Category Archives: anfibio

Anfibio eta narrastien bitxikeriak ezagutzen Pagoetan

Ander Izagirre ez da geldirik egotekoa, eta putzu nahiz harri azpiak ederki arakatu zituen, badaki non topatu altxorrak. Hala, apo arruntak, baso igelen zapaburuak, uhandre ar eta emeak, eta makina bat txantxiku ere ikusi genituen. Txantxiku arrak tartean, emeek aurrez ernaldutako arrautzak soinean zeramatzatela, aitak zamalari lanetan aritzen dira, jaio bitarteko metamorfosia ziurtatuz, arrautz horixkak ipur-gainean itsatsita dituztela.

Zenbat kontu entzun genuen Anderren ahotik, zein baina zein interesgarriago, eta bisitariak gehiagorako gogoz geratu ginen. Ea datorren urtean eguraldi epelagoa dugun eta narrastiek ere bisitaz gozatzelo aukera duten.

Advertisements

Maiatza naturaz eta kulturaz beteta izan dugu Iturraran Parketxean.

Maiatzean hainbat ekintza izan ditugu Pagoetan. Hilaren hasieran natura parkean bizi diren narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia egin genuen Ander Izagirre adituaren eskutik. Eguraldia lagun, inguruko igel, uhandre, musker eta beste hainbat espezie behatzeko parada ezinobea izan zuten bertaratu ziren haur nahiz helduek.

Pasa den astean berriz, Iturraran parketxera gerturatu ziren familiek historiaurreko gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten. Suhar arkeologia taldeko lagunek egurraren bidez sua egiteko teknikak, labarretako artearen sekretuak eta gezi bidezko ehiza erakutsi zizkiguten. Eginaz ikasten denez, ekintza horiek guztiak praktikan jarriz gustura ibili ziren haur eta gurasoak.

Harrera oso ona izan dute aktibitate hauek eta berriz ere errepikatzeko gogoz geratu gara guztiok!

Maiatzean, galbidean eta arriskuan dauden animaliak ezagutzeko parada Pagoetan

Natura-2000-irudiaMaiatzaren 21ean Natura 2000 Sarearen eguna izanik, hilabete hau arriskuan zein galbidean dauden animalia ezberdinak ezagutzeko aukeratu dugu Pagoetan eta gure eskeintza horri loturik prestatu dugu.

Maiatzaren 3an, Txolarrearen urtea dela ospatuz (babestua dagoen txoria izaki), Andoni Ruiz argazkilariaren Hegaztien Erakusketa inauguratu genuen. Txolarre arra edo emea, zein da hau?2016-05-12 13.21.37

Aurreko igandean, maiatzak 8an, Narrasti eta Anfibioak ikusten ibili ginen putzuz-putzu eta zelaietan. Interesez beteriko 47 lagunek parte hartu zuten eta arrakastatsua izan zen: txantxikuak, baso igel gorriak, uhandreak, apo arrunt zein lasterkariak, ziraunak, milaka txalburu, …denetarik ikusi genuen.

Maiatzaren 28an berriz, galbidean dauden beste bi animalia berezi ezagutzeko parada izango dugu: Betizuak eta Pottokak. Pagoetan aspaldian hasi ziren endemikoak diren bi arraza hauen errekuperazio lana egiten eta berau ezagutzeko aukera izango dugu burutu duten bi albaitarien eskutik: Iñigo Agirre eta Jose Mari Plazaola.

 

KARTELA

 

PAGOETAN, NARRASTI ETA ANFIBIOAK ezagutzeko ibilaldia

Datorren maiatzak 8an, igandea,  narrasti eta anfibioak  ezagutzeko ibilaldia izango da Iturraran parketxetik abiatuta, Ander izagirre adituaren eskutik.

Irteera adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak. Animatu eta etorri Pagoetako natura parkean dauden anfibio eta narrastiak ezagutzera!

Bisita goizeko 10etan abiatuko da Iturraran parketxetik.

Prezioa: 5 euro

Izena emateko edo informazioa: 943 83 53 89 , iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

narrasti eta anfibioak
Iazko ibilaldiko hainbat argazki.

 

Pagoetako fauna ezagutuz igaro dugu Maiatza

Maiatzaren 23an, Ander Izagirreren eskutik, Iturraran eta Agorregi inguruko putzu eta erreka bazterrak ederki miatu genituen anfibio eta narrasti ezberdinen ohitura eta istorio harrigarriak ezagutuz.  A ze gozatua!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/narrasti-eta-anfibioak.jpg?w=604

Maiatzaren 9an Iturraran inguruko txorien kantu eta ohiturak entzun eta ikasteko aukera paregabea izan genuen Mikel Olanoren eskutik. Beti ari gara zerbait ikasten!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/collage-txori-kantuak.jpg?w=604