Category Archives: gaztagintza

Gaztagintzaren sekretuak Gomiztegiko artzain eskolan / Descubre los secretos del queso en Gomiztegi

Azaroaren 24an, igandez, Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko du, beste behin, Arantzazuko Parketxeak Gomiztegi artzain eskolarekin elkarlanean. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plan zoragarria.

Jarduerari Arantzazuko Parketxetik emango zaio hasiera bertatik abiatzen den ibilbide irisgarritik ibilaldiari ekinez. Ibilaldia gidatua izango da eta geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.

Ibilaldiaren amaieran Gomiztegi Baserriarekin topo egingo dute bisitariek eta bertan baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea izango da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutuz.

Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama, artzai txakurren erakustaldia eta Arantzazu gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek.

  • Hasiera ordua eta iraupena: 10:30 (3 ordu eta erdi)
    • 10:45-12:00 abiatu ibilbide irisgarritik
    • 12:00-13:15 Gomiztegira bisita
    • 13:15-14:00 Parketxera itzuli geldialdirik gabe
  • Nori zuzendua: publiko orokorra/ familiak
  • Prezioa: 10€ helduek/ 5€ haurrek (3-10 urte)
  • Aurrez izena eman behar da, leku mugatuak.

Izen ematea eta informazioa: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Gaztagintzaren sekretuak Udazkena2019

El 24 de noviembre, domingo, el Parketxe de Arantzazu ofrecera una vez más la oportunidad de conocer los secretos del queso en la escuela de pastores de Gomiztegi. Un plan maravilloso para pasar la mañana en famila o entre amigos.

La actividad comenzará en el Parketxe, dando un paso por el camino accesible que comienza en este punto. La caminata será guiada y se realizarán diversas paradas para tratar temas reacionados con el entorno.

Al final del trayecto, los visitantes se encontrarán con el caserío Gomiztegi, donde se realizará una visita guiada para conocer su origen y funcionamiento. El objetivo de la visita será dar a conocer la importancia que ha tenido el pastoreo en nuestra cultura, conociendo el oficio de cerca.

Después de ver las instalaciones, el diaporama sobre elaboración del queso y demostración de perro pastor, los visitantes terminarán la mañana con una degustación de quesos Arantzazu.

  • Hora y duración: 10:30 (3h y media)
    • 10:45-12:00 paseo guiado por el camino accesible
    • 12:00-13:15 visita a Gomiztegi
    • 13:15-14:00 vuelta al Parketxe sin paradas
  • Dirigido a: público general / familias
  • Precio: 10€ adultos/ 5€ niños (3-10 años)
  • Plazas limitadas, es necesario reservar plaza.

Información y reservas: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

Beste aukera bat izango da gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko Gomiztegin

20190420_122248

Udaberriko egun paregabea izan genuen larunbatean Aizkorri-Aratz Natura Parkean eta ondo aprobetxatu genuen. Goizeko 10:30etan Arantzazuko Parketxean elkartu eta pauso lasaiez Gomiztegi baserriraino hurbildu ginen, bidean geldiune batzuk eginez eta natura parkeari buruzko hainbat gauza interesgarri ezagutuz. Haur eta heldu gustora ibili ginen eguzki izpiez gozatuz.

Gomiztegin Batis genuen zain eta honen gidaritzapean baserriaren historia eta bertan egiten duten lanari buruz jakin genuen. Ardi eta arkume artean ibili ondoren bertako gazta dastaketa batekin amaitu genuen goiza, sabela beteta eta irria ahoan. Goizpasa zoragarria!

Datorren larunbatean, apirilak 27, horrelako goiz bat igaro nahi baduzue, oraindik garaiz zabiltzate apuntatzeko. Animatu antzinako lanbide hau ezagutzera eta bere fruituak dastatzera!!

Gaztagintzaren sekretuak 2019

Aste Santuan ezagutu artzaintza, gaztagintza eta natura Arantzazun/ En Semana Santa aprende sobre pastoreo, elaboración de queso y naturaleza en Arantzazu

Aste Santua gainean dugu dagoeneko eta gehienak hasiak zarete jaiegunetarako planak egiten. Urrutira joan gabe inguruko txoko bat ezagutu eta bisita bereziren bat egin nahi baduzu, Arantzazuko Parketxean aukera ugari aurkituko dituzu.

Alde batetik, Aste Santuko jaiegunetan Arantzazuko Parketxea ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditugu eguerdiko 12:00etan hasita, ordubete inguruko iraupenarekin. Honetaz gain, parketxean dugun hegazti sarraskijaleen inguruko argazki erakusketa ere zain izango duzue.

Bestetik, apirilaren 20 eta 27an, artzaintza eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko Gomiztegi Artzain Eskolara bisita bereziak antolatu ditugu. Goizeko 10:30etan Arantzazuko Parketxean elkartuko gara eta ibilbide irisgarrian zehar paseotxo bat emanez Gomiztegi baserriraino iritsiko gara, 12:00etan bertako bisita hasteko. Jarduera honetarako beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Izen ematea eta informazioa: 943 78 28 94 / 699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Gaztagintzaren sekretuak 2019

La Semana Santa está a las puertas y la mayoría ya ha empezado a planificar los días festivos. Si quieres conocer un lugar cercano y hacer una visita especial sin ir muy lejos, en el Parketxe de Arantzazu encontrarás multitud de posibilidades.

