Category Archives: Ander Izagirre

Non ezkutatzen dira Arantzazuko narrasti eta anfibioak?

Gipuzkoako Parketxe Sareak gure inguruko narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldiak antolatu ditu aurten ere Gipuzkoako Natura Parke guztietan. Hurrengo aukera datorren igandean, maiatzak 19, izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi honetan Ander Izagirre izango da gidaria. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dira. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldian, ekosistema hezeak eta animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastraka besteak beste.

Irteera adin guztietako pertsonei zuzendua dago, 5 euroko prezioa izango du eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Aukera paregabea da Aizkorri-Aratz natura parkean dauden anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko.

Izen-ematea / informazioa: 943782894/699335183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

20180603_123339

¿Dónde se esconden los anfibios y reptiles de Arantzazu?

Otro año más, la Red de Parketxes de Gipuzkoa ha organizado diferentes itinerarios en todos los Parques Naturales de Gipuzkoa para conocer los reptiles y anfibios de nuestro entorno. La próxima salida será el domingo, 19 de mayo, a las 10:00 de la mañana en el Parketxe de Arantzazu.

Este recorrido para conocer los reptiles y anfibios que podemos encontrar en el Parque Natural Aizkorri-Aratz será guiado por el experto Ander Izagirre. Él nos enseñará a valorar la riqueza herpetológica que nos rodea y a diferenciar las diferentes especies que existen.

Para comenzar, se hablará sobre las características de los reptiles y anfibios para ayudarnos a conocerlos mejor. Después, en un recorrido sin dificultad, se buscarán ecosistemas húmedos, sin olvidar otros lugares donde se esconden estos animales, como bosques, roquedos, prados y maleza.

Estas salidas están dirigidas a un público de todas las edades, el precio de la actividad será de 5 euros por persona y será necesario reservar plaza. Es una oportunidad inmejorable para aprender más sobre los anfibios y reptiles del parque natural Aizkorri-Aratz.

Información y reservas: 943 78 28 94 /699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Narrastiak kartel orokorra 2019

Maiatza naturaz eta kulturaz beteta izan dugu Iturraran Parketxean.

Maiatzean hainbat ekintza izan ditugu Pagoetan. Hilaren hasieran natura parkean bizi diren narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia egin genuen Ander Izagirre adituaren eskutik. Eguraldia lagun, inguruko igel, uhandre, musker eta beste hainbat espezie behatzeko parada ezinobea izan zuten bertaratu ziren haur nahiz helduek.

Pasa den astean berriz, Iturraran parketxera gerturatu ziren familiek historiaurreko gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten. Suhar arkeologia taldeko lagunek egurraren bidez sua egiteko teknikak, labarretako artearen sekretuak eta gezi bidezko ehiza erakutsi zizkiguten. Eginaz ikasten denez, ekintza horiek guztiak praktikan jarriz gustura ibili ziren haur eta gurasoak.

Harrera oso ona izan dute aktibitate hauek eta berriz ere errepikatzeko gogoz geratu gara guztiok!

Pagoetako fauna ezagutuz igaro dugu Maiatza

Maiatzaren 23an, Ander Izagirreren eskutik, Iturraran eta Agorregi inguruko putzu eta erreka bazterrak ederki miatu genituen anfibio eta narrasti ezberdinen ohitura eta istorio harrigarriak ezagutuz.  A ze gozatua!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/narrasti-eta-anfibioak.jpg

Maiatzaren 9an Iturraran inguruko txorien kantu eta ohiturak entzun eta ikasteko aukera paregabea izan genuen Mikel Olanoren eskutik. Beti ari gara zerbait ikasten!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/collage-txori-kantuak.jpg