Category Archives: arkeologia

Historiaurrera salto/ Salto a la prehistoria

20190706_190128

Asteburu honetan izan da San Adrian-Leizarrate igarobidean Europa mailako bultzagailu eta arku bidezko 29. tiro txapelketa eta horrekin bat, guk ere Anduetzan historiaurrera salto txikia bat egin genuen.

Bertan bildu ginenok denboran atzera egin genuela esan daiteke. Jakin minak bultzatuta, gure urrutiko arbasoen antzera gure eskuekin margotu, harriei eraginda sua egin eta bultzagailuaren laguntzaz ehizarako saiakera egin genuen, ia-ia gu ere kobazuloetako gizaki bilakatu arte!

Txapelketak parte-hartzaile ugari bildu ditu bi egunetan eta irabazleak, euren sariak harturik, pozik itzuli dira etxera.

20190706_202310

Este fin de semana ha tenido lugar en el paso de San Adrian-Leizarrate el XXIX. Campeonato Europeo de tiro con propulsor y arco prehistórico y a su vez, en Anduetza también, hemos dado un pequeño salto a la prehistoria.

Los que nos reunimos aquí, sedientos de curiosidad, al igual que nuestros lejanos antepasados, dibujamos con nuestras manos, logramos hacer un pequeño fuego e incluso intentamos cazar con la ayuda de unos propulsores, casi casi, nos convertimos nosotros también en pequeños cavernícolas.

El campeonato ha reunido a varios participantes en los dos días y los ganadores han regresado contentos a casa con sus premios.

Maiatza naturaz eta kulturaz beteta izan dugu Iturraran Parketxean.

Maiatzean hainbat ekintza izan ditugu Pagoetan. Hilaren hasieran natura parkean bizi diren narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia egin genuen Ander Izagirre adituaren eskutik. Eguraldia lagun, inguruko igel, uhandre, musker eta beste hainbat espezie behatzeko parada ezinobea izan zuten bertaratu ziren haur nahiz helduek.

Pasa den astean berriz, Iturraran parketxera gerturatu ziren familiek historiaurreko gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten. Suhar arkeologia taldeko lagunek egurraren bidez sua egiteko teknikak, labarretako artearen sekretuak eta gezi bidezko ehiza erakutsi zizkiguten. Eginaz ikasten denez, ekintza horiek guztiak praktikan jarriz gustura ibili ziren haur eta gurasoak.

Harrera oso ona izan dute aktibitate hauek eta berriz ere errepikatzeko gogoz geratu gara guztiok!

Arkeologia tailerra Iturraranen/ Taller de arqueología en Iturraran

Nola bizi ziren Historiaurreko gizakiak? 

Sua nola egiten zuten (egurraren bidez egiteko teknikak), artea (labarretako artea), ehiza (ehizarako bultzagailu bidezko gezi-jaurtiketa) edota suharrizko tresneriaren lanketa erakutsiko dizkigute Suhar arkeologia taldeko kideek. Ikasiz, jolastu eta gozatzeko aukera izango da!

Bi saio izango dira: bat euskaraz (10:30-12:00) eta bestea gazteleraz (12:30-14:00).

Izen-ematea, Iturraranera deituta (943 835389), plazak agortu arte.

¿Cómo vivía el hombre prehistórico?

Con la ayuda del equipo arqueológico Suhar, aprenderemos a hacer fuego, nos enseñarán cómo era el arte rupestre, la caza (jabalina) o cómo fabricaban sus herramientas.

Habrá dos sesiones: uno en euskera (10:30-12:00) y otro en castellano (12:30-14:00).

Para apuntarse llamen a Iturraran. Plazas limitadas.