Category Archives: GPS Fundazioa

Tximeleta, altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, atxiamatxia… zer dakigu beraiei buruz?

“Altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, astoluma, atxiamatxia, atxinini, axandalo, azapinpirin, bitxilota, eskabi, farfail, gau-ulika, inguma, jainko-belatx, jainko-oilo, jainko-mandatari, lilirita, makara, maripanpalona, maripuxitia, marisorgin, matxita, mitxeleta, mitxirika, oilo-zuri, panpina, pertxilota, pitxilingaria, sorgin-bitxi…, sorgin-oilo, txalumitxi…, txepeleta, txibiltxori, txilipitaina, tximirrita, txintxilinpalo, txintxitola, txipilipeta…, txipirina…, txipiritona, txiruliru, txitxilera, txitxipapa…, ulifarfaila…, atxitamatxi…, atxitamutxita.”

Eta, zerrenda luzea bada ere, hor ez daude diren guztiak. Ehun bat forma ezberdin ditugu tximeleta adierazteko. Mitxeleta betekada egiteko beste izen, beraz.

Asteburu honetan, ekainak 24, eguneko tximeleten inguruko tailer teorikoa eta praktikoa izan dugu Iturraran Parketxean.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sustatuta, EAEko eguneko tximeleten jarraipen programan interesatuta daudenen eta horko parte-hartzaileen gaikuntza tailerra buruta da. Tankera horretako programak oso tresna baliotsuak bihurtzen ari dira, hiritarren zientzien estrategietan oinarrituta, biodibertsitatearen egoera eta joerak aztertzeko. Tailerraren helburua kanpoan datuak hartzeko protokoloak estandarizatzea izan da, tximeletak identifikatzeko eta haien ekologiari buruzko ezagupideak hobetu eta laguntzaile berriak erakartzea.

Harrizko fruituak Iturrarango Lorategi Botanikoan

Iturrarango Lorategi Botanikoan dagoen Lithocarpus pachyphylus zuhaitzak fruituak eman ditu lehendabiziko aldiz.

Latinetik datorren Lithocarpus hitzak dioen bezala, harri itxurako fruituak ematen ditu, haritza eta gaztainondoaren arteko Himalaiako zuhaitz honek. Jatorrizko herrialdean “Harrizko Haritza” izenez ezagutua da.

Loretan dagoena berriz, Lithocarpus dealbatus deiturikoa da.

Basalandareekin egindako usain goxoko xaboiak Iturraranen

Pasa den asteburuan, ekainak 24, bertako basalandareekin xaboi naturala egiten ikasi genuen Jone Aldabaldetrekuren eskutik. Xaboiaren historian murgiltzeaz gain, xaboiak egiteko erabili beharreko material eta osagaien berri eman ziguten. Bukaeran, taldeka banatu eta xaboi mota ezberdinak egin genituen, bakoitzak 2 xaboi mota ezberdin etxera eraman genituelarik.

Iturrarango Landare Azoka arrakastatsua aurtengoan ere / otro año más la Feria de Plantas de colección ha sido todo un exito

Bi egunetan zehar 6000 landare zale pasa dira Iturrarango azokatik

Azoka honek  arrazoi asko ditu berezia izateko, landareak, bildumak, herrialde ezberdinetako saltzaileak, hizkuntza nahasketa… eta publikoa, erosle inkondizionalak, landareen maitaleak, zaleak, botanikoa edo ez, euri edo eguzki urtez urte etortzen zaretenak.

Gaur esker oneko idatzia dugu, milesker lanean egon zareten langile guztiei, zer esanik ez boluntario gisa egon zaretenoi, Aiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sareari, eta milesker azokan erosle egon zareten guztioi ere, zuek gabe ez litzatekelako posible azoka hau.

Denak etzarete hemen izan, beti ez baita posible, baina gogoan izan zaituztegu, eskerrak zueri ere.

