Category Archives: artoa

Larunbat honetan ere talo tailerra Iturraranen / Próximo taller de talos este sábado en Iturraran

Aurreko asteko arrakastaren ondoren, larunbat honetan eta datorrenean (abuztuak 12 eta 19) ere taloari kolpeka jardungo dugu Iturraranen. Agorregiko burdinola eta errotara bisita egin ondoren,  taloak egiten trebatu eta norbere taloa jateko aukera izango  dugu txistor mutur batekin.

Animatu! eta azaldu Agorregira   11:30etarako edota 13tarako Pagoetako parketxerazuzenean. Erreserba egiteko deitu telefono honetara: 943 83 53 89 ( Iturraran).

Este sábado  12 y el próximo sábado 19 volverá  el olor al talo y la txistorra al caserío de Iturraran. Como antaño, se amasará la harina de maíz para hacer esas tortas que alimentaron a los antiguos habitantes de Euskal Herria.

 El taller del talo comenzará a las 13h. en el caserío  Iturraran ( Centro de Información del Parque Natural de Pagoeta) , después de la visita a la  ferrería y molinos e Agorregi, que será a las 11:30.

Interesados llamar al teléfono 943 83 53 89.

Heldu nahiz umeek gozatu zuten taloa egiten, ondoren gustora jateko./ Niños y adultos disfrutaron haciendo su propio talo, para luego comérselo.

Talo usaina laister Iturraranen / Ven a hacer tu propio talo

ABUZTUAREN 5,12,19 DE AGOSTO

Agorregiko burdinola eta erroten bisita ikusi ostean, eguerdiko 13:00etan Iturraran Parketxean talo tailerra burutuko da.  Norberak bere  taloa egiteko aukera izango du eta txistor mutur batekin sagardoa edanaz dastatu. Eguerdiko tripazorrientzako primerako plana!!

Después de visitar el conjunto de Ferrería y molinos de Agorregi, a las 13:00h nos vamos a juntar en el Parketxe de Iturraran para aprender un poco de la gastronomía de nuestros antepasados. En este caso vamos a hacer un taller de talos, que es lo que más comían a diario.

Turistek ere asmatu dute taloak egin eta jaten!!

Aurreko igandean burutu genuen talo tailerra arrakastatsua izan zen beste behin. Agorregiko errotetan arto aleak xehetzen ikusi ondoren, Iturrarango ganbara zaharrean ekin genion tailerrari.   Oraingoan kanpotarrak genituen denak, beraz taloa zer zen azalduz hasi genuen tailerra, ez baitzuen inork ere ezagutzen. Baina jateko kontuetan denok ere fin ibiltzen gara eta talo ederrak egin genituen lehenengo aldia izanagatik.

taloak turistekin

Larunbat honetan ere talo tailerra Iturraranen / Próximo taller de talos este sábado en Iturraran

Aurreko asteko arrakastaren ondoren, larunbat honetan ere taloari kolpeka jardungo dugu Iturraranen. Agorregiko burdinola eta errotara bisita egin ondoren,  taloak egiten trebatu eta norbere taloa jateko aukera izango  dugu txistor mutur batekin.

Animatu! eta azaldu Agorregira   11:30etarako edota 13tarako Pagoetako parketxera zuzenean. Erreserba egiteko deitu telefono honetara: 943 83 53 89 ( Iturraran).

Este sábado  30 volverá  el olor al talo y la txistorra al caserío de Iturraran. Como antaño, se amasará la harina de maíz para hacer esas tortas que alimentaron a los antiguos habitantes de Euskal Herria.

 El taller del talo comenzará a las 13h. en el caserío  Iturraran ( Centro de Información del Parque Natural de Pagoeta) , después de la visita a la  ferrería y molinos e Agorregi, que será a las 11:30.

Interesados llamar al teléfono 943 83 53 89.

Heldu nahiz umeek gozatu zuten taloa egiten, ondoren gustora jateko./ Niños y adultos disfrutaron haciendo su propio talo, para luego comérselo.

udako KARTELA_blog

Lanean hasteko prest Agorregiko Burdinola eta Errotak

Neguko geldialdiaren ondoren, igande honetan hasiko dira lanean Agorregiko Burdinola eta Errotak, urtegiak urez, pikatxak  alez eta biltegiak burniz eta ikatzez bete beteak daudenean. Martxoan hasi eta ekainera bitartean igande eta jai egunero 11:30etan emango diogu hasiera bisita gidatuari.2015-05-17_13.07.43

Agorregik, industri aurreko teknologia erakusteaz gain, Erdi Aro eta Aro Modernoko bizimodura hurbil arazten gaitu eta naturako elementuekiko menpekotasun hori ikustarazten digu. Paraje ikusgarri hau mila misterioz betea dago, bisitatu beharreko Euskal Herriko leku eder horietako bat da.

Jarri zure zentzuak erne! Laister dira burdinolako hauspoak ZORRA-ZORRA, arragoako sua PAGA-PAGA eta gabia berriz AURTEN EZ-AURTEN EZ… esanez.

 

Famili giroan, talo tailerrek arrakasta izugarria

Atzoko talo tailerrarekin amaiera ematen diogu neguan hain gustora burutzen dugun jarduera honi. Abenduaren 5erako deituriko tailer harek beste lau ekarri zituen eta halere ez dugu jende guztia hartatzerik lortu. Arrakastaren gakoak asko dira, gauza anitz egiten baitituzte familiek tailer honetan: mendian pasiatu, uraren energia eta potentzia ezagutu, zereal desberdinak ezagutu, taloa egin eta berau jan, artaburuak aletu…

Nuevo Documento de Microsoft Office Publisher

 

 

Taloaren sekretua ezagutzeko azken 3 plazak Pagoetan!

Igande honetako tailerrerako 3 plaza soilik geratzen zaizkigu, ea zein dabilen azkarren!

Plan ezin hobea antolatu dugu ihauteri goizerako: taloak egiten ikasi, zekale desberdinen erabilpena ezagutu eta mendi bueltatxo bat eginaz, Agorregiko errota zaharra alea xehetzen ikusiko dugu, uraren indar harrigarriaz.

20160117_113857  20160117_131103

Turista ugari asteburuan Pagoetan

Abenduko zubiak leku anitzetako turistak ekarri dizkigu Pagoetara: Euskal Herritarrak, espainiarrak eta baita atzerrikoak ere, tartean Nepaleko eta Mexikoko familia bana. Eguraldi ona izanik, abuztuan izaten ditugun irudiak ikusi genituen: jendea zelaietan etzanda, Lorategi Botanikoko bidezidorretan barna koloreez goxatzen edota Agorregiko burdinola eta erroten bixita jarraitzen. Tartean talo tailerrak jendearen tripa zorriak ixilarazteko. Udazkenari agur esateko asteburu ederra izan da benetan.

www.kizoa.com_collage_2015-12-10_13-00-06

Taloen sekretua ezagutzeko azken 3 plazak Pagoetan!

Igande honetako tailerrerako 3 plaza soilik geratzen zaizkigu, ea zein den azkarrena!

Plan ezin hobea antolatu dugu ihauteri goizerako: taloak egiten ikasi, zekale desberdinen erabilpena ezagutu eta mendi bueltatxo bat eginaz, Agorregiko errota zaharra alea xehetzen ikusiko dugu, uraren indar harrigarriaz.

20160117_113857  20160117_131103