Category Archives: Aia

Agorregin izan dira “EL SABOR DEL CRIMEN” programakoak

Etb2ko “EL SABOR DEL CRIMEN” programakoak izan ditugu egunotan bisitan Agorregin.

Telebista programa berri hau uztailean hasi zen, Dani Alvarez eta Andrea Ropero kazetariak eta Xabier Gutierrez,  Arzakeko sukaldari  ospetsu eta genero beltzeko idazlearen  eskutik. Formato berritzailea duen programak Euskal Herrian giroturiko genero beltzeko nobela  eta pelikulen ibilbidea erakutsi nahi digu eta bide horretan Agorregiko burdinola eta errotetan  grabaturiko Errementari pelikularekin topo egin dute.

Errementari pelikulari buruzko saio berezia datorren astelehenean, abuztuaren 5ean, gaueko 22:30etan izango da ikusgai etb2an.

El programa de la etb2 “EL SABOR DEL CRIMEN” ha estado grabando  estos dias en Agorregi.

En el mes de Julio comenzó a emitirse un nuevo programa en Euskaltelebista de la mano de los periodistas Dani Alvarez y Andrea Ropero, junto al afamado cocinero del Arzak y escritor de novela negra Xabi González. En este programa quieren llevarnos desde la novela negra hasta los distintos paisajes de Euskalherria donde se han grabado películas de este género, llevándonos en esta ocasión a la ferrería y molinos de  Agorregi, donde se grabó la película Errementari.

El nuevo capítulo sobre la película “Errementari” se emitirá en la noche del próximo lunes, 5 de Agosto, a las 22.30  en etb2.

 

Advertisements

Izar malkoak ikusgai Iturraranen / Lluvia de lágrimas de estrellas en Iturraran

Espazioan barna bisita gidatua Pagoeta Natura Parkean

Astronomia zaleentzat ohiko hitzordua den Lorenzo Deunaren izar-malkoen efemeridea aitzakitzat hartuz, datorren abuztuaren 12an, astelehena, berezitasun honetaz naturan gozatzeko aukera paregabea izango dugu Iturraran Parketxean (Pagoeta Natura Parkea) 22:15etatik aurrera. Cristóbal Hueso adituak, ikusgai dauden konstelazioak aipatuz, espazioan barna bisita gidatua burutzeko aukera emango digu.

* Bisita gaztelaniaz izango da

* Tarifa: helduak 5€ eta haurrak 3€

* Informazioa eta erreserbak: 943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net


Con motivo de la cita anual que supone para los aficionados a la astronomía la lluvia de meteoros, conocida como las perseidas o las lágrimas de san Lorenzo, el lunes 12 de agosto a las 22:15h nos juntaremos en Iturraran Parketxea (Parque Natural de Pagoeta), donde podremos observar este fenómeno a simple vista. Aprovechando la ocasión, Cristóbal Hueso nos propone una visita guiada por el espacio, repasando las constelaciones visibles.

* Visita en castellano

* Tarifa: Adult@s 5€ y Niñ@s 3€

* Información y reservas: 943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Ezagutu erleen mundua Iturrarango erlategian

Gaurtik aurrera eta udako asteburu guztietan erleen mundu sekretua ezagutzeko parada izango dugu Iturrarango erlategi didaktikoan eguerdiko 13:00etan.

Ordubete inguru irauten duen bisita honetan Euskal Herriko erle beltza, Apis mellifera mellifera ezagutuko dugu: erle motak, bizi zikloa, lan egiteko modua, eta bereziki erleen beharra eta garrantzia ezagutzera emango ditugu.

Bisita honen tarifa helduak 3€ eta umeak 2€ (3-12 adin tartea)

Informazioa eta erreserbak: 943 83 53 89 –  iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

A partir de hoy y cada fin de semana de verano, se realizarán visitas guiadas para descubrir  el mundo secreto de las abejas en el colmenar didáctico de Iturraran. Las visitas serán a las 13:00h. 

Durante aproximadamente una hora, conoceremos la abeja negra del País Vasco, la Apis mellifera mellifera: aprenderemos los tipos abeja que hay en cada colmena, ciclos de vida, formas de trabajo y, especialmente, la necesidad y la importancia de las abejas.

La tarifa de la visita es de 3€ por adulto y 2€ por niño (3-12 años)

Información y reservas:  943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

 

Udara aukerez gainezka Pagoeta Natura Parkean / Verano repleto de actividades en el Parque Natural de Pagoeta

Burdinola hidraulikoa eta irin errotak funtzionamenduan, erleen sekretuak bertatik bertara, museoa, 6.000 landare ezberdin dituen Lorategi Botanikoa, orientazio zirkuituak, mendi ibilaldiak, astronomia gaua… Bada aukera!

