Category Archives: ERLATEGIA

Udazkenarekin bat erleak lozorroan Iturraranen

Martxoan hasi ginen Iturrarango Erlategi didaktikoko erlauntzak ireki eta erleak erakusten eta azaroan, udazken betean, lozorroan uzteko garaia da.

Tarte honetan makina bat ikastetxe, elkarte eta bisitari izan da bertan eta denak ere harrituta geratzen dira izaki bizidun harrigarri hauen bizimodua eta gizarte antolaketa ezagutzean.  Horrekin batera,  erleak ekosistemetan duen funtsezko lana ezagutzera ematen saiatzen gara eta baita Asiako listorraren eragina ere.

Aurtengoan bisitari berezi bat ere izan genuen erleak ezagutzen, Txantxibiri jauna, Txantxarien ordezkari. Umeentzak oso egokia da, Ikusi bideoa.

 

Advertisements

Euria euri, Pagoetan ikasle ugari

Aurtengo maiatzean eguraldi hala nolakoa egokitu zaigu, behin euria, hurrengoan haizea, halako batean eguzki printzak ikusten hasi arte. Horrek ez gaitu ordea beldurtzen, ezta gure ikasleak ere, eta gure jarduerek aurrera darraie.

Gaurkoan bi ikastetxetatik etorri zaizkigu, biak ere gure ingurukoak, Urolakostakoak; Zumaiako Maria eta Jose eta Zarauzko Orokieta ikastetxekoak. 100 lagun badabilzkigu inguruak aztertzen, batzuk landaretzaren gaia, besteak erleen mundu harrigarria ezagutu nahian.

Ez gaitzala eguraldiak geldiarazi!

 

Egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!


Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…

URRIA BIXITARIZ OPAROA

Ikasturte hasiera borobila izan dugu aurtengoan Pagoetan, Euskal Herriko hainbat txokotako ikastetxe askok hautatu baitute gure natura parkea bixitatzea. Horrela, ingurumen hezkuntzaren baitan eskaintzen ditugun ekintza ezberdinetan  1159 ikasle eta irakaslek parte hartu dute urrian. Adin ezberdinetako ikasle guzti horiek naturaz gozatu eta ikastera gonbidatu nahi izan ditugu eta guri ere ikasten jarraitzeko aukera ematen digute.

Horrez gain, bai parketxean bertan eta  baita honen inguruan aktibitate handia izan dugu; udazkena eguraldi onekin etorri zaigu eta  asteburu eta jai egunetan ere jendetza handiak etorri zaizkigu. Ondorioz, eskaini ditugun ekintza bereziek harrera oso ona izan dute.

Eskerrikasko guztioi eta nahi duzuen arte!

Asteburu honetan ere plan ugari Pagoetan / Diferentes opciones en un mismo lugar, Pagoeta

Uda badoa aurrera, baina gure eskeintza zabala da oraindik ere, hondartzaz aspertua bazaude etor zaitez barnekaldeko altxor bitxiak ezagutzera.  Asteburuari begira plan ugari ditugu:

Agorregiko burdinola eta errotak bisitagarri ostegunetik igandera / La ferrería y los molinos hidráulicos de Agorregi

Bisita gidatua goizeko 11:30etan / Visita guiada a las 11:30 h.

Doakoa eta erreserbarik egin gabe / Gratuita, no hace falta hacer reserva previa.

 

Erleen mundu harrigarria ezagutzeko parada / Visitas al colmenar didáctico para conocer el fascinante mundo de la abejas

Bisita gidatuak ostiral eta igandetan 13:00tan / Visita guiada a las 13:00 h.

Izena eman behar da, helduak 3€, haurrak (3-12) 2€. / Con reserva previa, adultos 3€ niños (3-12)2€.

 

Talo tailerrak gure amonei lekukoa hartuz / Acercandonos a la gastronomía de nuestras abuelas, taller de talos

Larunbatean eguerdiko 13:00etan / el sabado a las 13:00h

Izena eman behar da, helduak 6€, haurrak (2-12) 5€  / Con reserva previa, adultos 6€ niños (2-12)5€.

 

 

 

 

Iturraran Parketxea  / El Parketxe Iturraran abierto todos los días excepto los lunes

Sarrera helduek 1€ haurrek (3-12) 0,50€

Entrada adultos 1€, niños (3-12) 0,50€

 

 

Iturrarango lorategi Botanikoa / Jardín Botánico de Iturraran

Egunero irekia / Abiertos todos los días

UDALEKUETAN ERE NATURAZ GOZATZEN

Uztaila iristearekin batera, herri gehienetan udaleku irekiak burutzen dira eta haietariko asko dira Pagoetara etortzea erabakitzen dutenak naturaz gozatzera eta ikasten jarraitzeko asmoz. Aurtengoan ere martxa polita daramagu, astero bi edo hiru baiditugu bixitan, gipuzkoar zein bizkaitarrak. Gehiengoa erleen mundu liluragarria ezagutzera etortzen dira, baina badira ogia edota taloak egitera datozena ere.