Ondorengo loturetan komunikabideetan agerturiko erreportaiak dituzue irudi ederrekin.

http://urolakosta.hitza.eus/2017/04/29/giro-ederra-aiako-landare-berezien-azokan/

http://www.diariovasco.com/fotos/oarsoaldea/201704/29/plantas-cinco-continentes-iturraran-3053402766-mm.html?edition=#

 

Azken urteetako margo berezienak ikusi ditugu aurtengo udazkenean Pagoetan

Aurreko igandean Pagoetako ipar basoetan barna ibili ginen  landaketatik sorturiko baso eder hau ezagutu asmoz. Haize zakarrak momentu batzuetan dantzan ibili gintuen arren, basoen egitura, espezie ezberdinak, jatorria eta egokitzapena ezagutu ahal izan genituen.

Ederrena koloreak izan ziren, azken urteetako margo berezienak baiditugu aurtengoan Pagoetako baso eta Lorategi Botanikoan.

Jose Mari Ruizek dron baten laguntzarekin ateratako argazkiak oparitu dizkigu eta guk zuekin elkarbanatu nahi ditugu. Eskerrik asko Jose Mari!

DCIM100MEDIADJI_0142.JPG
Iturrarango lorategi botanikoa
DCIM100MEDIADJI_0147.JPG
Iturraran gaina

DCIM100MEDIADJI_0143.JPG

Asteburuan etxe inguruan eta planik ez? etorri Pagoetara, bada zer ikusia!

Asteburu luzea datorkigu, batzuk kanpora joango dira agian, urrutiko intxaurrak 14 baitira, baina etxe inguruan geratzen direnentzat bada plan ugari Gipuzkoako Natura Parkeetan. Guk Pagoetara etortzeko gonbitta luzatzen dizuegu, udazken koloreak ere agertzen hasiak dira eta ez zarete damutuko.

  1. ERDI AROKO LANBIDEAK LANEAN IKUSTEKO AUKERA:AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK: igandean eta asteartean irekita, bixita gidatua 11:30etan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

     2.-ITURRARAN PARKETXEA: Egunero irekia 10-14 bitartean.

iturraran-barrutik-panoramika

  3.-ITURRARANGO LORATEGI BOTANIKOA:  Egunero irekia egun guztian zehar.

Mundu guztiko 5.500 espezie ezberdinetatik gora eta Euskal Herrian galbidean dauden landareez osaturiko Biodibertsitatearen lorategia ikusi daitezke 15h-tan banaturiko lorategian.

z-215

 

Garaian garaikoa: goazen denok sagar biltzera!

2016ko Urriaren 2an, igandea (11:00-12h)

Sagardoa egin ahal izateko gerriak makurtu behar!!

Inoiz aritu al zarete sagar biltzen? eta sagar dantza dantzatzen? kirikiketan?

Bada Iturraran Parketxeak Satxota sagardotegiarekin bateginik parada ederra eskeintzen digu horretarako: sagarra, sagarrondoak, bizi zikloa, polinizazioa, sagar motak eta sagardoa gaitzat harturik.

Sagar bilketan aritzeaz gain, sagar mota ezberdinen eta sagardo ezberdinen dastaketa egingo  da gazta eta irasagar pintxoez lagundurik.

kartela-satxota_a3

 

 Sagar biltzeko sasoian dagoenak badu zeregina sagastietan, anima zaitezte!

Goazen Lokate baserrira: azkeneko plazak, azkar ibili

Datorren igandean, hilaren 21ean, Lokate baserrira hurbildu eta gaztagintza zein artzaintzaren inguruko ezkutukoak ezagutzeko parada izango dugu. Bertako ikuiluak, zelaiak, animaliak eta abar bisitatuko ditugu artzaiaren kontuez lagunduta.

Ondoren, gazta desberdinen dastaketa egiteko aukera paregabea izango dugu.

Animatu eta etorri lanbide hau ezagutzera! eta nola ez, naturaren zaporeez gozatzera!

Informazioa eta Erreserbak : 943 83 53 89  – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net


El próximo domingo, 21 de agosto, visitaremos el caserío Lokate para ver los animales, la cuadra y los pastos y  conocer los secretos del oficio del pastor y la elaboración de los quesos. Con degustación de quesos.

plantilla album lokate