Category Archives: Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Saguzarrak, gaueko hegalariak / Murciélagos, voladores nocturnos

Irailaren 21ean, larunbatarekin, iluntzeko 19:00etan saguzarrak ezagutzeko jardueraz gozatzeko aukera izango da Arantzazuko Parketxean, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko ingurunean. Saio desberdinak antolatu dira aurten ere Gipuzkoako Natura Parkeetako Parketxeetan, guztiak iraileko eta urriko larunbat iluntzeetan.

Parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Nerea Vallejo adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak… Eguna iluntzen duen garaia da saguzarrak behatzeko momenturik egokiena eta gerturatzen direnek animaliatxo hauek entzuteko eta ikusteko aukera izango dute.

Elkargune-puntua: Arantzazuko Parketxea

Ordua:  19:00etan

Prezioa: 5€ pertsonako (4 kideko familiak 15€)

Izen -ematea: plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.

 

Informazio gehiago eta erreserbak:

943 78 28 94 / 699 33 51 83

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Saguzarrak2019

El 21 de septiembre, sábado, a las 19:00 del atardecer se dispondrá de la oportunidad de volver a disfrutar de la actividad para conocer a los murciélagos más de cerca en el Parketxe de Arantzazu,  dentro del Parque Natural de Aizkorri-Aratz. Como cada año se celebrarán diferentes jornadas, todas ellas en septiembre y octubre los sábados al anochecer.

Antes de dar comienzo al pequeño recorrido, que se efectuará por los alrededores, la experta en la materia Nerea Vallejo explicará las características de estos mamíferos voladores: el sistema que utilizan para orientarse, ciclo de fecundación, hibernación, las diferentes especies…  El anochecer es el mejor momento para la observación de los murciélagos y los participantes de la actividad podrán escuchar y ver a estos animalitos.

Punto de encuentro: Parketxe de Arantzazu

Hora: 19:00h

Precio: 5€ por persona (para familias de 4 miembros 15€)

Inscripción: es necesario reservar puesto que las plazas son limitadas.

 

Para más información y reservas:

943 78 28 94 / 699 33 51 83

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Advertisements

Aizkorriko izarretara begira

Jesus Arregi astromonoaren gidaritzapean gure zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira. Gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpenak egin ostean, une horretan zeruan ikusgai dauden izar eta konstelazioez hitz egingo du. Linterna eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.

Elkargunea Anduetza Parketxean (Zegaman) izango da gaueko 22:00etan eta inguruetan izango den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da.

Arantzazuko Parketxeko mendi-irteerak bueltan dira irailean / Vuelven las salidas montañeras del Parketxe de Arantzazu

MENDI IRTEERA Oñati-Arrola-Arranoaitz-Oñati 2019

Udako oporraldiaren ostean eta 2019ko mendi-irteeren programarekin jarraituz, irailaren 15ean, igandearekin, mendizaleak Arrola eta Arranoaitzeraino gerturatuko dira. Tontor hauek Oñati, Legazpi eta Antzuola herrien artean kokatzen dira, bi bailaretako ikuspegi zoragarriak lortuz. Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik aurten antolatutako laugarrena izango da, urteko azken aurrena hain zuzen.

Mendizaleak goizeko 8:30ean elkartuko dira Oñatiko Unibertsitate zaharraren aurrean eta bertatik ekingo diote bideari. Zailtasun ertaineko ibilbide bat izango da (guztira 15 km inguru eginez eta 700 m-ko desnibelarekin) publiko orokorrari zuzendua eta 5-6 orduko iraupena izango duena.

Ibilbide honetan iturririk ez dagoenez, antolatzaileen gomendioa txango osorako ura eramatea da, baita oinetako eta arropa egokiak eta gailurrerako hamaiketakoa ere.

Prezioa: 3€. Aurrez izena eman behar da.

Informazio gehiagorako: 943782894 / 699335183

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.

20190828_132239

Tras las vacaciones de verano y siguiendo con el programa de excursiones de montaña de este 2019, el 15 de septiembre, domingo, los mendizales se acercarán hasta Arrola y Arranoaitz. Dichas cimas se encuentran entre los municipios de Oñati, Legazpi y Antzuola, permitiendo así disfrutar de vistas maravillosas de los dos valles. Éste será el cuarto recorrido de este año organizado de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu.

