Category Archives: altxorraren bila

San Jose Zubirako aukerak Pagoetan / Un puente repleto de actividades

  • ALTXORRAREN BILA ORIENTATZEN IKASIZ – EN BUSCA DEL TESORO: Martxoak 19  Marzo   AZKEN PLAZA LIBREAK BIGARREN TXANDA OSATZEKO
  • GORPUTZA MUGIMENDUAN (TAICHI-CHIKUNG) – NUESTRO CUERPO EN MOVIMIENTO (TAICHI-CHIKUNG): martxoak 22 de marzo PLAZA LIBREAK ORAINDIK
  • AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK – FERRERIA Y MOLINOS DE AGORREGI: Martxoak  19, 22  Marzo

 

Altxorrez beteriko jolas eta ibilbideak Iturraranen

Urtarrilak 26

Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutuko dugu. Orientazio mapa bat eta iparrorratzaren laguntzaz Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dira eta horretaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko.

Sorpresak egongo dira partaide guztientzat.

Aurrez erreserba egin behar da 943 835389 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

————————————————————————————————————

26 de Enero

Aprovechando el Circuito de Orientación que está balizado en el Jardín Botánico, se va a realizar un juego de orientación y conocimiento del entorno natural que nos rodea. Aparte de encontrar las balizas, cada grupo familiar deberá de contestar a preguntas entorno a la naturaleza para poder encontrar su tesoro.

Habrá sorpresas para todos los participantes.

Con reserva previa: 943 835389 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Altxor bila ibiliko gara asteartean Iturraranen

Datorren asteartean, San Jose eguneko jai eguna aprobetxatuz, Altxorraren bila orientazio jolasa antolatu dugu Iturraran Parketxean. Jada aldi batzutan antolatu dugu eta beti arrakastatsua izaten den jolasa da, oraingoan ere bi txandak guztiz beteak ditugu eta itxaron zerrendan 149 lagun geratu zaizkigu. Hurrengo saioak Apirilean burutuko ditugu.

Altxor ugari topatu genituen igandean Iturraranen

Pasa den igandean Altxorraren bila orientazio jolasa burutu genuen Iturrarango lorategi Botanikoan. Eguraldia ez genuen aldeko, baina hala ere 80 lagunetik gora ibili ziren iparra galdu gabe jolasean eta  guztiak beraien altxorrak topatuta joan ziren. Jolas honen arrakasta ikusirik, beste behin burutuko dugu Martxoaren 19an, San Jose eguneko jai eguna aprobetxatuz. Egun horretan etorri ezinik geratu ziren guztientzat aukera paregabea izango da ingurune honetan ditugun altxorrez gozatu eta altxor berriak topatzeko. ANIMATU!!

ALTXORRAREN BILA ORIENTATZEN IKASIZ ITURRARANEN

Datorren igandean, otsailak  3, ekintza berezia dugu Iturrarango Lorategi Botanikoan, ALTXORRAREN BILA ibiliko gara. Iturrarango Lorategi Botanikoan balizatua dagoen ibilbide bat egingo dute partaide guztiek balizak bilatuz eta era berean, inguruan dituzten izaki bizidunei erreparatu beharko diete, galdera, esaera zahar eta asmakizun sorta bati erantzuna eman ahal izateko.

Haur eta helduek egiteko jolas aproposa izaki, 85 pertsonek eman dute jada izena eta ez dugu lekurik jende gehiagorentzat, baina aurrerago ere  egingo ditugu gehiago, beti bait dago zer ikasia naturan.

Ea partaideek gustoko dituzten guk prestaturiko sorpresak.