Category Archives: basoa

URRIA BIXITARIZ OPAROA

Ikasturte hasiera borobila izan dugu aurtengoan Pagoetan, Euskal Herriko hainbat txokotako ikastetxe askok hautatu baitute gure natura parkea bixitatzea. Horrela, ingurumen hezkuntzaren baitan eskaintzen ditugun ekintza ezberdinetan  1159 ikasle eta irakaslek parte hartu dute urrian. Adin ezberdinetako ikasle guzti horiek naturaz gozatu eta ikastera gonbidatu nahi izan ditugu eta guri ere ikasten jarraitzeko aukera ematen digute.

Horrez gain, bai parketxean bertan eta  baita honen inguruan aktibitate handia izan dugu; udazkena eguraldi onekin etorri zaigu eta  asteburu eta jai egunetan ere jendetza handiak etorri zaizkigu. Ondorioz, eskaini ditugun ekintza bereziek harrera oso ona izan dute.

Eskerrikasko guztioi eta nahi duzuen arte!

Advertisements

Udan ere goxatu Naturaz Pagoeta Natur Parkean / Verano repleto de actividades en el Parque Natural de Pagoeta

Uda sasoiarekin bat, mendia eta itsasoa batzen dituen paradisuan, Pagoetan, bisita puntu guztiak irekiak. Con la llegada del verano te esperamos con los brazos abiertos en el paraíso verde junto al mar, Pagoeta.

Erleak eta kandelagintza, burdinola, errotak eta okinak, lorategia, talo tailerrak…

Abejas y fabricación de velas, la ferrería, molinos y panaderos, jardín botánico, taller de talos…

Klikatu ondorengo irudian informazio gehiago izateko / para + información haz click en la imagen siguiente

Aizkorri-Aratz Natura Parkeari buruzko erakusketa Arantzazun, zatoz ezagutzera!

Arantzazuko Parketxean, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko erakusketa dago ikusgai. Pasatu zaitezte ezagutzera! Audiobisualak, Gipuzkoako eta Parkeko eremu geologiko garrantzitsuenen argazkiak, 28m2ko maketa, kobazuloen eta basoaren errepresentazioak…

Zatozte familian zein lagun artean Gipuzkoako Natura Parkerik haundienari buruz gehiago jakitera!

arantzazu-erakusketa

 

Zatoz igande honetan Pagoetako basoan murgiltzera

Azaroaren 20an, udazken betean eta kolore bereziz inguraturik gaudela aprobetxatuz,  Pagoetako basoetan murgilduko gara.

Pagoeta mendiaren ipar magalean ibilaldi zirkular bat egingo dugu bertan ditugun baso bereziak ezagutuz. Ipar malda hau landaketatik sorturiko basoa da, kanpoko zein bertako espezieak nahasian bizi dira eta elkarri egokitzen asmatu behar izan dute. Hostozabalak koniferoekin ezkondurik altxorbitxi bat eratu dute bertako bizidunentzat. Zuhaitz hauek ezagutuz basoaren osotasunaz, orekaz eta garrantziaz arituko gara Iñaki Azanza adituarekin.

kartela-azanza-a3

Dena prest Pagoetako basoaren kolore desfilerako

Azaroaren 20an, udazken betean eta kolore bereziz inguraturik gaudela aprobetxatuz,  Pagoetako basoetan murgilduko gara.

Pagoeta mendiaren ipar magalean ibilaldi zirkular bat egingo dugu bertan ditugun baso bereziak ezagutuz. Ipar malda hau landaketatik sorturiko basoa da, kanpoko zein bertako espezieak nahasian bizi dira eta elkarri egokitzen asmatu behar izan dute. Hostozabalak koniferoekin ezkondurik altxorbitxi bat eratu dute bertako bizidunentzat. Zuhaitz hauek ezagutuz basoaren osotasunaz, orekaz eta garrantziaz arituko gara Iñaki Azanza adituarekin.

kartela-azanza-a3

ERREKA ONDOKO EKOSISTEMAK AZTERGAI PAGOETAN

Ezagutu, sentitu, maitatu eta zaindu…

2016ko Irailaren 4ean (10:30-12:30h)

Nork ez du atsegin erreka ondoan, haltzadi baten itzalean egotea?

Pagoeta Natur Parkean errekasto eta erreka ugari daude, Oria eta Urola ibaietara ixuriz bere urak.  Ibilaldi honetan horietariko batzuk ezagutuko ditugu bertako ekosistemen osagaiak eta bizidun ezberdinak izendatuz eta ezagutuz, landareak zein animaliak.

Zenbat misterio gordetzen ote dituzte erreka ondoek!

