Category Archives: gazta

Orortegi Gaztaindegian bisita eginez ezagutu ​Itsasoa eta gaztaren munduak Aian

Itsasoa ardatz hartuta, azaroan zehar,  Urola Kostako esperientzia gastronomikoak eskainiko dira igandero

“Itsas Zaporeak” ekimena abian da azaroan.  “Kosta Gastronomika”  Urola Kostako turismo eskaintzaren baitan azaroan zehar, igandero, eskualdeko herri bakoitzean esperientzi bat eskainiko da. Aurtengo edizioan, esperientzia gastronomiko guztiak eskualdeko itsas ondarearen gaineko kontakizunarekin osatuko dira.

Urola Kosta eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da ekimena. Eskualdeko gastronomia sustatu eta balioan jartzeko, 2015. urteaz geroztik jardun dira turismo mailako estrategia jorratzen bost herritako Udaletako Turismo sailekin elkarlanean. Herri bakoitzetik, goi mailako kalitatea duten produktuak hautatu dituzte Kosta Gastronomikaren bitartez balioan jartzeko, Aiaren kasuan bertako gaztak jarriaz balioan.

Gastronomiaz haratago
Itsas ondarea du oinarri ekimenak, horregatik gastronomiaz haratago, eskualdeko itsas ohitura, tradizio eta bestelakoak jorratuko dira azaroan zehar. Horretan jardungo da Leire Otero historiagilea, esperientzia gastronomiko guztietan, gidari lanak egiten. Eskualdearen istorio, bitxikeria eta tradizioak ezagutarazteko.

Azaroaren 17an,  Aiaren txanda izango da. Artzain eta gaztagileen eskutik ekoizpen prozesua ezagutuko da. gaztarekin batera, bertako sagardoa ere dastatzeko aukera eskainiko dute, eguerdiko 12:30etik aurrera, sei euroren truke.

Animatu eta etor zaitez gaztagintzaren mundua bertatik bertara ezagutzera.

 

 

Gaztagintzaren sekretuak Gomiztegiko artzain eskolan / Descubre los secretos del queso en Gomiztegi

Azaroaren 24an, igandez, Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko du, beste behin, Arantzazuko Parketxeak Gomiztegi artzain eskolarekin elkarlanean. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plan zoragarria.

Jarduerari Arantzazuko Parketxetik emango zaio hasiera bertatik abiatzen den ibilbide irisgarritik ibilaldiari ekinez. Ibilaldia gidatua izango da eta geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.

Ibilaldiaren amaieran Gomiztegi Baserriarekin topo egingo dute bisitariek eta bertan baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea izango da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutuz.

Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama, artzai txakurren erakustaldia eta Arantzazu gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek.

  • Hasiera ordua eta iraupena: 10:30 (3 ordu eta erdi)
    • 10:45-12:00 abiatu ibilbide irisgarritik
    • 12:00-13:15 Gomiztegira bisita
    • 13:15-14:00 Parketxera itzuli geldialdirik gabe
  • Nori zuzendua: publiko orokorra/ familiak
  • Prezioa: 10€ helduek/ 5€ haurrek (3-10 urte)
  • Aurrez izena eman behar da, leku mugatuak.

Izen ematea eta informazioa: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Gaztagintzaren sekretuak Udazkena2019

El 24 de noviembre, domingo, el Parketxe de Arantzazu ofrecera una vez más la oportunidad de conocer los secretos del queso en la escuela de pastores de Gomiztegi. Un plan maravilloso para pasar la mañana en famila o entre amigos.

La actividad comenzará en el Parketxe, dando un paso por el camino accesible que comienza en este punto. La caminata será guiada y se realizarán diversas paradas para tratar temas reacionados con el entorno.

Al final del trayecto, los visitantes se encontrarán con el caserío Gomiztegi, donde se realizará una visita guiada para conocer su origen y funcionamiento. El objetivo de la visita será dar a conocer la importancia que ha tenido el pastoreo en nuestra cultura, conociendo el oficio de cerca.

Después de ver las instalaciones, el diaporama sobre elaboración del queso y demostración de perro pastor, los visitantes terminarán la mañana con una degustación de quesos Arantzazu.

  • Hora y duración: 10:30 (3h y media)
    • 10:45-12:00 paseo guiado por el camino accesible
    • 12:00-13:15 visita a Gomiztegi
    • 13:15-14:00 vuelta al Parketxe sin paradas
  • Dirigido a: público general / familias
  • Precio: 10€ adultos/ 5€ niños (3-10 años)
  • Plazas limitadas, es necesario reservar plaza.

Información y reservas: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

Beste aukera bat izango da gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko Gomiztegin

20190420_122248

Udaberriko egun paregabea izan genuen larunbatean Aizkorri-Aratz Natura Parkean eta ondo aprobetxatu genuen. Goizeko 10:30etan Arantzazuko Parketxean elkartu eta pauso lasaiez Gomiztegi baserriraino hurbildu ginen, bidean geldiune batzuk eginez eta natura parkeari buruzko hainbat gauza interesgarri ezagutuz. Haur eta heldu gustora ibili ginen eguzki izpiez gozatuz.

Gomiztegin Batis genuen zain eta honen gidaritzapean baserriaren historia eta bertan egiten duten lanari buruz jakin genuen. Ardi eta arkume artean ibili ondoren bertako gazta dastaketa batekin amaitu genuen goiza, sabela beteta eta irria ahoan. Goizpasa zoragarria!

Datorren larunbatean, apirilak 27, horrelako goiz bat igaro nahi baduzue, oraindik garaiz zabiltzate apuntatzeko. Animatu antzinako lanbide hau ezagutzera eta bere fruituak dastatzera!!

Gaztagintzaren sekretuak 2019

Zaporeak ezkonduz Iturraranen / Maridaje de sabores en Iturraran

Azaroaren 6an,  bertako produktuak eta ekoizleak ezagutu eta balioan jarri asmoz, gazta dastaketa berezi bat egingo dugu  Iturraran Parketxean Ramon Lizeaga  maisu-gaztagilearen eskutik.
E
uskal Herriko bost gazta, Talaiberri  txakolina eta Satxota  sagardoarekin dastatze maridatua burutuko dugu.  Janari-edariak  ezkontzean zaporeak nola intentsifikatzen diren antzeman eta ikasiko dugu, sentsazio berriak ezagutzearekin batera.

dastaketa-maridatua-jpg1

El 6 de noviembre, con el fin de conocer y poner en valor los productos y productores que tenemos en el entorno,  se celebrara un maridaje de queso, sidra y Txakoli en el caserío Iturraran.

Se probarán 5 quesos de Euskal Herria, Txakoli Talaiberri y sidra Satxota de la mano del maestro-quesero Ramon Lizeaga. El objetivo principal tras el maridaje reside en que ciertos elementos que se encuentran en los quesos y en la bebida, como la textura y el sabor, reaccionan de manera diferente al mezclarse; y encontrar la combinación adecuada de éstos hará del comer una experiencia más placentera para el paladar.