Jose Migel Barandiaran

Jose Migel Barandiaran Aierbe Ataunen jaio zen 1889ko abenduaren 31an, Peruenezar baserrian eta 1991ko abenduaren 21ean hil zen, bere jaioterrian, gerraostean erbestetik itzuli zenean eraikitako Sara Etxean hain zuzen ere. XX. mendeko euskal pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen Aita Barandiaran.

Besteak beste, etnologia, antropologia, arkeologia eta mitologiaren alorretan aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen Barandiaranek. Biltzaile nekaezina zen, belaunaldi handi eta bizimodu baten amaiera aurreikusi zituena, eta horregatik jaso zituen desagertzear zeuden horrenbeste kondaira, ipuin eta esaera zahar. Euskal munduari oraindik bizirik dirauen ondare aberatsa utzi zion.

Barandiaran Museoan ondare honen garrantzia islatzen da eta bere bizitza zein lanaren inguruan ikuspegi zabal eta sakonago bat izatea lortzen da.

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s