Category Archives: hagina

Hagin baso misteriotsuak Pagoetan

Datorren igandean, Martxoak 11  mendi ibilbide berezi bat egingo dugu bertako Haginak (Taxus baccata) eta Pagoetako jatorrizko basoak ezagutu asmoz. Haginari merezi duen balioa emateko asmoz antolatu da, Pagoetako Parke Naturalean Iberiar penintsulako hagin kopuru handiena biltzen baita.

Haginek, balio ekologiko handia izateaz gain, historian ere oso preziatuak izan dira. Paleolitoan hasita, ehizarako eta gerrarako armak egiten ziren Haginaren egurrarekin, haginez egindako arkuak potentzia handikoak eta indartsuak baitziren. Gaur egun bularreko minbizia sendatzeko ere erabilia da, horretarako baso erraldoiak uztiatuz.

Bitxikeria hauek eta gehiago kontatuko dizkigu Antxon Gomez Parkeko basozainak.

Advertisements

Hagin guztiak ikusten saiatu ginen

Polita izan zen larunbateko irteera, Pagoetako jatorrizko basoak eta Haginak ezagutzera eraman gintuen Antxon Gomezek. Harritu ginen,  gai berezia izaki, talde txikia espero baigenuen, baina orotara ia 40 laguneko taldea osatu zitzaigun. Eta bisita honek soka luzeagoa ere ekarri digu, E.H.U.tik deitu berri digute Biologiako ikasleekin zuhaitz bitxi hauek ezagutu asmoz etorri nahi dutela esanaz.

20160220_11150920160220_115648

Gure helburuak betetzen ari dira, jendea naturguneetara dator eta ezagutza  handituz doa. Horrek ekarriko digu bioaniztasunaren bidean jarraitzeko nahia eta beharra, ezagutzak, errespetuak eta maitasunak.

20160220_122232

Goazen Pagoetako basora larunbat honetan!!

Otsailaren 20an mendi ibilbide berezi bat egingo dugu bertako Hagina (Taxus baccata) eta Pagoetako jatorrizko basoak ezagutu asmoz. Haginari merezi duen balioa emateko asmoz antolatu da, Pagoetako Parke Naturalean Iberiar penintsulako hagin kopuru handiena biltzen baita.

hagin basoak

Haginek, balio ekologiko handia izateaz gain, historian ere oso preziatuak izan dira. Paleolitoan hasita, ehizarako eta gerrarako armak egiten ziren Haginaren egurrarekin, haginez egindako arkuak potentzia handikoak eta indartsuak baitziren. Gaur egun bularreko minbizia sendatzeko ere erabilia da, horretarako baso erraldoiak uztiatuz.

Bitxikeria hauek eta gehiago kontatuko dizkigu Antxon Gomez Parkeko basozainak.

20150124_131636