Category Archives: cine fantástico y de terror

Egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!


Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…

Advertisements

Errementari, gaizto eta bihurri, non azalduko eta… Agorregin / Errementari, el herrero y el diablo… en Agorregi

(Luis Epelderen argazkiak)

Neguko itxieraren ondoren, Igande honetan irekiko ditu berriro ateak Agorregiko guneak; hain zuzen Paul Urkijo zuzendariak bertan grabaturiko Errementari pelikula estrenatu eta bigarren egunera. Eguerdiko 11:30etan egingo da beti bezala ofiziozko bixita eta bai burdinolako mailua eta hauspoak baita errota zaharrak ere lanean ikusteko aukera izango da.

Oraindik ere Agorregiko inguruetan ote dabil Sartael? Nork salduko ote dio oraingoan bere arima?

Ikusi pelikula zineetan eta etorri Agorregira igandetik aurrera.

Ordutegia:

  • Urtarrilaren 1etik otsailaren 28rarte: itxita
  • Aste Santua: bost egunetan irekieta, martxoaren 29tik apirilaren 2rarte, biak barne.
  • Martxotik Ekainera: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Uztaila eta Iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Abuztua: ostegunetik igandera zabaltzen da. Abuztuaren 10an itxita, herriko jaiak direla eta.
  • Urriaren 1tik abenduaren 8rarte: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Abenduaren 9tik abenduaren 31rarte itxita
  • OHARRA: Irekiera egunetan ordutegia 11:00tik 13:00tara da. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere

Después del parón invernal, a partir del 4 de marzo se abre al público el complejo ferro-molinero de Agorregi, coincidiendo con el estreno de la película Errementari grabada en el mismo escenario.

Errementari está inspirada en un cuento popular vasco (Patxi errementaria) sobre un herrero tan malvado como astuto, capaz de engañar al mismo diablo. La cinta, gótica y fantástica, está rodeada de misterio, emoción y extrañas criaturas.

Horario:

  • Del 1 de enero al 28 de febrero, ambos inclusive: cerrado
  • Semana Santa, abierto del 29 de marzo al 2 de abril, ambos inclusive
  • De marzo a junio: abierto los domingos y festivos
  • Julio y septiembre: abierto los sábados, domingos y festivos
  • Agosto: abierto de jueves a domingo. Se cierra el 10 de agosto por fiestas patronales
  • Del 1 de octubre al 8 de diciembre: abierto los domingos y festivos
  • Del 9 de diciembre al 31 de diciembre cerrado
  • NOTA: Los días de apertura de abre de 11:00 h a 13:00 h. La visita guiada es siempre a las 11:30 h. A medida que avanza la visita se ponen en funcionamiento tanto la ferrería como los molinos.

Agorregin grabaturiko “Errementari” filmaren estreinua bizi izan genuen

Pasa den ostiralean estreinatu zuten Sitgeseko zinema festibalean Agorregin grabatzen aritu ziren “Errementari ” filma eta Iturrarandik taldetxo bat berau ikustera joan ginen. Euskal zinemagintzan genero fantastikoa ikusi gabeak ginen eta aho bete hortz utzi gintuen filmak, ederra benetan, indartsua. Aita Barandiarani omenaldi ederra egiten zaio pelikula honen bidez.

Zorionak Paul Urkijo eta gainerakoei, Agorregi ikusgarria dago benetan.

Urriaren 28an Donostiko berdurrezko asteari pelikula honek emango dio hasiera, hor izango duzue aukera ikusteko.

Agorregin grabaturiko “Errementari” filma Sitges-eko fantasiazko zineman estreinatuko da

Aurreko abendua eta urtarrilean Euskal Herriko herri ezberdinetan aritu ziren Paul Urkijo zine zuzendaria eta Alex De la Iglesia zine produktorearen “Errementari” filmaren grabaketan. Horien artean Pagoetako Parke Naturaleko tokirik berezienetarikoa aukeratu zuten, Agorregiko burdinola eta erroten gunea.  Bada, hilabete guzti hauetan prestaketa lanetan aritu ondoren, pantaila handirako prest dago eta estreinaldia Sitgeseko festibalean izanen da urriaren 13an. Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea ere pelikula honek inauguratuko du eta bertan kusi dezakezue urriaren 28an.