Category Archives: Aralar Parke Naturala

Aralarko arbasoen historia harrietan irakurtzen

Ehun urte baino gehiago pasa dira Barandiaran Aralarko harrien azpian aztarnak bilatzen hasi zenetik. Gure arbasoen bizimodua hobeto ulertzeko ezinbesteko aurkikuntzak egin zituen, baina oraindik harri hauen historiaren pasarte asko idazteke daude. Zorionez, haiek hasitako lanari jarraipena ematen diote Jose Antonio Mujika bezalako arkeologoek.

Atzokoan, Igaratza inguruan azken urteotan egindako aurkikuntzak lehen pertsonan ezagutu genituen. Gizakiak milaka urtetan erabilitako paraje honetan, garai desberdinetako aztarna ugari agertu dira: Beaskingo harrespila, Aiatzioko erromatar garaiko egitura, trikuharriak etab. Egitura hauen erabilera eta esanahia Josean Mujika beraren ahotik entzuteko zortea izan genuen.

Gizarteak, paisaia eta urteekin batera aldatzen doazela argi geratu zitzaigun, baina haien historia harrietan idatzita geratu denez, jarrai dezagun hura irakurtzen. Mila esker gerturatutako guztioi eta nola ez Josean Mujikari; atzoko zein azken urteetako lanagatik!

Advertisements

Badator 3. MITOALDIA

Bizi mitologia Ataunen!

Badator 3. Mitoaldia Ataunera eta badatoz honekin batera hainbat pertsonai mitologikoen antzezpenak, tailerrak, hitzaldiak eta ibilaldiak besteak beste.

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da eta Ataunen Joxe Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Aipatu jarduerak antolatzen dituen Jentilbaratza Kultur Elkartearen eta Barandiaran Museoaren arteko lankidetza ez dela gaurkoa, urteak daramatzagula elkarlanean. Lankidetza giro horri eusteko eta aipatu helburuak aitzineratzen jarraitzeko MITOALDIA izeneko ekimen sendoa jarri genuen abian duela hiru urte Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Barandiaran Museoak. Labur mintzatuz, Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu 3. Mitoaldia.

Datozen egunetan jarduera bakoitzeko zehaztasunak emango dizkizuegu. Gau ibilaldi mitologikoa ibilaldirako  sarrerak  eskuragarri izango dira ekainak 25ean 12:00etatik aurrera jentilbaratzako web-ean.

Aralarko larreez gozatuz

Atzo goizean gustora ibili ginen Aralarko larretan barrena Aitor Salaberriaren gidaritzapean. Lizarrustiko parketxetik irten eta Lareoko urtegiaren ondotik igaroz Oidui inguruko larreetaraino igo ginen. Eguraldi bikaina izan genuen eta mendi buelta polita emateaz gain, gure mendi larreetan bizi diren landare espezie ezberdinak ezagutu ahal izan genituen. Gainera, larre hauen mantentze egokiak gure Natura Parkeetako bioaniztasunari zein onura ekartzen dizkion ulertu genuen. 

20190616_122803[1]

Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutu nahi duenak azken aukera bat izango du ekainaren 30ean Oiartzungo Aiako Harria Natura Parkean. Eman izena Arditurri parketxean: 943495069 / 688895068, arditurri@gipuzkoamendizmendi.net.

OREKA MEDIAN2019_v2

 

 

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

Igaratzaraino hurbildu eta arreta pixka bat opa diona segituan ohartuko da gizakiak aspaldidanik erabili duen lekua dela, han dauden zutarri txundigarriak eta bi trikuharri ikusgarriek erakusten duten bezala. Aztarna horiek bezain ezagunak izan ez arren, Igaratzan badira, baina, altxor gehiago, ez nolanahikoak gainera.

Izan ere, 2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko. Ez alferrik, Mujikaren taldea 2003. urteaz geroztik ari da lanean Enirio-Aralarko mankomunitatearen esparruan.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du Igaratzara ekainaren 15ean (larunbatarekin)Jose Antonio Mujikaren gidaritzapeanantolatu ere.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

Igaratzaraino hurbildu eta arreta pixka bat opa diona segituan ohartuko da gizakiak aspaldidanik erabili duen lekua dela, han dauden zutarri txundigarriak eta bi trikuharri ikusgarriek erakusten duten bezala. Aztarna horiek bezain ezagunak izan ez arren, Igaratzan badira, baina, altxor gehiago, ez nolanahikoak gainera.

Izan ere, 2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko. Ez alferrik, Mujikaren taldea 2003. urteaz geroztik ari da lanean Enirio-Aralarko mankomunitatearen esparruan.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du Igaratzara ekainaren 15ean (larunbatarekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Aralarko herpetofaunaren atzetik

Asteburuak aurrera doaz eta Aralarri iritsi zaio bere txanda! Eguraldi aparta aurreikusita dagoelarik, Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan egingo da irteera ekainaren 2an (igandean),  eta hitzordua Lizarrustiko Parketxean izango da, goizeko 10:00etan. Jarduera goiz osokoa eta ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da.