Por un lado, los días festivos ofreceremos visitas guiadas a las 12:00 para conocer el Parketxe de Arantzazu, con una duración de 1h. Además, os estará esperando la exposición fotográfica de aves carroñeras que se encuentra temporalmente en el parketxe.

Por otro lado, los sábados 20 y 27 de abril, se realizarán visitas especiales a la Escuela de Pastores de Gomiztegi para conocer los secretos del pastoreo y la elaboración de queso. Nos juntaremos a las 10:30 en el parketxe y nos acercaremos hasta Gomiztegi dando un paseo por el camino accesible para comenzar la visita en el caserío a las 12:00. Se necesita reserva previa para esta actividad.

Información y reservas: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Ni bizi naiz baserrian…

Egunerokoan jaten ditugun elikagaiak nondik eta nola datozen ikusi eta ikasi asmoz, Gipuzkoako Parketxe Sareak ekimen berri bat jarri du abian: baserrietara bisitak. Bisita eskeintza hau bai eskolentzat baita aisialdian gehiago ikasi nahi duten familia eta helduentzat bideratuak daude.

Familientzako bisitak

 

Ikastetxeentzako bisitak

Etorri eta animatu gure lehen sektorea eta geografia gertutik ezagutzera, ezagutzetik baloratuko bait dugu jaten duguna ere.

Goazen Lokate baserrira: azkeneko plazak, azkar ibili

Datorren igandean, hilaren 21ean, Lokate baserrira hurbildu eta gaztagintza zein artzaintzaren inguruko ezkutukoak ezagutzeko parada izango dugu. Bertako ikuiluak, zelaiak, animaliak eta abar bisitatuko ditugu artzaiaren kontuez lagunduta.

Ondoren, gazta desberdinen dastaketa egiteko aukera paregabea izango dugu.

Animatu eta etorri lanbide hau ezagutzera! eta nola ez, naturaren zaporeez gozatzera!

Informazioa eta Erreserbak : 943 83 53 89  – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net


El próximo domingo, 21 de agosto, visitaremos el caserío Lokate para ver los animales, la cuadra y los pastos y  conocer los secretos del oficio del pastor y la elaboración de los quesos. Con degustación de quesos.

plantilla album lokate

 

 

Abuztuko eskaintza Pagoeta Natur Parkean / Las actividades de agosto en el Parque Natural de Pagoeta

Iturraran Parketxea

Asteartetik ostiralera / de martes a domingo 10:00-14:00h / 16:30-18:30h 

Larunbat eta igandetan / Sabados y domingos 10:00-14:00h

————————————————————————————-

Iturraran Lorategi Botanikoa / Jardín Botánico Iturraran

Egunero irekia / Abierto todos los días

————————————————————————————-

Agorregiko errotak eta burdinola / Ferrería y Molinos de Agorregi

Ofiziozko bisita lantegiak lanean ikusiz ostegunetik igandera  11:30etan.

Visitas de oficio con puesta en marcha de los dos talleres a las 11:30h.

————————————————————————————-

Erleen izkutuko bizitza / la fábrica de miel   

Ostegunetik igandera 13:00etan erlauntzen irekiera.

De jueves a domingo apertura de colmenas a las 13:00


Talo tailerra / taller de talos Abuztuak 14 de agosto

Después de la visita a la Ferrería y los molinos de Agorregi, nos juntaremos en el Parketxe para hacer cada uno su talo y acercarnos todavía más a las costrumbres vascas.


Lokate baserrira bisita / Visita al caserío Lokate y degustación de quesos

Abuztuak 21 Agosto

Ardiak, ahuntzak, antxumeak, artzaien kontuak, gazta dastaketa…denetarik egingo da.

Microsoft PowerPoint - abuztuko kartela lokate

Aian, Lokate baserrian: ahuntz, ardi eta gazta artean

Udan zehar,  igande goiz politak igaro ditugu Lokate baserrian. Bertako ikuiluetan ibili ginen ahuntz, antxume, ardi, katakume ta bertako txakurrak inguruan. Ardiak ere atera genituen zelaira Pintto artzai txakur lehialaren laguntzarekin. Bittorren eskutik ikuiluko kontuak izan genituen eta ondoren, Josebak gazta desberdinen dastaketa eskaini zigun.

Bisita egiteko gogoz geratu zaretenontzat, lasai! Aurrerago, izando da eta gehiago egiteko aukera!

plantilla album lokate
Haur nahiz helduek gozatu ederra hartu zuten!

Pagoeta inguruan, “naturaren zaporeak” artzaintzaren eskutik

Natura 2000 Sarearen Europako egunaren 3. edizioa ospatu berri da, “naturaren zaporea” tituluarekin. Honen harira, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak,  hainbat jarduera eta txango berezi antolatu ditu:

Pagoetako parketxetik, Ekainaren 12an, Lokate baserrira hurbildu eta gaztagintza zein artzaintzaren inguruko ezkutukoak ezagutzeko parada izango dugu. Bertako ikuiluak, zelaiak, animaliak eta abar bisitatuko ditugu artzaiaren kontuez lagunduta.

Ondoren, gazta desberdinen dastaketa egiteko aukera paregabea izango dugu.

Animatu eta etorri lanbide hau, tradizio eta berrikuntza uztarturik, ezagutzera! eta nola ez, naturaren zaporeez gozatzera!

Izena emateko edo informazioa: 943 83 53 89 , iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

KARTELA