Category Archives: Ángel Martínez de Montecelo

Euriz bustitako paisaiak

Joan den igandean, apirilak 7, eman genion hasiera aurtengo Arantzazuko mendi-irteerei. Eguraldi kaxkarra zela eta ibilbidea aldatu behar izan genuen arren, Aizkorri-Aratzeko paisaiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan genuen Ángel Martínez de Monteceloren eskutik.

20190407_123656

Hasiera batean asmoa Biozkornia eta Artzanburu aldera joatea bazen ere, euria eta behe-lainoa ekidite aldera basoaren babesa baliatzea erabaki genuen. Lehenik Urbiara abiatu ginen eta handik Oltza aldera egin genuen, bidean hainbat puntu interesgarri bisitatuz, besteak beste, Zorrotzarri monolitoa, Oltzako petroglifoak, elurzuloa, kobak eta Pagobakoitza tumulua. Azken honetan taldeko argazkia atera ondoren, atzera parketxerako bidea hartu genuen, oraingoan eguraldi hobeak lagundurik.

Eskerrikasko animatu zineten guztioi eta ea hurrengoan eguraldi hobea dugun!

 

Advertisements

Igandean izango da Arantzazuko lehen mendi-irteera

Arantzazuko Parketxean gogotsu gaude 2019ko mendi-irteeren sasoiari hasiera emateko igandean. Lehendabiziko ibilaldi honetan gure mendietako paisaiak jasan duen eraldaketa izango da gai nagusia eta bidean Ángel Martínez de Montecelo adituak transformazio hori gauzatu duten aspektu ezberdinak azalduko dizkigu. Batzuk begibistakoak dira, geologia, klima, landaretza eta historia, esate baterako. Beste batzuk, ordea, identifikatzen zailagoak, hala nola kondairak, mitologia edo sinbolismoa.

Jantzi botak eta zatoz Aizkorri-Aratz Natura Parkeko paisaiak ezagutzera!

1.Paisaiaren eraldaketa2019