Category Archives: artoa

Taloaren sekretua ezagutzeko azken 3 plazak Pagoetan!

Igande honetako tailerrerako 3 plaza soilik geratzen zaizkigu, ea zein dabilen azkarren!

Plan ezin hobea antolatu dugu ihauteri goizerako: taloak egiten ikasi, zekale desberdinen erabilpena ezagutu eta mendi bueltatxo bat eginaz, Agorregiko errota zaharra alea xehetzen ikusiko dugu, uraren indar harrigarriaz.

20160117_113857  20160117_131103

Turista ugari asteburuan Pagoetan

Abenduko zubiak leku anitzetako turistak ekarri dizkigu Pagoetara: Euskal Herritarrak, espainiarrak eta baita atzerrikoak ere, tartean Nepaleko eta Mexikoko familia bana. Eguraldi ona izanik, abuztuan izaten ditugun irudiak ikusi genituen: jendea zelaietan etzanda, Lorategi Botanikoko bidezidorretan barna koloreez goxatzen edota Agorregiko burdinola eta erroten bixita jarraitzen. Tartean talo tailerrak jendearen tripa zorriak ixilarazteko. Udazkenari agur esateko asteburu ederra izan da benetan.

www.kizoa.com_collage_2015-12-10_13-00-06

Taloen sekretua ezagutzeko azken 3 plazak Pagoetan!

Igande honetako tailerrerako 3 plaza soilik geratzen zaizkigu, ea zein den azkarrena!

Plan ezin hobea antolatu dugu ihauteri goizerako: taloak egiten ikasi, zekale desberdinen erabilpena ezagutu eta mendi bueltatxo bat eginaz, Agorregiko errota zaharra alea xehetzen ikusiko dugu, uraren indar harrigarriaz.

20160117_113857  20160117_131103

 

Taloak egiten ikasi nahi duzu? ¿Te gustaría aprender a hacer talos?

Hotzari aurre egiteko plan ezin hobea prestatu dizuegu: Agorregiko errotan alea xehetu, taloa egin eta txistor mutur batekin dastatuko dugu.
Moler, amasar, saborear el talo, pasear… un plan perfecto para una mañana de diciembre.
  • Elkargunea / Punto de encuentro: ITURRARAN PARKETXEA
  • Ordua / Hora: 11:00-13:30h
  • Prezioa / Precio: Helduak / adultos 6€ –  3-12 urte/años 4€
  • Izena emateko / Para apuntarse:Tlf: 943 83 53 89                                                                           iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

taloari kolpeka kartela

 

 

Agorregiko burdinola eta errotak, Pagoetako altxor ederrenetarikoa!

AGORREGI KOLLAGE                                         2015/05/17

Gaur ere, igandero bezala, 11’30etan hasi dugu Agorregiko bisita, ur jauzien musikaz lagunduta.

Abesti batek dioen bezala errota zahar maitea, uraren hertzean da basati beltzean…  jira eta bira, arto eta gari aleak xehetuz.

Burdinola ere hizketan hasi zaigu urari pasara irekitzean, “zorra-zorra” diote hauspoek, labeko suak “paga-paga” eta mailuak berriz “aurten ez, aurten ez…”

Datorren igandean ere bertan izango gara, zatozte!