Foru Aldundiko teknikaria eta Arkamurka Natur taldeko kidea den Jon Zulaikak lagunduko digu ibilbidean.

Zailtasunik gabeko ibilbidea da, adin guztientzako egokia.

KARTELA_A3 errekako ondoko bizidunak

 

Artasoko baso ikusgarria ezagutu genuen atzo

Atzo, uztailak 9, taldetxoa animatu ginen Diputazioko langileek Life Programaren baitan Artason egindako lanak ezagutzera. Azalpenak Diputazioko langile den Valentin Mugarzak eman zizkigun.

Arantzazu Parketxean batu ginen goizeko 10tan eta Artasoko basoruntz joan ginen. Bidean, Valentinek azalpen ugari eman zizkigun zuhaitz motzen inguruan eta zuhaitz lepatu ezberdinak ikusi genituen; gaztainondoak, lizarrak, nola ez pagoak…

Ibilaldia 3 ordu ingurukoa izan zen eta sekulako eguraldia genuenez, asko gozatu genuen ibilaldiaz.

20160709_110424

 

ARGAZKI GEHIAGO

Diario Vascon agertutako berria

“Zuhaitz motzeak. Bizimodu baten ahotsak” bideo ikusteko

Artasoko basora irteera

Gipuzkoako 5 parketxeen kudeaketaz arduratzen den Gipuzkoako Parketxe Sarea (GPS) Fundazioak, beste behin, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko natura eta kulturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen die bere bisitariei.

Uztailaren 9an, larunbata, ospatuko den egun berezi honetan Aizkorri-Aratzeko eta Gipuzkoako zuhaitz motzak izango dira aztergai. Goiz osoko ekimena izango da hau, ibilbide gidatu eta bideo emanaldi batez osatua.

Jendaurre guztiari zuzenduriko “Zuhaitz motzen” ekimen honi, 2-3 orduko txango batekin emango zaio hasiera, 10:00etan, Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko langileen eskutik. Bi-hiru orduko ibilbide batean, “Life” programaren baitan egindakoak azalduko dizkigute.

Artasoko basora irteera

 

La fundación Red de Parketxes de Gipuzkoa, la cual se encarga de gestionar los 5 Parques Naturales de Guipúzcoa, vuelve a ofrecer a sus visitantes una oportunidad para disfrutar de la naturaleza y la cultura del Parque Natural Aizkorri-Aratz.

El día 9 de julio, la materia a tratar serán las hayas trasmochas. Será un evento que ocupará toda la mañana y estará compuesto por una ruta guiada y una proyección de video.

Este evento para todos los públicos, comenzarán con una excursión de 2-3 horas, siendo la salida a las 10:00 en el Parketxe y los guías serán el personal del servicio de monte de la Diputación Foral. En dicho recorrido, nos explicarán las acciones llevadas a cabo dentro del Programa Life

Gipuzkoako Pago motzik handiena Pagoetan

Pagoetako mendebaldean, Altzola bailarako Aizpelarreta izeneko basoetan, Gipuzkoan neurturiko Pago motzik handiena aurkitzen da, Aizpelarretako Pagoa izendaturikoa.  Atzo neurtu zuten azken aldiz eta 6,20mko enbor perimetroa du eta urtero 3zmko hazkuntza du.

Historian zehar eraldatua eta uztiatua izan den izaki erraldoi honek bizirik darrai eta bizi emale da, Pagotz motz guztiak bezala, ekosistema propio bat osatzen baitu landare, intsektu xilofago zein bestelako izaki anitzentzat ere.

Aizpelarretako Pagoa

 

Fenologia saio berezia Pello Zabalarekin

Pello Zabalaren eskutik emango da datorren hilak 30, larunbata, fenologia saio berezia, goizeko 10:30tan.

Baina, zer da Fenologia? Klimak eta urtaroen urtetik urterako gorabeherek izaki bizidunetan duten eragina da.

Beraz, naturaren behaketa eta interpretazioa izango dira jardunaldi honen ardatz nagusia, udaberri honetako aldaketa fenologikoetan oinarrituta.

Goizeko 10:30tan emango zaio hasiera Arantzazu Parketxean eta Arantzazuko inguruetan emango dira azalpen guztiak 2 ordu eta erdiz. Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko zuhaitz eta landareen gaineko ezagutza sakontzeko aukera paregabea da, naturalista eta meteorologo frantziskotarrak ezagutza-maitasuna-zaintza kontzeptuaz gain, zientzia honen sekretu guztiak azalduko baitizkigu.

 

Fenologia 2016

 

PREZIOA:

Helduek 5€ eta haurrek 3€ (5-12 urte bitartekoek)

ERRESERBAK:

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net eta 943782894