Ondarreko historiaurreko aztarnak

Bigarren urtez segidan, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Aurtengoan “Paisaia” hartu da ardatz tematikotzat eta Aralarko Natura Parkean jarduera interesgarri bat proposatzen dizugu: ba al dakizu noiztik bizi den gizakia Aralarren? Nola eta non bizi ziren gure arbasoak? Non hilobiratzen zituzten gorpuzkinak? Zer sekretu gordetzen ditu Aralarko lurrazpiak?

Bada, erantzuna emango diegu galdera horiei guztiei punta-puntako ikerlari baten eskutik, Joxean Mujika arkeologoaren ahotik entzun ahal izango ditugu eta inguruotan egin dituen azken aurkikuntza arkeologikoen nondik-norakoak.

Mendirako plan ederra beraz, Lizarrustiko Parketxetik abiatuko gara oinez eta baso zein larre zabalak zeharkatuko ditugu.

Animatuko al zara? Deitu eta eman izena!

Aralar

Advertisements