Category Archives: Aralar Parke Naturala

Abentura gosez Aralarren

Abentura gosez dagoenarentzat badugu sendagairik Aralarren. Oraindik gauza handirik aurreratuko ez dugun arren, hona hemen mokatu txiki bat.

Lizarrustiko Parketxe inguruko basoan abentura-parke eder bat osatzen ari gara, ia amaitua dugu eta uda aldera zabalduko dugula uste dugu. Aurrerago emango dizuegu informazio gehiago, adi egon zaitezte, Aralar, alturetatik ere, lurretik bezain ederra dela ziurtatzen dizuegu!

Tenemos remedio en Aralar para aquél que esté con sed de aventuras. Todavía no podemos adelantar gran cosa, pero he aquí un pequeño tentempié. 

Estamos montando un parque de aventuras en el bosque cercano al Parketxe de Lizarrusti y creemos que durante el verano podremos abrirlo. Os daremos más información en breve, estad atentos, ya que os aseguramos que Aralar es tan bonito desde las alturas como desde tierra firme.

Aralar, ingurumen hezkuntzaren eszenatoki

Ikasturtea amaitzear den honetan, atzera begira jarri eta Aralarko Parketxean esperientzia ederrak bizi izan ditugula ohartu gara. 1.500 ikasletik gora igaro dira ikasturte honetan Ataundik eta makina bat jarduera egin ditugu haiekin, tartean Aralarko Natura Parkearen sekretuak ezagutzeko mendi-ibilaldiak, gure arbasoen ohitura-zaharrak berreskuratzeko elikadura tailerrak, mundu mitologikoan murgiltzeko tailer magikoak, arkeologo baten lana azalean sentitzeko jarduerak, baserriko mundua barrutik ezagutzeko jolasak, eta askoz ere gehiago!

Etorkizuneko lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

2017 ikasturtea

Amaitu ditugu beraz ikasturte hontako ikastetxeetako egonaldi eta ingurumen-hekzuntza jarduerak eta orain atseden apur bat hartu eta indarberrituta hasiko dugu 2017-2018 ikasturtea, berriro ere inguruotako ondare natural zein kulturala lau haizetara zabaltzeko prest!

 

Aralar, herpetoen babesleku

Atzo, igandez, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi bat antolatu genuen Lizarrustiko Parketxetik. Primerako osagaiak genituen: egun eguzkitsua, jende jatorra eta abentura gogoa. Hori horrela, goiz ederra sukaldatu genuen.

Makina bat animalia topatu genituen: arrabio-larbak, baso-igel gorriaren zapaburuak, txantxikuak, apo arruntak, uhandre palmatuak, sugandilak, zirauna, eta musker berdeak. Suge bat ere ikusi genuen baina gu baina bizkorrago ibili zen.

Parketxeko helburua bete genuen atzokoan ere, jendeari animalia hauek gerturatu, mitoak hautsi eta ezagutuz maitatu eta babesten laguntzea. Mila esker atzo gerturatutako familia guztiei eta nola ez, Ander Izagirreri!

Hurrengo asteetan, Gipuzkoako beste Parketxeetan aukera gehiago izango duzue ibilaldi hau egiteko. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Aralarko herpetofaunaren atzetik

Aralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Ezagutzen al dituzu Aralarko mendigune zabal hauetan bizi diren anfibio eta narrastiak? Zenbat espezie daude hemen? Arriskutsuak al dira? Zein egoeratan aurkitzen dira?

Zatoz, entzun, ikusi, ikasi eta zaindu maite duzun hori. Maiatzaren 14an, igandearekin, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko hitzordu bat dugu goizeko 10:00etan Ataungo Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Ander Izagirre adituak gidatuko du ibilaldia eta aurre-erreserba egitea ezinbestekoa izango da (943180335 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net), plaza mugatuak izango dira eta.

Hemen duzue ikusgai aurreko urteetako Aralarko ibilaldiko bideo txiki bat:

 

Narrastiak_Kartel orokorra2017 EUS (1)

A ze txori festa Ataunen!

Gaur goizean txorien kantuak ikasteko ibilalditxo bat egin dugu Ataungo Barandiaran Museo inguruan. Mikel Olano aditua izan dugu gidari lanetan, eta sekulako txori festaz gozatu dugu goiz-goizetik, kantu dotore eta ugariak entzunez.

23 txori espezie ezberdin entzun eta ikusi ditugu, Museotik asko urrundu gabe eta pare bat ordutan. Ederra benetan txoriek eskaini diguten ikuskizuna. Hauek dira ikusi eta entzundakoak: txantxangorria, txepetxa, kaxkabeltza, txinbo burubeltza, buztanikara horia eta buztanikara txuria, txolarrea, sorbeltza, enara azpizuria, basahatea, ur-zozoa, pinpina, txioa, erregetxoria, txirriskala, txorroa, amilotxa, zozoa, karnaba, birigarroa, zapelatza, miru beltza eta sai arrea.

Naturaren altxor txikiez gozatu dugu gaur, gure egunerokotasuneko erritmo bizia sosegatu dugu, naturari erreparatu diogu eta hura entzun eta ulertzeko ahaleginak egin ditugu beste behin Aralarko Parketxean.

Proposamen bat dugu zuentzako; etor zaitezte Ataunera Aste Santu honetan, paraje ederrak daude inguruotan, entzun itzazue txori-kantuak eta gozatu naturaz eta kulturaz. Herri-bidetik zehar ibilalditxoa egin eta Barandiaran Museora iristean gure etxeko ateak zabalik izango dituzue. Joxemiel Barandiaran eta mitologiaren inguruko kontutxo batzuk entzun ondoren, talo tailer bat egiteko aukera ere izango duzue, aurre erreserba eginda betiere. Hona hemen informazioa:

Aste Santua Barandiaran 2017

Txori-kantuen inguruan, esan, nahi duenak, aukera gehiago izango dituela Gipuzkoako gainontzeko Parketxeetan ere. Hurrengoa, Zegamako Anduetza Parketxean izango duzue, hilaren 22an, goizeko 10:00etan. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Hurren arte txorizaleok!

