Category Archives: Arkamurka Natur Taldea

Udaberriko txorrotxioak

Larunbat goiz paregabea pasatu dugu Arantzazuko parketxearen inguruan txoriak ikusiz eta hauen kantu ederrak entzunez. Talde polita bildu da eta eguraldi bikaina izan dugu bidelagun. Eneko Azkue Arkamurka Natur Taldeko adituak espezie bakoitzaren sekretutxoak kontatu dizkigu eta kantu ezberdinak bereizten ikasi dugu. Txori ugari ikusi eta entzuteko aukera izan dugu, besteak beste: txepetxa, txantxangorria, kaskabeltza, gailupa…

20190330_110502

Zuek ere belarriak udaberriko doinu eder hauekin goxatu nahi badituzue animatu Parketxe Sareko beste parketxeetan antolatu diren hurrengo saioetara etortzera. Aukeratu ondoen datorkizuena eta eman izena!

20190330_121415