Los participantes se reunirán a las 8:30 de la mañana en la antigua Universidad de Oñati. Será un recorrido de dificultad media (recorriendo unos 15 km y con un desnivel de 700m), dirigido al público general, y con una duración de entre 5 a 6 horas.

Puesto que en el camino no hay fuentes, los organizadores recomiendan que se lleve agua suficiente para todo el recorrido, junto con calzado y ropa adecuados y un tentempié para la cima.

Precio: 3€. Hay que apuntarse con anterioridad.

Para más información: 943782894 / 699335183

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Aloña lainopean

20190720_192113

Atzo iluntzean ospatu zen aurtengo Aloña ilunabarrean mendi-irteera klasikoa. 18:30etan elkartu ginen Arantzazuko Parketxean eta bertatik maldan gora abiatu ginen, ilunabarraren ehizan. Eguraldi grisa irten zelarik, lainoak eta euri langarrak hartua zuten Aloña-Aizkorri mendilerroa. Atzokoan beraz, Aloñak bere alderik misteriotsuena eskaini zigun, laino artean ia gurutzea ezkutatuz. Giro ederra, ordea, ez zen inongo momentutan falta izan.

20190720_210017

Tontorrean mokadutxo bat jan ondoren Larramu txabolan kafe goxoa genuen zain, musikaz eta anfitrio ezin hobeez lagundurik. Gauaren iluntasunak guztiz harrapatu aurretik beherantzko bideari ekin genion frontalak piztuta, ibilbide irisgarrian barrena gaueko 23:00ak aldera parketxera iritsi ginen arte. Elkar agurtu eta partaide bakoitza bere herrira habiatu zen, ohearen goxotasunera itzultzeko gogoz.

IMG-20190721-WA0034

Mila esker bide osoan zehar gidatu gintuzten Arantzazuko Adiskideei eta mendi-irteerara animatu zineten guztioi!

San Adriango iluntasunean…

Atzo, San Adriango igarobidean egon ginen arkeologoak zuzenean lanean ikusten Aizkorri-Aratz natura parkearen bihotzean. Indusketa puntu nagusi bi dira. Batek 2 metroko sakonera du eta 12.000 urte baino gehiagoko aztarnak aurkitzen ari dituzte bertan . Gehienak silexeko tresnak dira, alde batetik ehizatzen zituzten animaliei larrua kentzeko eta haragia zatitzeko eta bestetik, lantza puntak. Honenbestez, aurre-historiako gizakiak San Adrian igarobidea ehiza garaian babesteko gune bezala erabili zuen.

Beste indusketa puntua ermita zaharra kokatzen zen gunean dago, bertan erromatarren garaiko aztarnak bilatzen ari direlarik. Oraindik puntu honetako berririk ez dugu, baina bai espero direla datozen egunetarako.

Gaur Murtziako familia oso bat izan dugu taldean. Gunearen historiarekin eta paisaiaren xarmarekin hunkituta joan dira. Eta zuk San Adriango historia ezagutzen al duzu?

En la oscuridad del paso de San Adrian

Ayer estuvimos en el paso de San Adrian viendo trabajar en directo a los arqueólogos en el corazón del parque natural Aizkorri-Aratz. Existen varios puntos de excavación: uno con una profundidad de unos 2 metros donde se están encontrando restos de hace más de 12.000 años. Entre ellos los más habituales son utensilios de sílex con forma de rascador para desollar a la caza y puntas de lanza para la caza. Lo que vienen a decir, que San Adrian era un refugio desde donde cazar y de aprovisionamiento temporal.

El otro punto principal de excavación esta donde se ubicaba la antigua ermita, donde se buscan restos de la época romana. Todavía es pronto para sacar conclusiones de esta excavación, pero esperamos noticias la próxima semana.

Hoy hemos contado para el itinerario con una familia de Murcia que se han asombrado con la historia del lugar y con el encanto del paisaje. ¿Conoces tú la historia de San Adrian?

San Adrian igarobideko sekretuak ezagutzera

Gizateriaren ondare da Aizkorri-Aratz natura parkeko leku paregabe hau

Datorren uztailaren 20ean, larunbatarekin, Gizateriaren Ondare den San Adrian igarobidean egiten ari diren indusketa arkeologikoak ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu du Zegamako Anduetza Parketxeak. San Adrian igarobidean indusketa arkeologikoen 13. kanpaina burutuko da aurten eta arkeologoen lana bertatik bertara ikusteko ibilaldi gidatua dugu honakoa.

