Category Archives: erakusketa

Aste Santuan egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta en Semana Santa

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!

Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…

 

Hegazti sarraskijaleak gertutik Arantzazun/ Aves carroñeras desde cerca en Arantzazu

Hegaztien hegaldien edertasunak betidanik liluratu du gizakia. Alabaina hegazti sarraskijale edo nekrofagoen kasuan, elikatzeko ohiturek espezie hauen bazterketa edo gutxiestea ekarri dute sarritan. Mehatxatuta dauden animalia hauek, ordea, ekosistemak orekatzen laguntzen dute, sortzen dituzten zerbitzu ekosistemikoen bidez.

Hegalari handiok egiten duten lanaren garrantzia ezagutu eta animalia hauek gertuagotik ikusteko aukera ematen du HAZIk, POCTEFA programaren bitartez, sustatutako Iberiar hegazti sarraskijaleak argazki erakusketak. Horretarako Ramón Arambarri eta Mario Bregaña autoreen argazkiak baliatzen dira.

Erakusketa apirilaren 13tik maiatzaren 31ra izango da bisitagai Arantzazuko Parketxean. Apirilaren 13an eta maiatzaren 4an bisita gidatuak egingo dira erakusketara egileen eskutik, sarraskijale espezie ezberdinak eta hauen ezaugarriak ezagutzeko. Maiatzaren 4an, bisita gidatuaren ondoren, hegazti behaketa bat burutuko da PUNTAIK PUNTA 2019 jaialdiaren barruan. Bisitak gazteleraz eta dohakoak izango dira. Aurrez izena ematea eskatzen da.

Izen ematea eta informazioa: Arantzazuko Parketxea 943 78 28 94 / 699 335 183  arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Erakusketa_Sarraskijaleak2019

La belleza de los vuelos de las aves ha fascinado al ser humano desde siempre. Pero en el caso de las aves carroñeras o necrófagas, su manera de alimentarse ha creado rechazo y desprecio hacia estas especies. Sin embargo, estas aves actualmente amenazadas proporcionan importantes beneficios para el equilibrio de los ecosistemas por los servicios ecosistémicos que generan.

La exposición Aves carroñeras ibéricas, promovida por HAZI mediante el programa POCTEFA, brinda la oportunidad de mirar desde cerca a estos grandes voladores y conocer la importancia del trabajo que realizan a  través de las fotográfias de Ramón Arambarri y Mario Bregaña.

Del 13 de abril al 31 de mayo se podrá visitar la exposición en el Parketxe de Arantzazu. Los días 13 de abril y 4 de mayo se organizarán visitas guiadas a la exposición de la mano de los autores para conocer las diferentes especies de aves carroñeras y sus características. El día 4 de mayo, tras la visita guiada, se realizara una observación de aves, dentro del programa del festival PUNTAIK PUNTA 2019. Las visitas serán en castellano y gratuitas. Se recomienda reservar plaza.

Información y reservas: Arantzazuko Parketxea 943 78 28 94 / 699 335 183  arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net