Category Archives: Aiako Harria Natura Parkea

Trenaren xarma / El encanto del tren

Gaur goizean Arditurriko meategia ikusteko aukera berezi bat eskaini da, tren berdearekin igo eta bertan bisita eginez. Beti bezela jende ugari etorri da, izan ere tren txu-txuak badu xarma berezia.

Oraindik baduzue trenarekin etortzeko beste aukera (ikusi hemen), beraz deitu eta egin zuen erreserba!

Hoy a la mañana se ha ofrecido un plan especial para ver la mina de Arditurri, pudiendo subir en el tren verde y visitar la mina. Como siempre ha venido mucha gente, pues el tren chu-chú tiene un encanto especial.

Aún tenéis otra oportunidad de venir en tren (ver aquí), así que ¡llamad para realizar vuestra reserva!

 

Advertisements

Arditurri eta tren berdea, ba al da plan hobea?

Uda honetan, Arditurri meategiak ezagutzeko tren berdearekin konbinazio eder bat dago eskura.

Abuztuaren 15an, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berdea abiatuko da Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.  Gainera, nahi duen orok erakusketa berezi bat ikusteko aukera ere izango du.

Egin zuen erreserba!

Tren Berdea 2018 ABUZ15_ELEBIDUN

Este verano, hemos preparado una preciosa combinación para conocer las minas Arditurri junto con el tren verde.

El 15 de agosto  el tren verde marchará desde el Polígono Pagoalde de Oiartzun para traer a los visitantes hasta Arditurri, pudiendo disfrutar del fantástico paraje que ofrece el parque natural de Aiako harria.  Allí,  se podrá optar por dos tipos de visitas a la mina, la visita estándar o la visita a fondo, y al final se dispondrá del tren para volver. Además, se podrá disfrutar de una exposición muy especial.

¡Haced vuestra reserva!

 

Aitzbitarteko lehen gizakiak bezela

Abuztuak 4, larunbata

Listorretako udako “abenturak” amaitzear daude larunbat honetan, izan ere Aitzbitarteko Lagunak elkartekoen laguntzarekin azken saio ezin hobea izango dugu: helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Horretarako, tailer ezberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak…

Doako jarduera da eta elkargunea Listorretako (gaur egun itxita dagoen) taberna ingurua izango da goizeko 10:00etan.

Abuztuak 12.jpg

4 de agosto, sábado

Este sábado van a finalizar las “aventuras” de verano de Listorreta, dado que se va a organizar la última actividad de la mano de la Asociación “Aitzbitarteko Lagunak”: el objetivo es dar a conocer las formas de vida humana en la Prehistoria durante la ocupación de estas cuevas. Para eso, se realizarán distintos talleres: tiro con propulsor prehistórico, aprender a encender fuego, pinturas rupestres…

Es una actividad gratuita y el punto de encuentro será cerca del bar de Listorreta (actualmente cerrado) a las 10:00.

Listorretako planak

Orientazio jolasa

Igande honetarako plan bikaina proposatzen dizuegu, orientazio jolasa hain zuzen ere. Modu atsegin eta dibertigarrian familiako kide guztiek partehartzeko jolasa da, denon artean pista desberdinak topatu ahal izango dituzuelarik.

Elkargune-puntua: Listorretako etxola (taberna).

Baldintzak: Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.

Prezioa: doakoa

Ordutegia: 11:00-13:00.

Erreserba egiteko: 943 49 50 69 / 688 89 50 68 / arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Orientazioa 001.jpg

Arditurri egun itzela

Igande goizean ospatu zen, zazpigarren aldiz, Arditurri Eguna eta 500 pertsona inguru hurbildu ziren bertara.