San Adriango igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak …) aurkitu dituzte. Ibilaldian zehar Aizkorri-Aratz natura parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.

Los secretos del paso de San Adrián

Declarado Patrimonio de la Humanidad en el parque natural Aizkorri-Aratz

El próximo 20 de julio, sábado, se organiza un itinerario guiado para conocer las excavaciones arqueológicas que se están realizando en este Patrimonio de la Humanidad, el túnel de San Adrián, desde el Parketxe Anduetza. Este año se realiza en el paso de San Adrián la XIII. campaña de excavaciones arqueológicas y durante el itinerario se podrá ver trabajar a los arqueólogos in situ.

El paso de San Adrián (Leizarrate) es un lugar de gran relevancia histórica. En las diferentes campañas arqueológicas realizadas en el lugar hasta la fecha, además de verificar su ocupación en la Época Medieval, se ha documentado que fue un importante lugar de habitación también en la Prehistoria. De hecho, los/las arqueólogos/as han localizado restos arqueológicos (fragmentos de cerámica, huesos…) de hace 12.000 años. Durante el itinerario iremos descubriendo la historia y los secretos que esconde este conocido, pero a la vez, mágico lugar.

 

Aloña mendia ilunabarrean gozatzeko aukera/ Disfruta del atardecer en el monte Aloña

Bizi esperientzia berri bat mendian Arantzazuko parketxetik abiatuta

Opor garaiarekin batera, badator aurten ere mendi-irteeretako klasikoena, Aloña ilunabarrean. Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik antolatutako aurtengo 3. mendi-irteera izango da hain zuzen.

Uztailaren 20an, larunbatarekin, mendizaleak arratsaldeko 18:30ean elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta bertatik ekingo diote bideari. 10 km eta 500 m-ko desnibel inguruko ibilbidea izango da, zailtasun ertainekoa. Publiko orokorrari zuzendua dago eta 4-5 orduko iraupena izango du.

Hurrengo mendi-irteera oporretatik bueltan izango da, irailean, beraz ez galdu aukera eta zatoz ilunabarra gailur kuttun honetatik gozatzera. Oporretan sentitzeko ez dago urrutira joan beharrik!

Informazio/erreserbak: 943782894, 699335183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Aloña ilunabarrean2019

Vive una nueva experiencia montañera partiendo del Parketxe de Arantzazu

Junto con la época de vacaciones llega por otro año la salida de montaña más clásica, Aloña al atardecer. Ésta será la 3º salida del programa de excursiones de montaña de este año que se organiza de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu.

El 20 de julio, sábado, los participantes se reunirán a las 18:30 de la tarde en el Parketxe de Arantzazu. Será un recorrido de alrededor de 10 km y 500 m de desnivel, de dificultad media. Está dirigido al público general, y tendrá una duración de entre 4 a 5 horas.

La próxima salida tendrá lugar después de las vacaciones, en septiembre, por lo que no pierdas esta oportunidad y ven a disfrutar el atardecer desde esta apreciada cumbre. ¡No hace falta ir lejos para sentirse de vacaciones!

Información/reservas: 943782894, 699335183,  arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Historiaurrera salto/ Salto a la prehistoria

20190706_190128

Asteburu honetan izan da San Adrian-Leizarrate igarobidean Europa mailako bultzagailu eta arku bidezko 29. tiro txapelketa eta horrekin bat, guk ere Anduetzan historiaurrera salto txikia bat egin genuen.

Bertan bildu ginenok denboran atzera egin genuela esan daiteke. Jakin minak bultzatuta, gure urrutiko arbasoen antzera gure eskuekin margotu, harriei eraginda sua egin eta bultzagailuaren laguntzaz ehizarako saiakera egin genuen, ia-ia gu ere kobazuloetako gizaki bilakatu arte!

Txapelketak parte-hartzaile ugari bildu ditu bi egunetan eta irabazleak, euren sariak harturik, pozik itzuli dira etxera.

20190706_202310

Este fin de semana ha tenido lugar en el paso de San Adrian-Leizarrate el XXIX. Campeonato Europeo de tiro con propulsor y arco prehistórico y a su vez, en Anduetza también, hemos dado un pequeño salto a la prehistoria.

Los que nos reunimos aquí, sedientos de curiosidad, al igual que nuestros lejanos antepasados, dibujamos con nuestras manos, logramos hacer un pequeño fuego e incluso intentamos cazar con la ayuda de unos propulsores, casi casi, nos convertimos nosotros también en pequeños cavernícolas.

