Category Archives: Aiako Harria Natura Parkea

Okil beltza ezagutzeko aukera Arditurri parketxean

Ekainak 16, igandea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Aitor Lekuona Alzugaray izango da okil beltzaren inguruko hitzaldiaren eta ibilaldiaren gidaria.

Espezie berezi honi buruzko informazio guztia Arditurri parketxeko aretoan eman ostean, ibilaldi labur bat egingo da bere jantokietaraino, aukera balego, hegaztia entzunez eta ikusiz.

Doako jarduera izango da, baina leku mugatua dago, beraz aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da. Jarduerak 2 edo 3 ordu inguru iraungo du eta prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Larunbat honetan aukera berri bat

Ekainak 8ean, larunbatarekin, narrasti eta anfibioak ezagutzeko aukera berri bat izango duzue Listorreta aisialekutik gertu, Errenterian.

Aiako harria natura parkean bizi diren izaki ttiki eta berezi hauen inguruan gehiago jakiteko aukera eskainiko dugu, Ander Izagirre adituaren eskutik. Ibilaldia goizeko 10:00ean abiatuko da Susperregi jatetxeko aparkalekuan, Listorretako aisialekutik (Errenteria) aurrerago aurkitzen dena. Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira.

Aurre erreserba egitea nahitaezkoa da, leku mugatuak baitaude:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

 

Sai arreak gertutik ezagutzen

Aurten, Arditurri parketxean  sai arreak hobeto ezagutu ahal izateko hiru saio eskaini ditugu, eta igande honetan garatu da azkena. Egun oso beroa izanik ere, oso gustora egon ginen, halako jarduerek badutelako kitzikatzen gaituzten zerbait. Dagoeneko kumeak heldu itxurarekin ikusi ahal izan genituen, oraindik hegan egiteko gai ez badira ere. Bestalde zeruan sai arre ugari ikusi genituen eta horien artean sai zuri bat ere, benetan zoragarria izan zen!

Putzutik putzura, Listorreta inguruan

Maiatzaren 26ean, igandearekin, Listorreta inguruan (Errenterian) bizi diren  narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera egingo dugu. Hasiera ordua goizeko 10.00ak izango dira eta 2-3 ordu inguruko saioa izango da. Jarduera hau Ander Izagirre adituaren gidaritzapean gauzatuko da.

Plaza mugatuak direnez, aurre-erreserba egitea beharrezko da.

Arditurri parketxera deitu edo idatzi beharko duzue (arditurri@gipuzkoamendizmendi.net / 688 89 50 68 )

Narrasti eta anfibioak_002

Sai arreen lehendabiziko behaketa Arditurri parketxean

Igande honetan, sai arreak behatzeko lehendabiziko jarduera aurrera eraman genuen eta esperientzia itzela izan zen bai bisitarientzako baita guretzako ere. Miresmena sortzen duen halako espezie bat behatu ahal izateak zirrara sortzen du, are eta gehiago jakinik ez geniela inolako kalterik eragingo. Bost kabi behatu ziren non guraso zein kumeak ikusi genituen!

IMG_3659 (2).JPG

Bigarren aukera bat eskainiko dugu ekainaren 2an, hain zuzen ere. Aurre erreserba egitea beharrezkoa da, beraz klikatu hemen eta ikusi nola egin.

Tren berdea Arditurrira heldu zen

Pazko Asteko larunbat honetan tren berdean Arditurriko meaguneraino hurbildu eta bertan meategia bisitatzeko aukera eskaini genuen, eta harrera beroa izan genuen. Eguraldia ez zen oso atsegina izan baina hala ere famili ugari etorri ziren gurera.

Plan itzel hau benetan oso gustokoa da familien artean, eta horrexegatik, datozen hilabeteetan ere antolatzen jarraituko dugu!

Arditurri parketxea planez betea

Aste Santuan edota Pazko Astean urrutira joan gabe ere ongi pasatzeko aukera asko ditugu, eta Arditurri parketxean eskaintza zabala prestatu dizuegu.

Tren berdea_006.jpgApirilak 27, larunbata: Ez galdu Arditurriko Trena (ikus informazio guztia hemen)

Trena eta meategia konbinatuz, goiz pasa ederra egiteko aukera.

 

 

Apirilak 28, igandea: Sai arreak behatu (ikusi informazio guztia hemen)

Irteera gidatua Aiako harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijale hauen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Teleskopioz behatzeko aukera izango da.

 

Meategi barnean

Horrez gain, Arditurri meategira bisitak egiteko aukera ere egunero eskainiko dugu, Aste Santuan eta baita Pazko Astean zehar (asteartean ezik itxita baitago). Aurre erreserba egitea gomendagarria da, beraz deitu 943 49 45 21 telefonora eta egin zure erreserba!

Udaberriko kantuak Arditurrin

Udaberria da zalantzarik gabe garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko. Izan ere, mendian ibiltzen garenean kantu ugari entzuten ditugu, baina gutxitan dakigu zein hegaztiri dagozkion. Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira Parketxe Saretik antolatu dugun egun berezi honetan.

Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia  apirilaren 13an izango da, larunbatez, Aiako harria Natura Parkean. Bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Arkamurkako Natur taldeko Eneko Azkuek, jarduera  berezi honen gidariak.

Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bestalde, bisita egunean bertan, txoriak ikusi ahal izateko, prismatikoak ekartzea lagungarria izan daiteke.

Txoriak kartel orokorra 2019

Familia ugari baserrira hurbildu ziren atzo

Gipuzkoako Parketxe Sarearen helburuetako bat herritarrak lehen sektoreko lanbideetara hurbildu ahal izatea da, eta halaxe egin genuen atzo Adarrazpi baserrian (Urnietan).

collage

Famili ugari etorri ziren, eta bisita amaitzean askok aipatu ziguten horrelako jarduerei esker euren seme-alabek mundu hau gertutik ikusteko aukera dutela, gaur egun gutxik baitute senide baserritar bat.

Beraz, martxoaren 31ean beste aukera berri bat eskainiko dugu, goiz pasa zoragarri bat igaro dezazuen. Plazak azkar betetzen dira beraz ez galdu aukera!

Arditurri parketxea: 943 49 50 69 / arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Ezagutu, sentitu eta dastatu

Idiazabal gaztaren sekretuak Urnietako Adarrazpi baserrian

Adarrazpi baserriko artzainen eta gaztagileen eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko aukera aparta izango duzue. Baita arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko ere.

Ordu eta erdi inguruko bisitan, ardi latxaren ezaugarriak eta bizi-zikloa azalduko dituzte lehenik.  Jarraian, ardiak jezteko gunea eta prozesua erakutsiko dira. Ardi-esnearekin elikagai-eraldaketa tailerra egingo da (mamia edo gazta freskoa). Gazta dastaketarekin amaituko da bisita. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua.

Aurrez izena ematea beharko duzue, beraz deitu edo idatzi gaitzazue Arditurri parketxera: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net – 943 49 50 69 – 688 89 50 68

Adarrazpi baserria 2019