Category Archives: ERLATEGIA

Udan ere goxatu Naturaz Pagoetan

Uztailean ere ekintza anitz izango ditugu Pagoeta Natur Parkean

Asteartetik ostiralera:

  • Iturrarango Erlategia: 1h edo 2h-ko bisitak dastaketa tailerra eta kandelagintzarekin.
  • Ibilaldiak basoan zehar animalian arrastoak jarraituz eta galbidean dauden bertako animalia arrazak ezagutuz: Betizuak eta Pottokak.
  • Mendi ibilaldia – Agorregi: Burnia eta Ura – SL GI 4001.

Asteburuko ekintzaK:

  • Mendi Ibilaldia Agorregira eta bisita gidatuak Burdinola eta Errotak lanean ikusiz.
  • Iturrarango Erlategian irekiera bisitak.

album udalekuak

ITURRARANEN, HURRENGO IKASTURTEARI BEGIRA

Askotariko eskaintza da Iturraranen aurki daitekeena. Pagoeta Parke Naturalean goza ditzakegun ondare eta baliabideak eskura, Animalia eta landareen ezagutza, zein denboraren zimurretan galdutako hainbat ustiapenen ulermena helburu duten ikastetxeei zuzendutako hainbat jarduera ditugularik bertan. Horretarako, erleen mundua, elikaduraren aurpegi eta bide ezberdinak, ekosistemen osagaiak, Agorregiko burdingintza eta errotaritza, gure eskaintzaren oinarrizko edukiak izango dira.

Hurrengo ikasturteko egutegiari begira jarriak gara; dagoeneko mila ikasle inguruk beraien bisita eguna erreserbatua dute.

Erreserbak: Telf.: 943 83 53 89 / iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Informazio gehiagorako: Ingurumen Heziketa Eskaintza 2016-2017

taldea erronkari
Atzo urrunetik etorritako talde polit hau izan genuen bisitan, Erronkaritik hain zuzen. Erleen mundua ezagutu eta inguruarekin gozatzeko parada izan zuten.

 

 

 

 

Aste santuko egitaraua Pagoetan / actividades de Semana Santa

Askotariko ekintzak prestatu  ditugu Aste Santurako Pagoetan, bertakoak zein bisitariak gauza ugari dituzue ikusi eta egiteko.

MARTXOAK 24tik 28ra egunero / Del 24 al 28 de MARZO todos los días:

2015-05-17_13.07.43

ITURRARAN PARKETXEA  irekia 10:00-14:00 bitartean Parkeari buruzko informazioa jaso eta museo etnografikoa ikusi ahal izateko. Abierto de 10:00-14:00 tanto el punto de información como el museo etnográfico.

AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK lanean ikusteko aukera,  11:30etan erakustaldi gidatua. Visita guiada con puesta en marcha de toda la maquinaria a las 11:30h.

ERLEEN MUNDUA EZAGUTZEKO parada 13:00etan.Visitas guiadas al colmenar y apertura de colmenas a las 13h.

20150519_131223

MARTXOAK 26 MARZO:  ITURRARANGO LORATEGI BOTANIKOAN ibilaldi berezia. Visita guiada en el Jardín Botánico de Iturrararan para visitar las primeras floraciones primaverales.Lorategiko bixita martxoak 26

 

 

 

 

APIRILAk 2 ABRIL: ITURRARAN PARKETXEAN TXORI KANTUAK ezagutzeko ibilbidea Mikel Olanorekin. Visita guiada para conocer el canto de los pájaros.IMG_0809

Zahar eta gazte, uda giroa Pagoetan

UDAKO TALDEAK

Urtero bezala, uztailean zehar bisitari ugari izaten ari gara, bertakoak zein atzerritarrak, bakarka, lagunartean zein taldeka: haurren udaleku irekiak, nerabeen taldeak, jubilatuak, autismoa duten pertsonak, barnetegiak, korala,  telebistakoak…

ZU BAKARRIK FALTA ZARA, ZATOZ NATURAZ GOXATZERA!