Category Archives: Agorregi

Agur Agorregi, datorren urterarte!

Urteko azken bisita ospatu dugu gaur Agorregin eta badirudi eguna bera ere triste eta goibel esnatu dela agurrerako. Hala ere abenduko zubian txoko ezberdinetako bisitari ugari ibili da Pagoeta Natura Parkean. Agorregin bertan,  errota eta burdinolaren historia eta funtzionamendua ezagutuz, 450 pertsonatik gora izan dira egun hauetan.

Datorren urtera arte agurtzeko eguna iritsi da, Martxoa bitartean ez baitira entzungo  burdinolako hauspoen ufadak ezta mailuaren golpeak ere. Pagoetak baditu hala ere galdu ezin diren altxor gehiago, horri buruz informatzeko zatoz Iturraran Parketxera!

Advertisements

Zubirako aukerak Pagoetan / Un puente repleto de actividades

  • TALO TAILERRA – TALLER DE TALOS:  Abenduak 6 Diciembre
  • ALTXORRAREN BILA ORIENTATZEN IKASIZ – EN BUSCA DEL TESORO: Abenduak 7  Diciembre
  • AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK – FERRERIA Y MOLINOS DE AGORREGI: Abenduak 6,8,9  Diciembre
  • ITURRARAN PARKETXEA eta LORATEGI BOTANIKOA – PAKETXE ITURRARAN Y JARDIN BOTANICO: Irekita egunero / Abiertos todos los días

Talo goxoak Iturraranen

Abuztuan sartu gara eta Agorregiko errotak lanez gainezka ditugu datozen asteetan Iturraranen ospatuko diren talo tailerrak direla eta. Bihar eguerdian izango dugu lehen zita, baina dagoeneko taldea osatua dago. Gogoratu abuztuak 11 eta 18an ere iraganeko jaki goxo hauek egin eta dastatzeko aukera izango duzuela. Ez gelditu gogoz, erreserbatu lekua 943 835389 telefonora deituz edo idatziguzu iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera

***

En agosto los molinos de Agorregi no pueden parar debido a los talleres de talo que hemos organizado en Iturraran. La primera cita será mañana pero el grupo ya esta completo. Los días 11 y 18 de agosto habrá otras oportunidades de hacer y degustar estos manjares tradicionales de nuestra cultura. No te quedes con ganas, apúntate llamando a 943835389 o escríbenos a iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Talo usaina laister Iturraranen / Ven a hacer tu propio talo a Iturraran

ABUZTUAREN 4,11,18 DE AGOSTO

Agorregiko burdinola eta erroten bisita ikusi ostean (11:30tan), eguerdiko 13:00etan Iturraran Parketxean talo tailerra burutuko da.  Norberak bere  taloa egiteko aukera izango du eta txistor mutur batekin sagardoa edanaz dastatu. Eguerdiko tripazorrientzako primerako plana!!

Después de visitar el conjunto de Ferrería y molinos de Agorregi (11:30h), a las 13:00h nos vamos a juntar en el Parketxe de Iturraran para aprender un poco de la gastronomía de nuestros antepasados. En este caso vamos a hacer un taller de talos, que es lo que más comían a diario.

Gure amonei lekukoa hartuz / la gastronomía de nuestras abuelas

Datorren igandean, Martxoaren 25ean, izango dugu hurrengo talo tailerra Iturrarango ganbaran.  Iturraranen  talo tailerra egiteaz gain Agorregiko bailarara joango gara mendi buelta eginaz eta bertan dauden  errotak eta burdinola lanean ikusiko ditugu.

Egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!


Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…

Errementari, gaizto eta bihurri, non azalduko eta… Agorregin / Errementari, el herrero y el diablo… en Agorregi

(Luis Epelderen argazkiak)

Neguko itxieraren ondoren, Igande honetan irekiko ditu berriro ateak Agorregiko guneak; hain zuzen Paul Urkijo zuzendariak bertan grabaturiko Errementari pelikula estrenatu eta bigarren egunera. Eguerdiko 11:30etan egingo da beti bezala ofiziozko bixita eta bai burdinolako mailua eta hauspoak baita errota zaharrak ere lanean ikusteko aukera izango da.

Oraindik ere Agorregiko inguruetan ote dabil Sartael? Nork salduko ote dio oraingoan bere arima?

Ikusi pelikula zineetan eta etorri Agorregira igandetik aurrera.

Ordutegia:

  • Urtarrilaren 1etik otsailaren 28rarte: itxita
  • Aste Santua: bost egunetan irekieta, martxoaren 29tik apirilaren 2rarte, biak barne.
  • Martxotik Ekainera: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Uztaila eta Iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Abuztua: ostegunetik igandera zabaltzen da. Abuztuaren 10an itxita, herriko jaiak direla eta.
  • Urriaren 1tik abenduaren 8rarte: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Abenduaren 9tik abenduaren 31rarte itxita
  • OHARRA: Irekiera egunetan ordutegia 11:00tik 13:00tara da. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere

Después del parón invernal, a partir del 4 de marzo se abre al público el complejo ferro-molinero de Agorregi, coincidiendo con el estreno de la película Errementari grabada en el mismo escenario.

Errementari está inspirada en un cuento popular vasco (Patxi errementaria) sobre un herrero tan malvado como astuto, capaz de engañar al mismo diablo. La cinta, gótica y fantástica, está rodeada de misterio, emoción y extrañas criaturas.

Horario:

  • Del 1 de enero al 28 de febrero, ambos inclusive: cerrado
  • Semana Santa, abierto del 29 de marzo al 2 de abril, ambos inclusive
  • De marzo a junio: abierto los domingos y festivos
  • Julio y septiembre: abierto los sábados, domingos y festivos
  • Agosto: abierto de jueves a domingo. Se cierra el 10 de agosto por fiestas patronales
  • Del 1 de octubre al 8 de diciembre: abierto los domingos y festivos
  • Del 9 de diciembre al 31 de diciembre cerrado
  • NOTA: Los días de apertura de abre de 11:00 h a 13:00 h. La visita guiada es siempre a las 11:30 h. A medida que avanza la visita se ponen en funcionamiento tanto la ferrería como los molinos.

Hotzak beldurtzen ez duen jendearentzat plan ugari Pagoetan

Datorren igandean ere plan ugari Pagoeta aldean. Alde batetik Pagoetako mendi lasterketa ausartenentzat, Iturraran Parketxean talo tailerra eta mendi buelta Agorregiko errotetara, eta hori gutxi balitz, hasi zaigula lorategia esnatzen.

Mendi lasterketa goizeko 10:30etan abiatuko da Aiako plazatik.

Talo tailerra betea dugu aspaldidanik, baina beste bat ere eskeiniko dugu laster.

Lorategia zabalik duzue egunero.

Agorregin grabaturiko “Errementari” filmaren estreinua bizi izan genuen

Pasa den ostiralean estreinatu zuten Sitgeseko zinema festibalean Agorregin grabatzen aritu ziren “Errementari ” filma eta Iturrarandik taldetxo bat berau ikustera joan ginen. Euskal zinemagintzan genero fantastikoa ikusi gabeak ginen eta aho bete hortz utzi gintuen filmak, ederra benetan, indartsua. Aita Barandiarani omenaldi ederra egiten zaio pelikula honen bidez.

Zorionak Paul Urkijo eta gainerakoei, Agorregi ikusgarria dago benetan.

Urriaren 28an Donostiko berdurrezko asteari pelikula honek emango dio hasiera, hor izango duzue aukera ikusteko.