El campeonato ha reunido a varios participantes en los dos días y los ganadores han regresado contentos a casa con sus premios.

29. Europako historiaurreko arku eta bultzagailuzko tiro txapelketa Zegaman/ XXIX. Campeonato europeo de tiro con propulsor y arco prehistórico en Zegama

Kartela. Azala_moztuta

Uztailaren 6-7ko asteburuan, San Adrian-Leizarrate igarobidean, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen bihotzean, Europako Historiaurreko 29. arku eta bultzagailu tiro txapelketako froga bat ospatuko da. Mota honetako txapelketak Europa osoan zehar ospatzen dira eta San Adrian igarobidean ospatuko dena, Aitzbitarteko kobakoarekin batera (Errenteria), Euskal Herrian ospatuko den bakarra da.

“Historiaurreko Olinpiada” moduko honen helburu nagusia historiaurrean erabiltzen ziren bi ehiza-tresnaren erabilera zabaltzea da, bultzagailuaren eta arkuarena alegia. Txapelketa honek izaera parte-hartzailea eta ludikoa du eta honenbestez, publiko orokorrari eta mota honetako jardueretan interesa duen orori dago zuzendua. Parte-hartzaileek, tiro modalitateari zein ehiza tresnen material eta elaborazio teknikei dagokiola, baldintza batzuk bete behar dituzte.

Txapelketa hau Aranzadi Zientzia Elkarteak, Aitzbitarteko Lagunak Elkarteak eta Ekainberri Fundazioak antolatu dute, Zegamako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusiaren laguntzarekin.

Informazio gehiago www.aranzadi.eus webgunean.

Kartela. Programa

El fin de semana del 6 y 7 de julio se va a celebrar en el entorno del Túnel de San Adrian-Leizarrate, en pleno Parque Natural de Aizkorri-Aratz, una de las mangas del XXIX. Campeonato Europeo de Tiro con Arco y Propulsor prehistóricos. Este tipo de Campeonatos se celebran por todo Europa, siendo la manga a celebrar en San Adrian, junto a la celebrada en el entorno de las cuevas de Aitzbitarte (Errenteria), la única a desarrollarse en el País Vasco.

Esta especie de “Olimpiadas prehistóricas” tiene como objeto difundir el uso de dos herramientas de caza habitualmente empleadas en la Prehistoria. Las jornadas de competición presentan un carácter fundamentalmente lúdico y participativo y están dirigidas al público en general y a todas aquellas personas con interés por este tipo de prácticas. Los participantes deben cumplir una serie de requisitos respecto a las modalidades de tiro y las técnicas y materiales empleados en la elaboración de armas.

Este Campeonato está organizado por la Sociedad de Ciencias Aranzadi, la asociación Aitzbitarteko Lagunak y la Fundación Ekainberri con el apoyo del Ayuntamiento de Zegama, del Departamento de Turismo de la Diputación Foral de Gipuzkoa, de la Fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea y de la Parzonería General de Gipuzkoa y Alava.

Más información en la web www.aranzadi.eus.

Aralarren milaka urteko bidaia egiteko aukera oraindik zabalik

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Betidanik izan dira xarma bereziko txokoak, jende ugari erakartzen duten horietakoak. Aralarren, garai desberdinetako gizarteak bildu dituen horietako asko ditugu; horien artean Igaratza. Duela milaka urte bizitoki izan dela frogatzen duten aztarna ugari agertzen ari dira azken urteotan, Jose Antonio Mujikak gidatutako arkeologo taldeari esker.

Urte hauetan zehar, inguru honek eta bertan bizi ziren gizarteen bizimodua nola aldatu den ezagutu nahi baduzu, larunbat honetan (ekainak 22) aukera bikaina duzu. Jose Antonio Mujikaren eskutik, gizarte hauek utzitako monumentu megalitikoak, txabolak etab. gertutik ikusiko ditugu, haien erabilera hobeto ulertzen dugun bitartean.

Egun osoko mendi irteera izango denez, hamaiketakoa, bazkaria, ura eta mendiko arropa eramatea beharrezkoa da. Irteera ordua 9:00tan izango da Lizarrustiko Parketxean eta itzulera 18:00etan puntu berean. Mila urteko bidai ahaztezina egin nahi baduzu, animatu zaitez!!