Category Archives: Aiako Harria Parke Naturala

Ikasturte berria, esperientzia berriak

Ikasleentzako arnas-gune dira Gipuzkoako Parketxeak. Ikasturte berriari aurki emango diogu hasiera eta horretarako makina bat jarduera ditugu ikasle/irakasleen eskura Natura Parkeetan, hamaika gai lantzeko aukerarekin. Jarraian duzue Parketxe bakoitzaren heziketa eskaintza. Deitu eta eskatu informazioa lasai asko, gure Parketxeetako ateak zabalik dituzue!

dav

Heziketa eskaintzak:

AIAKO HARRIA NATURA PARKEA. Arditurri Parketxea

AIZKORRI-ARATZ NATURA PARKEA. Anduetza Parketxea

AIZKORRI-ARATZ NATURA PARKEA. Arantzazu Parketxea

ARALAR NATURA PARKEA. Lizarrusti-Barandiaran Parketxe Hedatua

PAGOETA NATURA PARKEA. Iturraran Parketxea

 

Advertisements

6. Arditurri eguna

Arditurriko meategietan, Oiartzunen, urteko egunik bereziena izango da uztailaren 16a, 6. ARDITURRI EGUNA antolatuko baita. Egitarau zabala bezain interesgarria eskainiko da bertako meategiak eta bere historia ezagutzera emateko.

Goizean zehar, jarduera ugari izango dira:

  • Txu-txu trena martxan goiz osoan zehar.
  • Meategiak prezio murriztuan.
  • Tailerrak eta jolasak Abaraxka Ludotekaren eskutik.
  • Arditurriko euskal hanburgesa:  Zerorrek egin eta jan!
  • Espeleologia: Felix Ugarte espeleologia elkartekoekin murgildu San Joakin meategian.

Espeleologia San Joakin 2017

El 16 de julio será el día más especial del año puesto que se organizará el VI. ARDITURRI EGUNA, en las minas de Arditurri, en Oiartzun. Se ofrecerá una  amplia e interesante programación para dar a conocer las minas y  su pasado.

Durante la mañana, habrá varias actividades:

  •  El tren chu-chú en marcha durante toda la mañana.
  • Se podrán visitar las minas a precios reducidos.
  • Talleres y juegos Abaraxka Ludoteka.
  • Euskal-hamburgesa de Arditurri: ¡Hazla tu mismo y a comer!
  • Espeleología: Sumérgete en la mina San Joaquín con la asociación de espeleología Felix Ugarte.

Arditurri

Txori orkestra sinfonikoa

Arditurriko interpretazio zentru inguruan ibili gara gaurkoan, Mikel Olano adituaren laguntzaz, kantari aritu diren txorien kantuak entzuten eta identifikatzen. Egundoko kontzertua entzuteko aukera izan dugu aire zabalean. Hurrengo kontzertua Arantzazuko parketxean izango da, beraz, ez egin duda eta erreserbatu zuen sarrerak.

P1350511

Natura Parkeetako hegaztiak ezagutu nahi al dituzu? Hurbildu Arditurriko parketxera!

Arditurriko parketxean ikusgai izango ditugu apirilaren 30a bitarte, Andoni Ruizek ateratako hegaztien argazkiak. Txori familia ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea dugu, hegazti txikietatik harraparietara.

Erakusketa zabalik egongo da honako ordutegian:                                                                                 Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00                                                                                                             Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00                                                                                             Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00

Hegaztien argazki erakusketa 2017

 

 

Lizarrusti eta Arditurri komunikabideetan

Pasa den asteburuan Arrano Etxean sendatutako hegaztiak askatu genituen Lizarrusti eta Arditurriko Parketxeetan. Bietan komunikabide franko bildu zen. Hona hemen Goierri Telebistan eta Gaur Egun albistegietan ateratakoa:

Lizarrustin hegazti askatzea:

http://www.gitb.eus/azken-berriak?task=get.embed&id=8580&width=560&height=315

Arditurrin hegazti askatzea (33. minututik aurrera):

http://www.eitb.tv/eu/embed/gaur-egun–asteburua/4104830876001/107809/2016-06-12/

Animaliak gustuko badituzu, gogoratu igande honetan, Lizarrustiko Parketxetik abiatuta, Aralarko anfibio eta narrastiak ezgautzeko irteera bat antolatu dugula eta izena eman behar dela. Familian egiteko plan ederra!

Barandiaran_Narrastiak_ekaina 2016 ELEBI

Berriz aske hegan / De nuevo volando en libertad

Asteburu polita bizi dugu Lizarrusti eta Arditurriko Parketxeetan, jende mordoa, giro bikaina eta esperientzia ederra.

Denbora luzez Arrano Etxean sendatzen jardun ondoren, askatasunean bizitzeko aukera eman zaie hegazti batzuei. Lau zapelatz eta belatz gorri bat askatu zituen Mikel Olano basozainak, larunbatean Lizarrustiko Parketxean (Ataun) eta igandez Arditurriko Parketxean (Oiartzun).

Hona hemen asteburuko argazki batzuk:

Hemos disfrutado de un bonito fin de semana en los Parketxes de Lizarrusti y Arditurri, mucha gente, buen ambiente y una experiencia maravillosa.

Después de pasar mucho tiempo recuperandose en Arrano Etxea, varias aves han tenido la oportunidad de volar de nuevo en libertad. El guarda forestal Mikel Olano soltó cuatro busardos ratoneros y un cernícalo vulgar, el sábado en el Parketxe de Lizarrusti de Ataun y el domingo el el Parketxe de Arditurri de Oiartzun.

Denok dugu xede berdina

Copia de P1030091

Atzo, maiatzak 20, mendian garatzen diren jardueren inguruan hitz egiteko mendizaleak, abeltzainak, baso-ginak, mendi korrikalariak, herritarrak, kudeatzaileak eta zientzialariak, besteak beste, Zegamako kultur etxean elkartu ginen.

Zegamako plazan kilometro bertikala ospatzen ari zen bitartean, Aizkorri-Aratz Natura Parkea bezalako eremu babestu batean izaten diren interes ezberdinen arteko elkarbizitzaren alde apustua izan zen protagonista.

Mendi-erabiltzaile ezberdinak bezala denok dugu xede berdina, gure paisai kulturala zaintzea eta babestea. Batzuek lan gogorra egiten dute mendian, beste batzuk disfrutatu egiten dugu, baina denok maite ditugu gure mendiak, gure ingurune naturala.

Larrialdietarako prest

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko langileok lehen sorospenei buruzko ikastaro bat jaso berri dugu.

Gure lanean larrialdi egoera bati aurre egiteko jarraitu beharreko pausoak barneratu genituen eta jarrera aktibo bat izateko teknikak ikasi; zer egin mendian istripu bat gertatuz gero, gure Parketxeetan pitz daitekeen sute baten aurrean nola jokatu…

Ikasitakoak sekula praktikan jarri behar ez izatea espero dugu, baina, horrelako formakuntzak behar-beharrezkoak ditugu egunero hainbeste jenderekin lan egiten dugunok.

Lehen sorospen ikastaroa GPS