Category Archives: euskal arrazak

Udazkenean ere badugu zer ikusi eta ikasia Pagoeta Natur Parkean

Garaian garaikoaren leloari erantzunez, udakoak amaitu eta udazkeneko ekintzekin hastera goaz Pagoetan.

Lehendabizikoa datorren larunbatean dugu, Saguzarrak ezagutzeko aukera

Eta hementxe duzue agenda osoa

Advertisements

Pagoetan, ibilaldia: BETIZUAK eta POTTOKAK, galbidean dauden arraza hauek ezagutuz.

Datorren maiatzak 28an, larunbata,  Betizuak eta Pottokak  ezagutzeko ibilaldia izango da Pagoeta Parke Naturalean. Galbidean dauden  bi animalia berezi hauen eta  berauen errekuperazio lanaren berri izango dugu Iñigo Agirre eta Jose Mari Plazaola albaitarien eskutik.

Irteera adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak. Animatu eta etorri Pagoetako Natura Parkea aterpe duten bi arraza berezi hauek ezagutzera!

Bisita goizeko 10:30etan abiatuko da Artetxotatik (Iturraranetik 5 minutura autoz).

Prezioa: helduak 5 €/ umeak 3 €

Izena emateko edo informazioa: 943 83 53 89 , iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

KARTELA_markoarekin