_____________________________________________________________

Ferrería hidráulica y Molinos harineros en funcionamiento, los secretos de las abejas, talleres de talos, museo, Jardín Botánico con cerca de 6.000 plantas diferentes de los 5 continentes, circuitos de orientación, recorridos de monte, noche dedicada a la astronomía… Quien da más!

Pagoeta Natura Parkea eitbn Joseba Arguiñanorekin

Pasa den larunbatean Pagoeta Natura Parkeaz gozatu ahal izan genuen etb2ko “Escapadas con Joseba Arguiñano” saioan. Ez bazenuten ikusi hemen duzue aukera.

Programa bakar batean ez da erraza bertan ditugun altxor guztiak ikustea, ia hiru mila Htko lur eremuan txoko eder ugari bait ditugu, baina ideia orokor bat egiteko baliagarria zaigu.

 

Pagoetako altxorrak agerian larunbat honetan Eitb2-an / Explorando el Parque Natural de Pagoeta este sábado en Eitb2

Larunbat honetan, ekainak 8, Eitb2-an iluntzeko 20:00etan

“Escapadas con Joseba Arguiñano” Pagoeta Natura Parkeko altxorrak ezagutarazten!

Este sábado, 8 de junio, a las 20:00 h en Eitb2

“Escapadas con Joseba Arguiñano” ¡explora el Parque Natural de Pagoeta este sábado!

LIFE OREKA MENDIAN IBILALDIA PAGOETAKO MENDI LARREEN BIOANIZTASUNA EZAGUTZEKO

Larreetako habitaten kontserbazioa Euskal Herriko mendietan

Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutzeko doako ibilaldi gidatuak egingo dira Gipuzkoako Natura Parkeetan, Aitor Salaberria adituaren eskutik.

Lehendabizikoa igande honetan, maiatzak 12Pagoeta Natura Parkean.

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Ordutegia: 10:00 – 13:00

Abiapuntua: Aiako erdiguneko kotxeen aparkalekua (frontoiaren atzekaldean)

Ibilaldia: Aia – Pagoetako gaina – Aia

Gomendioak: arropa eta oinetako egokiak, hamaiketakoa norberak ekarri behar du.

Proiektu honek, Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu. Halaber, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako, lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatuz.

Iturrarango Landare Berezien 17. Azoka abian da!

Goizeko 10etan ireki ditugu ateak eta jende ugari  hurbiltzen hasi da. Ikusgarri dago Iturraran ingurua!!!

50 mintegizale; kolore,  forma eta usai ugari; milaka landare mota; eta giro paregabea! Beraz, gozatzeko, denetarik ikusteko eta erosteko aukera izango du gerturatzen den orok!

Zatoz!

Asteburu honetan, zatoz Iturraranera eta goza ezazu Landare Berezien 17. Azokaz!

Asteburu honetan, apirilak 27 eta 28, Iturrarango Landare Berezien 17. Azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean.

Dagoeneko Iturraran Lorategi Botanikoa udaberriko kolorez eder badago ere, aste bukaera honetan oraindik koloretsuago eta ikusgarriago izango da! 50 mintegizale izango ditugu, 48 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango duzue larunbatean nahiz igandean.

Azoka berezia da inolaz ere Iturraranekoa. Urtero, kalitate goreneko landareak dakarzkigute urrutitik nahiz gertutik datozen mintegizaleek. Kontu handiz hautatutako mota eta barietate ezberdinak: antzinako Larrosa barietate usaintsuenak, forma eta kolore desberdinetako Pelargonioak, Kameliak, Magnoliak, Hortensiak, tropikalak, Pirineotakoak, zitrikoak, aromatikoak, gozagarriak, iratzeak,  hautatutako zuhaixkak eta zuhaitzak, eta beste asko!

Bertara gerturatzeko, urtero bezala, Iturraraneko azoka gunera iristeko autobus bereziak jarriko dira Aia, Orioko Txurruka eta Zarauztik.

Jan-edaneko zerbitzua eta kontsigna zerbitzuak ere izango dira, bai eta bisita gidatu bereziak ere Biodibertsitatearen lorategira.

Igandean, aldi berean, Aiako plazan azoka osagarria izango da, zenbait landare postu eta  landareen inguruko produktuen postuekin.

Beraz, egunpasa ederra egin nahi duenak badu nahikoa aukera, bertan, aste bukaera honetan!

Hona hemen azokako krokisa eta informazioa:

Iturrarango Landare Berezien 17. azoka.

Dena prest Iturrarango  Landare Berezien 17. azokarako!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aste Santuan egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta en Semana Santa

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!

Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…