Category Archives: hazi – eusko jaurlaritza

Aizkorri-Aratzeko mendi larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldia Arantzazutik

Aurten lehen aldiz Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak HAZI-rekin lankidetzan Life Oreka Mendian proiektua ezagutzera emateko ibilaldi gidatuak antolatu ditu Gipuzkoako Natura Parke guztietan, mendi larreak balioan jarri eta euren bioaniztasuna ezagutarazteko helburuarekin.

Proiektu honek mendiko larreak era jasangarrian kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, habitat ezberdinak eta bertan bizi diren espezieak babestu asmoz. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du eta asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira.

Ibilaldi gidatu hauek doakoak dira, eta Aitor Salaberria adituak gidatuko ditu. Hurrengo txangoa Aizkorri-Aratz Natura parkean izango da eta Arantzazuko Parketxetik irtengo da goizeko 10:00etan. Ibilaldiak 3-4 orduko iraupena izango du eta norberak bere hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen dugu. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Izen-ematea eta informazioa: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

OREKA MEDIAN2019

Bihar izango da lehen bisita gidatua hegazti sarraskijaleen erakusketara/ Mañana será la primera visita a la exposición de aves carroñeras

Bihar, hegazti sarraskijale iberiarren erakusketa zabaltzearekin batera, honen egileen eskutik bisita gidatua izango dugu 11:00etan Arantzazuko Parketxean. Autoreen eskutik argazki ikusgarri hauek nola eta non atera zituzten jakingo dugu. Erakusketa prest dago eta argazkiak zoragarri geratu dira. Animatu hegazti hauei buruz gehiago ikastera!

Izen ematea: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Quebrantahuesos-Ramón Arambarri-AUGUR NATURE

Mañana, junto con la inauguración de la exposición de aves carroñeras, tendremos una visita guiada a las 11:00 de la mano de los autores de la misma en el Parketxe de Arantzazu. Nos contarán dónde y cómo sacaron las impresionantes fotografías. Está todo montado y las fotografías han quedado realmente espectaculares. ¡Animaos a saber más sobre estas aves!

Reservas: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Hegazti sarraskijaleak gertutik Arantzazun/ Aves carroñeras desde cerca en Arantzazu

Hegaztien hegaldien edertasunak betidanik liluratu du gizakia. Alabaina hegazti sarraskijale edo nekrofagoen kasuan, elikatzeko ohiturek espezie hauen bazterketa edo gutxiestea ekarri dute sarritan. Mehatxatuta dauden animalia hauek, ordea, ekosistemak orekatzen laguntzen dute, sortzen dituzten zerbitzu ekosistemikoen bidez.

Hegalari handiok egiten duten lanaren garrantzia ezagutu eta animalia hauek gertuagotik ikusteko aukera ematen du HAZIk, POCTEFA programaren bitartez, sustatutako Iberiar hegazti sarraskijaleak argazki erakusketak. Horretarako Ramón Arambarri eta Mario Bregaña autoreen argazkiak baliatzen dira.

Erakusketa apirilaren 13tik maiatzaren 31ra izango da bisitagai Arantzazuko Parketxean. Apirilaren 13an eta maiatzaren 4an bisita gidatuak egingo dira erakusketara egileen eskutik, sarraskijale espezie ezberdinak eta hauen ezaugarriak ezagutzeko. Maiatzaren 4an, bisita gidatuaren ondoren, hegazti behaketa bat burutuko da PUNTAIK PUNTA 2019 jaialdiaren barruan. Bisitak gazteleraz eta dohakoak izango dira. Aurrez izena ematea eskatzen da.

Izen ematea eta informazioa: Arantzazuko Parketxea 943 78 28 94 / 699 335 183  arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Erakusketa_Sarraskijaleak2019

La belleza de los vuelos de las aves ha fascinado al ser humano desde siempre. Pero en el caso de las aves carroñeras o necrófagas, su manera de alimentarse ha creado rechazo y desprecio hacia estas especies. Sin embargo, estas aves actualmente amenazadas proporcionan importantes beneficios para el equilibrio de los ecosistemas por los servicios ecosistémicos que generan.

La exposición Aves carroñeras ibéricas, promovida por HAZI mediante el programa POCTEFA, brinda la oportunidad de mirar desde cerca a estos grandes voladores y conocer la importancia del trabajo que realizan a  través de las fotográfias de Ramón Arambarri y Mario Bregaña.

Del 13 de abril al 31 de mayo se podrá visitar la exposición en el Parketxe de Arantzazu. Los días 13 de abril y 4 de mayo se organizarán visitas guiadas a la exposición de la mano de los autores para conocer las diferentes especies de aves carroñeras y sus características. El día 4 de mayo, tras la visita guiada, se realizara una observación de aves, dentro del programa del festival PUNTAIK PUNTA 2019. Las visitas serán en castellano y gratuitas. Se recomienda reservar plaza.

Información y reservas: Arantzazuko Parketxea 943 78 28 94 / 699 335 183  arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Tximeleta, altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, atxiamatxia… zer dakigu beraiei buruz?

“Altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, astoluma, atxiamatxia, atxinini, axandalo, azapinpirin, bitxilota, eskabi, farfail, gau-ulika, inguma, jainko-belatx, jainko-oilo, jainko-mandatari, lilirita, makara, maripanpalona, maripuxitia, marisorgin, matxita, mitxeleta, mitxirika, oilo-zuri, panpina, pertxilota, pitxilingaria, sorgin-bitxi…, sorgin-oilo, txalumitxi…, txepeleta, txibiltxori, txilipitaina, tximirrita, txintxilinpalo, txintxitola, txipilipeta…, txipirina…, txipiritona, txiruliru, txitxilera, txitxipapa…, ulifarfaila…, atxitamatxi…, atxitamutxita.”

Eta, zerrenda luzea bada ere, hor ez daude diren guztiak. Ehun bat forma ezberdin ditugu tximeleta adierazteko. Mitxeleta betekada egiteko beste izen, beraz.

Asteburu honetan, ekainak 24, eguneko tximeleten inguruko tailer teorikoa eta praktikoa izan dugu Iturraran Parketxean.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sustatuta, EAEko eguneko tximeleten jarraipen programan interesatuta daudenen eta horko parte-hartzaileen gaikuntza tailerra buruta da. Tankera horretako programak oso tresna baliotsuak bihurtzen ari dira, hiritarren zientzien estrategietan oinarrituta, biodibertsitatearen egoera eta joerak aztertzeko. Tailerraren helburua kanpoan datuak hartzeko protokoloak estandarizatzea izan da, tximeletak identifikatzeko eta haien ekologiari buruzko ezagupideak hobetu eta laguntzaile berriak erakartzea.