Urteko azken bisita ospatu dugu gaur Agorregin eta badirudi eguna bera ere triste eta goibel esnatu dela agurrerako. Hala ere abenduko zubian txoko ezberdinetako bisitari ugari ibili da Pagoeta Natura Parkean. Agorregin bertan, errota eta burdinolaren historia eta funtzionamendua ezagutuz, 450 pertsonatik gora izan dira egun hauetan.
Datorren urtera arte agurtzeko eguna iritsi da, Martxoa bitartean ez baitira entzungo burdinolako hauspoen ufadak ezta mailuaren golpeak ere. Pagoetak baditu hala ere galdu ezin diren altxor gehiago, horri buruz informatzeko zatoz Iturraran Parketxera!