Category Archives: barandiaran museoa

Parketxez parketxe, txoriz txori, kantuz kantu

Betidanik nahi izan al duzu txorien hizkuntza ulertu? ba txorien kantuak ezagutzeko aurtengo azken ibilaldia maiatzaren 4an izango da Ataungo Barandiaran Museoan, goizeko 10:00etan.

Arkamurka Natur Taldeko kide den Eneko Azkue aritu da aurtengoan bere jakinduria bisitariei azaltzen materia honetan, eta, larunbatekoa izango da azken saioa.  Jarduera hau alde teoriko batekin hasten da, museo barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren ibilaldi labur bat egiten da prismatikoak eskutan hartuta eta txoriak ikusi eta euren kantuak identifikatzen saiatzen gara adituaren laguntzarekin. Guztira bi ordu inguruko iraupena izaten du saioak, ez galdu aukera eta eman izena!

Txoriak kartel orokorra 2019

Advertisements

Jentilen artean iparra aurkitu nahian

Aste Santua ate joka daukagu eta Aralarko Parketxeak (Ataun) eskaintza berezia prestatu du oporraldi guztirako. Lehenengo egunetan atseden hartu ostean, familian egiteko plan berezi bat proposatzen dizuegu Barandiaran Museotik lehen larunbaterako (apirilaren 20rako), mitologian oinarritutako orientazio jolasa hain zuzen ere. Iparra aurkitzeko gai izango al gara jentilen lurraldean? ez galdu aukera eta eman izena lehen bait lehen!

Bestalde, antigoaleko zerrategia eta errota martxan ikusteko aukera ere egongo da, egunero (asteartea izan ezik) 11:30etan Barandiaran Museoko bisita gidatuarekin batera edota 12:30etan Errotatxora bakarrik.

Hori gutxi izango balitz, Lizarrustiko Parketxetik ere Aralarko paisaia kulturalak ezagutzeko mendi-ibilaldi gidatuak eskainiko dira (aurrez izena eman beharko da). Natura Parkeko ezaugarriak eta bioaniztasuna ezagutzeaz gain,  gizakiak utzitako aztarna desberdinak interpretatzen ikasteko aukera egongo da.

Oraindik planik gabe? ZATOZ ARALARRERA!

Aste Santua Barandiaran 2019 EUS

Aste Santua Barandiaran 2019

Baserriko bizimodua ezagutuz

Eguraldi aparta lagun izanik, ehun pertsonatik gora bildu ziren atzo Iztueta baserrian bertako lana eta bizimodua ezagutzeko. Beste behin, Iztueta baserriko kideek ateak parez pare zabaldu zizkiguten beraien egunerokotasuna helarazteko: ukuiluko lanak, produktuen ekoizpena, abereen zaintza… eta amaitzeko bertan egiten dituzten jogurt eta izozkiak dastatzeko aukera eskaini zien bisitari guztiei.

IMG-20190217-WA0010

Plazak mugatuak izanik eta ikusita saioak izan duen arrakasta, bigarrengo aukera bat eskainiko da datorren igandean, otsailaren 24ean hain zuzen ere. Gogoratu izena eman behar dela aurrez 943180335 / 688685069 telefonoetara deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Ibili azkar tokirik gabe gelditu nahi ez baduzu!

Iztueta Baserria_Otsailak 24

Hainbat ipuin kontaketa udazken honetarako

Ipuin kontaketa 2014

Gipuzkoako Parketxe Sareak bi aukera eskaintzen ditu Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak entzuteko. Lehenengoa, Anduetza Parketxean azaroak 2an izango da eta ondoren, azaroak 30ean, JM Barandiaran museoan. Ipuin kontalaria Maitane Aizpurua izango da eta biak ala biak, haurrei zuzendutako jarduerak dira. Etorri zaitezte goxo-goxo ipuinean murgiltzera eta familian goiza pasatzera!