.

Xaboiak egiten ikasteko tailerra Iturraran parketxean/ Taller de jabón artesanal en Iturraran

Ekainaren 17an Iturraran parketxean inguruko basaldandareekin  nork bere jaboi naturala egiten ikasteko aukera izango dugu Jone eta Rita Aldabaldetrekuren eskutik. Tailer hau bi hizkuntzatan egiteko aukera dago, eskaraz zein gazteleraz.

Tailerraren egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Izena ematea, Iturraranera deituta (943 835389) edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita, plazak agortu arte.

Continue reading Xaboiak egiten ikasteko tailerra Iturraran parketxean/ Taller de jabón artesanal en Iturraran

Maiatza naturaz eta kulturaz beteta izan dugu Iturraran Parketxean.

Maiatzean hainbat ekintza izan ditugu Pagoetan. Hilaren hasieran natura parkean bizi diren narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia egin genuen Ander Izagirre adituaren eskutik. Eguraldia lagun, inguruko igel, uhandre, musker eta beste hainbat espezie behatzeko parada ezinobea izan zuten bertaratu ziren haur nahiz helduek.

Pasa den astean berriz, Iturraran parketxera gerturatu ziren familiek historiaurreko gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten. Suhar arkeologia taldeko lagunek egurraren bidez sua egiteko teknikak, labarretako artearen sekretuak eta gezi bidezko ehiza erakutsi zizkiguten. Eginaz ikasten denez, ekintza horiek guztiak praktikan jarriz gustura ibili ziren haur eta gurasoak.

Harrera oso ona izan dute aktibitate hauek eta berriz ere errepikatzeko gogoz geratu gara guztiok!