Category Archives: espeleologia

Udazkenean ere badugu zer ikusi eta ikasia Pagoeta Natur Parkean

Garaian garaikoaren leloari erantzunez, udakoak amaitu eta udazkeneko ekintzekin hastera goaz Pagoetan.

Lehendabizikoa datorren larunbatean dugu, Saguzarrak ezagutzeko aukera

Eta hementxe duzue agenda osoa

Advertisements

Pagoetako erraien misterioak agerian jarri zirenekoa

Atzo goizez espeleologia irteera bat izan genuen Pagoetako Giltzaiturri kobara Iturrarango Parketxetik. Bide lagun izan genituen Felix Ugarte elkartekoak eta beste 25 pertsona.

giltzaiturri-kollage

Giltzaiturri ez da kobazulorik errazena ere, 3. gradukoa da eta batek baino gehiagok izango ditu gaur beltzuneak eta giharretako minak. Bainak merezi izan zuen, gozatu ederra hartu bai genuen egitura karstiko ezberdinak  eta galeriak ezagutzen.

Milesker atzokoan gure jarduerara animatu zineten guztioi!

Giltzaiturri kobazuloaren misterioak ikusteko espeleologia ibilaldia Pagoetan / Atrevete a conocer los misterios de la Cueva Giltzaiturri de Pagoeta

Urriaren 22an aukera paregabea dugu Pagoeta mendiaren barnekaldean dauden galeria, pasabide, estalaktika eta estalagmitak ikusteko. Felix Ugarte Espeologia Elkarteko adituen laguntza izango dugu Giltzaiturri kobazulo karstikora sartu eta lur azpiko eremu zoragarri horiek ezagutzeko. Zailtasun errazeko irteera da.

Irteera abiapuntua Aiako aparkalekuan izango da 9:30etan. Barrunberainoko hurbilketak 20′ iraungo du itzulera 13:00etarako dago aurreikusita.

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak eramango ditu parte-hartzaileentzat, baina uretako oinetakoak eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Xira-galtzak eramatea ere ez dago sobera. 20 €ko tarifa dauka eta egunean bertan  ordaindu behar da.

Txangoan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Informazioa eta erreserbak: 943180335 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

kartela-giltziturri

El próximo 22 de octubre se realizará una salida de espeleología a la cueva cárstica Giltzaiturri de la mano de los guías expertos de la Asociación Felix Ugarte, sociedad dedicada al estudio y protección del medio subterráneo.

La excursión partirá del aparcamiento de Aia a las 9:30 horas. La aproximación hasta cavidad será de unos 20′ y se preveé retornar para las 13:00h.

Si bien la organización aportará casco, iluminación y guantes para los / las  participantes, se recomienda a los participantes llevar botas de agua y ropa de repuesto. Es recomendable también llevar pantalones-shira. La salida tiene un coste de 20€ por persona que se realizará el mismo día.

Para participar en la salida será obligatorio inscribirse de antemano.

Información y reservas: 943 83 53 89 –  iturraran@gipuzkoamendizmendi.net.