Txorien txorrotxio ozenak Ataunen

A ze festa! Jada Ataungo herri-bidean hasi zaizkigu txorian dantzan. Udaberriaren epeltasunaren iragarle onak dira animaliok eta haien txorrotxioak gozemena dira gure belarrientzako. Baina, ezagutzen al ditugu euren kantuak? Kantu bat entzunda, ba ote dakigu zein txori den? Nahi al duzue teknika honen hastapenean trebatu?

Bada, datorren larunbatean, apirilak 8, aukera paregabea duzue Ataungo Barandiaran Museoan, Mikel Olano adituaren eskutik kantuak identifikatzen ikasteko. Plaza mugatuak izango dira, beraz eman ezazue izena berandu baino lehen!

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

Txoriei txori deitzen diegunekoa

Gure arbasoek naturarekiko zituzten jakintza eta ulermenak galtzen ari gara egungo bizimodu eta gizartean. Egun, txoriei txori deitzen diegu, nahiz eta garai batean espezie bakoitza bere izenez ezagutu eta izendatzen zuten: txepetxa, txonta, kaskabeltza, okila…

Ahalegin txiki bat egitea proposatzen dizuegu, aspaldiko jakintza horiek berreskura ditzagun. Hasteko, zer iruditzen zaizue txori-kantuetan trebatzea? Gipuzkoako Natura Parkeetan badugu proposamen bat zuentzako, Mikel Olano adituaren eskutik gainera. Erreserba egitea ezinbestekoa izango da, aurrez dagokion Parketxera deituta. Ez ezazue aukera hau galdu!

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

 

Aralar, hain gertu, hain urruti

Udaberrian sartu berri garen honetan, Aste Santurako planak egiten hasiak gara dagoeneko. Zer deritzozue urrutira joan gabe, Aralar eta Ataungo inguruotara hurbilduko bagina paraje ederrotaz gozatzera?

Zera… ba al dakigu benetan nor zen Joxemiel Barandiaran eta zer ekarri zion gure kulturari? Ikusi al duzue inoiz errota eta zerrategi hidraulikorik lanean? Ba al dakigu nola egiten zituzten gure arbasoek taloak? Aralar, guztion ahotan dabilen lekua izanagatik ere, ezagutzen al ditugu bertako altxor eta sekretuak?

Hori guztia eta askoz gehiago ikusi eta ikasteko aukera zabaltzen dizuegu Aste Santu honetarako lurralde magiko honetan.

Gure etxeko ateak zabalik dituzue.

Aste Santua Barandiaran 2017

Acabamos de entrar en primavera y ya hemos empezado a hacer planes para Semana Santa. ¿Por qué no os venís a Aralar y a Ataun para disfrutar de los impresionantes paisajes de esta zona?

…¿sabemos realmente quién era Joxemiel Barandiaran y su aportación a nuestra cultura?, ¿habéis visto alguna vez un molino y aserradero hidráulico en funcionamiento?, ¿sabemos cómo elaboraban los talos nuestros antepasados?. Se ha hablado mucho de Aralar últimamente, pero ¿conocemos realmente los tesoros y secretos que alberga?

Ver y aprender sobre todo esto es lo que te ofrecemos para esta Semana Santa en este territorio mágico.

Las puertas de nuestra casa están abiertas.

Isko eder baten jaiotza

Igandean Aralarko Parketxeak eta Iztueta baserriak elkarlanean antolatutako bisita berezi-berezia suertatu zen. 70 pertsona inguru elkartu ginen, Iztuetako baserriko bizimodua ezagutu asmoz. Hasi eta berehala behia umea egiteko puntuan zegoela esan zigun Ainitzek. Hortaz, isil-isilik gerturatu ginen ikuilura eta bertaratu ziren familiek momentu ederraz gozatu zuten. Isko eder bat munduratu zitzaigun begien aurrean. A ze nolako espeientzia haurrentzat! Opari ederra eman zigun beraz igande goizak.

Urre txuria ezagutzen

Atzo, igandez, saio ederra ospatu genuen Aralarko Parketxean. Iztueta Baserrira egin genuen bisita, esnea nondik datorren bertatik bertara ezagutu asmoz.

Lehenik esan, atzoko taldea azkar bete zenez, igande honetan, otsailak 19, beste aukera bat izango duzuela, saioa errepikatuko dugu eta. Bizkor ibili eta eman izena berandu baino lehen!

Goiz ederra izan zen, Iztuetan belaunaldi mordo bat daramatzate baserriaz bizitzen eta atzokoan, egindako bide luze horren bizimodu gaurkotua ikusi ahal izan genuen. Nolako zura, halako ezpala. Lehengaiak zainduz eta mimatuz kalitatezko produktua lortzen dute, urre txuri preziatua alegia.

dsc_0050

Txikiek izugarri ondo pasa zuten baserrian lanean, belarra bildu eta gero behiei emanez. A ze nolako esperientzia! Saioa amaitzeko bertako produktuak dastatu genituen: izozkia, yogurta eta esnea. Guztia giro goxo eta gozoan. Milesker, Ainitze eta Iztuetako familia osoari, zuen etxeko ateak irekitzearren!

Iganderako izena emateko, jarri gurekin harremanetan 943180335 telefonora deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.