IMG-20180520-WA0007

Urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku gisa. Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko Ander Izagirre adituaren gidaritzapean. Jakinmina piztu baldin bazaizu, zatoz gurera eta eman izena berandu baino lehen!

Izena emateko (nahitaezkoa) eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Narrastiak kartel orokorra 2019

Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldi gidatua Aralarren

20181021_114902Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.

Aurten HAZI-rekin lankidetzan Gipuzkoako Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaintzen ari da Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Ibilaldi gidatu hauek doakoak dira, eta Aitor Salaberria adituaren azalpenak entzun ahal dira guztietan. Lehendabizikoa Pagoeta Natura Parkean gauzatu zen pasa den igandean eta hurrengo hitzordua Aralarren izango da, maiatzaren 19an Lizarrustiko Parketxetik abiatuz.

Ibilaldiak 10:00etan hasten dira eta 3-4 orduko iraupena izaten dute. Hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da.  Hona hemen egingo diren ibilaldi guztien zehaztasunak eta harremanetarako kontaktuak, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa baita.

OREKA MEDIAN2019

Okila euria eskatzen ari da

IMG_20190504_112921_829

Euskal Herriko txoko batzuetan okila entzundakoan zera esaten omen zen: “okila euria eskatzen ari da”. Zuhaitzetan bizi denez, egarri zenean, hostoetatik erortzen diren ur tanten zain egon beharko zela uste baitzuten. Azken aste hauetan behintzat, kantuaren bidez gauza desberdin asko adierazteko gai direla argi geratu zaigu.

Pasa den larunbatean, txorien hizkuntza ezagutzeko azken saioa ospatu zen Ataungo Barandiaran Museoan. Arkamurka Natur Elkarteko Eneko Azkue izan zen hegaztien munduan lehen pausuak ematen laguntzeko arduraduna. Barandiaran Museoko zirrikituetan bizitokia eraiki duen buztanikara horia ezagutu ostean, erreka bazterretik doan herri bidetik abiatu ginen belarriak erne genituelarik. Txori ugari ikusi eta entzuteko aukera izan genuen, Enekok  haiek esan nahi zigutena interpretatzen laguntzen zigun bitartean.

Aurtengo saioak amaituta Enekori eta gerturatutako guztioi eskerrak ematea bakarrik geratzen zaigu eta jakin, narrasti eta anfibioen irteerak hasita daudela dagoeneko, hurrengo saioa Zegamako Anduetza parketxean izango da maiatzaren 12an. Egon adi eta erreserbatu hobe datorkizuen data!

 

Parketxez parketxe, txoriz txori, kantuz kantu

Betidanik nahi izan al duzu txorien hizkuntza ulertu? ba txorien kantuak ezagutzeko aurtengo azken ibilaldia maiatzaren 4an izango da Ataungo Barandiaran Museoan, goizeko 10:00etan.

Arkamurka Natur Taldeko kide den Eneko Azkue aritu da aurtengoan bere jakinduria bisitariei azaltzen materia honetan, eta, larunbatekoa izango da azken saioa.  Jarduera hau alde teoriko batekin hasten da, museo barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren ibilaldi labur bat egiten da prismatikoak eskutan hartuta eta txoriak ikusi eta euren kantuak identifikatzen saiatzen gara adituaren laguntzarekin. Guztira bi ordu inguruko iraupena izaten du saioak, ez galdu aukera eta eman izena!

Txoriak kartel orokorra 2019

Iparra galdu gabe, Jentilek ezkutatutako altxorren bila

Eguzkipean eta giro paregabean ospatu genuen mitologia orientazio jolasa atzo goizean Ataunen. Familia ugari gerturatu ziren Barandiaran Museoraino, inguruan altxor bat ezkutatzen zela entzun zutelakoan. Altxor horiek aurkitzeko ordea, gogoz egin behar izan zuten lan, Ataungo San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatuta. Hala ere, Basajaunen oihartzuna eta Tortoren begiak markatutako norabidea jarraitu besterik ez zuten izan, bidea urratsez urrats osatu ahal izateko.

Goizeko plana borobiltzeko, errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera izan genuen. Bertan, San Martin Txikik Jentilei lapurtutako sekretuak gertutik ezagutu genituen. Mila esker gerturatutako guztioi eta laster arte!

Sin perder el norte en busca del tesoro escondido

Bajo un radiante sol y en un ambiente inmejorable, ayer se celebró el juego de orientación sobre mitología en Ataun. Fueron muchas las familias que se acercaron hasta el Museo Barandiaran, después de haber escuchado que un tesoro se escondía en este entorno. Sin embargo, tuvieron que trabajar de lo lindo y recorrer el barrio de San Gregorio de arriba abajo para poder encontrar estos tesoros. Fueron el grito de Basajaun y el ojo de Torto los que les indicaron el camino que debían seguir, paso por paso hasta llegar al tesoro.

Para terminar de redondear la mañana, pudimos ver el molino y la serrería en funcionamiento. Aquí pudimos conocer de cerca algunos de los secretos que San Martin Txiki les robó a los Jentiles. ¡Muchas gracias a todos los que participasteis y hasta pronto!