Category Archives: garia

Lanean hasteko prest Agorregiko Burdinola eta Errotak

Neguko geldialdiaren ondoren, igande honetan hasiko dira lanean Agorregiko Burdinola eta Errotak, urtegiak urez, pikatxak  alez eta biltegiak burniz eta ikatzez bete beteak daudenean. Martxoan hasi eta ekainera bitartean igande eta jai egunero 11:30etan emango diogu hasiera bisita gidatuari.2015-05-17_13.07.43

Agorregik, industri aurreko teknologia erakusteaz gain, Erdi Aro eta Aro Modernoko bizimodura hurbil arazten gaitu eta naturako elementuekiko menpekotasun hori ikustarazten digu. Paraje ikusgarri hau mila misterioz betea dago, bisitatu beharreko Euskal Herriko leku eder horietako bat da.

Jarri zure zentzuak erne! Laister dira burdinolako hauspoak ZORRA-ZORRA, arragoako sua PAGA-PAGA eta gabia berriz AURTEN EZ-AURTEN EZ… esanez.

 

Agorregiko burdinola eta errotak, Pagoetako altxor ederrenetarikoa!

AGORREGI KOLLAGE                                         2015/05/17

Gaur ere, igandero bezala, 11’30etan hasi dugu Agorregiko bisita, ur jauzien musikaz lagunduta.

Abesti batek dioen bezala errota zahar maitea, uraren hertzean da basati beltzean…  jira eta bira, arto eta gari aleak xehetuz.

Burdinola ere hizketan hasi zaigu urari pasara irekitzean, “zorra-zorra” diote hauspoek, labeko suak “paga-paga” eta mailuak berriz “aurten ez, aurten ez…”

Datorren igandean ere bertan izango gara, zatozte!