Gaurkoan Bilbotik etorri zaizkigu eta gustora egon dira, bai erlategian baita ondoren baserria ikusten ere eta asialdi gunean jolasean.

Herriko etorkizuna Iturraran parketxean

Atzo Aiako Lardizabal eskolako ikasleak  izan genituen bixitan. Lehen Hezkuntzako maila ezberdinetako ikasleak Iturraranera etorri ziren euren gertuko ingurumena ezagutu asmoz. Horrela, lehen zikloko ikasleek erleen bizitza  behatzeko aukera izan zuten parketxeko erlategian, hainbat produkturen dastaketa eta guzti eginaz. Bigarren zikloko ikasleek berriz, inguruko landaretza izan zuten hizpide eta lorategi botanikoan zehar eginiko ibilaldi baten bidez  ezpezie ezberdinen eboluzioa ikasi zuten.

Abuztuko eskaintza Pagoeta Natur Parkean / Las actividades de agosto en el Parque Natural de Pagoeta

Iturraran Parketxea

Asteartetik ostiralera / de martes a domingo 10:00-14:00h / 16:30-18:30h 

Larunbat eta igandetan / Sabados y domingos 10:00-14:00h

————————————————————————————-

Iturraran Lorategi Botanikoa / Jardín Botánico Iturraran

Egunero irekia / Abierto todos los días

————————————————————————————-

Agorregiko errotak eta burdinola / Ferrería y Molinos de Agorregi

Ofiziozko bisita lantegiak lanean ikusiz ostegunetik igandera  11:30etan.

Visitas de oficio con puesta en marcha de los dos talleres a las 11:30h.

————————————————————————————-

Erleen izkutuko bizitza / la fábrica de miel   

Ostegunetik igandera 13:00etan erlauntzen irekiera.

De jueves a domingo apertura de colmenas a las 13:00


Talo tailerra / taller de talos Abuztuak 14 de agosto

Después de la visita a la Ferrería y los molinos de Agorregi, nos juntaremos en el Parketxe para hacer cada uno su talo y acercarnos todavía más a las costrumbres vascas.


Lokate baserrira bisita / Visita al caserío Lokate y degustación de quesos

Abuztuak 21 Agosto

Ardiak, ahuntzak, antxumeak, artzaien kontuak, gazta dastaketa…denetarik egingo da.

Microsoft PowerPoint - abuztuko kartela lokate

Udan ere goxatu Naturaz Pagoetan

Uztailean ere ekintza anitz izango ditugu Pagoeta Natur Parkean

Asteartetik ostiralera:

  • Iturrarango Erlategia: 1h edo 2h-ko bisitak dastaketa tailerra eta kandelagintzarekin.
  • Ibilaldiak basoan zehar animalian arrastoak jarraituz eta galbidean dauden bertako animalia arrazak ezagutuz: Betizuak eta Pottokak.
  • Mendi ibilaldia – Agorregi: Burnia eta Ura – SL GI 4001.

Asteburuko ekintzaK:

  • Mendi Ibilaldia Agorregira eta bisita gidatuak Burdinola eta Errotak lanean ikusiz.
  • Iturrarango Erlategian irekiera bisitak.

album udalekuak

ITURRARANEN, HURRENGO IKASTURTEARI BEGIRA

Askotariko eskaintza da Iturraranen aurki daitekeena. Pagoeta Parke Naturalean goza ditzakegun ondare eta baliabideak eskura, Animalia eta landareen ezagutza, zein denboraren zimurretan galdutako hainbat ustiapenen ulermena helburu duten ikastetxeei zuzendutako hainbat jarduera ditugularik bertan. Horretarako, erleen mundua, elikaduraren aurpegi eta bide ezberdinak, ekosistemen osagaiak, Agorregiko burdingintza eta errotaritza, gure eskaintzaren oinarrizko edukiak izango dira.

Hurrengo ikasturteko egutegiari begira jarriak gara; dagoeneko mila ikasle inguruk beraien bisita eguna erreserbatua dute.

Erreserbak: Telf.: 943 83 53 89 / iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Informazio gehiagorako: Ingurumen Heziketa Eskaintza 2016-2017

taldea erronkari
Atzo urrunetik etorritako talde polit hau izan genuen bisitan, Erronkaritik hain zuzen. Erleen mundua ezagutu eta inguruarekin gozatzeko parada izan zuten.