Arditurri Eguna_001.jpgMeategiko bisitak oso arrakastatsuak izan ziren ia 260 lagun barneratu baitziren. Haurrentzako proba eta jokoek ere arrakasta izan zuten. 41 ume aritu ziren zaku tiraketan, eta irabazlea zozkatzea erabaki zen azkenean, denek oso ongi egin baitzuten. Hegazti askatzea bertan behera geratu zen, zapelaitza eta belatz gorria ez zeuden hegan egiteko moduan eta.

Emarriren erakustaldiak —eta aurreko entrenamenduak— ikusmin handia piztu zuen. 550 kiloko harriarekin 25na metroko 32 plaza egin zituzten, txalo artean.

arditurri-eguna_003.jpg

Eskerrak eman nahi dizkiegu hurbildu ziren guztiei!!

Arditurri egunerako dena prest!

Igande honetan Arditurriko meagunean egun berezia izango dugu, izan ere Arditurri 7. Eguna ospatuko dugu. Heldu zein umeek jolasez, giza-probez, erakustaldi itzelaz eta abarrez gozatzeko aukera izango dute.

Gainera, hegazti askatzea ere egingo dela ziurtatua dugu iada, zapelaitz bat eta belatz gorri bat askatuko baitira. Laster gure inguruetan hegan ibiliko dira aske!

Arditurri Eguna 2018 ELEBIDUN

Hegaztiak jada aske Natura Parkeetan!

Pasa den asteburuan ezohiko bisita izan genuen Listorretan eta Iturraranen. Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatu baigenituen, urubiak, hontz txuri bat eta ….

100 pertsona inguru hurbildu ziren, bai Listorretan eta bai Iturraranen ere, guztira 200 lagun inguru eta adin guztietakoak (umeak, gurasoak, aiton-amonak…). Bi gune hauetan lehenik natura parke hauetan lanean diarduten basozainek azalpen batzuk eman zizkiguten eta jendeak bere zalantzak/kuriositateak argitzeko aukera izan zuen; jarraian, espezieak askatu genituen parkeko puntu ezberdinetan eta orain denak ingurune berri honetara egokitzen daude.

Hona hemen irudi batzuk:

2018-06-22
Listorretako aisialekua (Aiako harria Natura Parkea)

Iturraran Parketxea (Pagoeta Natura Parkea)

Arditurri Egun Berezia / Especial Día Arditurri

Uztailaren 15ean Arditurri Eguna ospatuko dugu, baina aurtengoan programa berezi bat prestatu dugu, izan ere duela 10 urte ireki zen Arditurri bisitarientzat.

Horrexegatik, Emarri emakumezkoen taldearen eskutik erakustaldia, meategira sarrera DOAN, janari eta edari zerbitzua eta beste hainbat proposamen ditugu.

Arditurri Eguna 2018 ELEBIDUN

El 15 de julio se celebrará el Día Arditurri, pero este año tenemos preparado un programa muy especial, puesto que hace 10 años abrimos nuestras puertas al público.

Para ello, habrá una exhibición de la mano del grupo femenino Emarri, entradas GRATUITAS a mina, servicio de comida y bebida y mucho más.

 

Udako “abenturak” Listorretan / “Aventuras” de verano en Listorreta

Udaran plan berrien bila ibiltzen zaretenok baduzue hemen aukera bikaina, izan ere Listorretako aisialekuan hainbat jarduera eskainiko dira.

Joan den ostiralean hegazti askatze bat egin zen, eta ondorengo zita uztailaren 8an duzue, ingurune honetan dauden narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia egingo baita.

Deitu edo idatzi gaitzazue eta egin zuen erreserba!

Udako_Abenturak_Listorreta2018.jpg

Todos aquellos que buscáis planes cada verano tenéis una magnifica oportunidad, puesto que se van a celebrar diferentes actividades en Listorreta.

El pasado viernes se organizó una suelta de aves, y la siguiente cita la tenéis el 8 de julio donde se hará una salida para conocer los reptiles y anfibios de la zona.

¡Escribidnos o llamadnos para hacer vuestra reserva!