All posts by lzaldua

Udazkeneko txu-txua igaro da Arditurritik

Gaurkoan, ohitura dugun legez, tren berdearekin konbinatuz Arditurriko meategia ezagutzeko aukera eskaini dugu. Goizak eguraldi txarra ekarri behar zuela bazirudien ere, azkenean ateri mantendu da,  bertaratu diren bisitarien gozamenerako. Arrakasta handia izan ohi duen plana da, izan ere tren berdean ibiltzeak badu xarma berezia!

Gogoratu aukera berri bat izango duzuela abenduaren 6ean, erreserba nahitaezkoa da beraz deitu edo idatzi berehala!

URUBIAK, HONTZAK ETA MIKAK BERRIRO HEGAN PAGOETAKO BASOETAN

Azaroaren 9an, Iturraran Parketxean, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira. Arrano Etxean,  arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Arratsaldeko 18:00etan emango diogu hasiera askatze ekitaldiari. Lehenbizi, basozain batek, hegazti hauei buruzko azalpenak emango dizkigu eta baita zauriturako hegaztiren bat topatu ezkero jarraitu beharko genukeen protokoloa ere. Ondoren, urubiak, hontza eta mikak askatuko dira.

Familian egiteko plan ederra proposatzen dizuegu beraz Iturraran Parketxetik, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

 

Olatz Salvador kontzertuan Zegaman

Datorren azaroaren 8an, ostiralean, Olatz Salvador kontzertuan izango dugu Zegamako San Martin elizan arratsaldeko 19:30etan. Olatz Salvadorrek bakarkako lehen estudioko “Zintzilik”aurkeztuko du. Sarrerak Anduetza parketxean izango dira salmentan 8€tan aldez aurretik erosita edo 10€ egunean bertan eliza atarian.

Olazt Salvardorren musika emanaldi hau, urtero Udalak eta Anduetza parketxeak elkarlanean antolatzen duten “Zur eta Lur Kultur jarduerak Anduetza parketxean” ekimenaren barruan dago.

Jentilen lurraldean… iparra non ote da?

Azaroko zubirako Barandiaran Museotik (Ataun) jarduera berezia eskainiko da familia edo lagun taldeei zuzenduta. Larunbatean hain zuzen ere (azaroaren 2an goizeko 11:30etan), mitologian oinarritutako orientazio jolasa eskainiko da eta Barandiaran Museoko ingurunea eta Barandiaranekin zerikusia izan zuten bazter asko ezagutzeko aukera egongo da mitologiaren inguruan ikasten den bitartean.

Euskal mitologia ardatz hartuta, beraz, familian edo lagun artean goiz ederra igarotzeko aukera izango da. Iparra aurkitzeko gai izango al gara jentilen lurraldean? ez galdu aukera eta eman izena parte-hartu nahi baduzu!

Prezioa: 3€ pertsonako (orientazio jolasa egiteaz gain Barandiaran Museoa eta Errotatxo bisitatzeko aukera egongo da prezio berdinaren barruan)

Informazio eta erreserbak: 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

IMG_20190420_122546_291

AZKEN PLAZAK! TAICHI-CHIKUNG saioa Iturrarango Lorategi Botanikoan eguraldi ederrarekin

Urriak 27 Octubre

Jose Fermin Asiain irakaslearen eskutik, oinarri  txinatarra duen arte martzerial saioa burutuko da Lorategi botanikoan zehar. Taichi eta Chikungeko mugimenduen bitartez, gure barne energia indartu eta orekatuko dugu, naturarekin bat eginaz egunerokoan pairatzen dugun antsietate eta estresak askatu eta bide batez gorputza luzatu eta artikulazioak lasaituko dira.

Ordutegia: 11:00 – 13:00

Elkargunea: Iturraran Parketxea

Gomendioak: arropa eta oinetako erosoa

Norentzat: helduentzat (12 urtetik gora). Plaza mugatuak. Aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa

Prezioa: 5 euro pertsonako

——————————————————————————————————————-

Guiados por el profesor José Fermín Asiain, conectaremos con la naturaleza y con nuestro interior a través de movimientos de Taichi-Chikung. El Chi Kung o Qi Gong es una terapia medicinal de origen chino basada en el control de la respiración. Ayuda a eliminar las tensiones y el estrés, siendo un auténtico caudal de paz que aporta salud y vitalidad.

Horario: 11:00 – 13:00

Punto de encuentro: Iturraran Parketxea

Recomendaciones: ropa y calzado cómodo

A quién va dirigido? adultos/as (a partir de los 12 años). Plazas limitadas. Necesario realizar la reserva de antemano.

Precio: 5 euros por persona

San Adrian tunela Ondarearen Europako Jardunaldietan

Datorren igandean, urriaren 20ean, igandearekin, Anduetza Parketxeak (Zegama) San Adrian tunelaren historiaren bisita gidatua egingo du. Bisita gidatua, San Adrian tunelean bertan izango da, UNESCO-k Gizateriaren Ondare izendatu duen gune zoragarrian.

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak elkarlanean, urteak daramatzate Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen; aurten, San Adrian tunelaren bisita gidatua barneratu dutelarik.

Hitzordua goizeko 11:00tan izango da Aldaola aparkalekuan, Otzaurtetik 4km-ra. Ondoren, San Adrian tunelera gida batekin oinez joango dira bisitariak. Bisita gidatua 13:00etan bukatuko da.

 

TAICHI-CHIKUNG saioa Iturrarango Lorategi Botanikoan

Urriak 27 Octubre

Jose Fermin Asiain irakaslearen eskutik, oinarri  txinatarra duen arte martzerial saioa burutuko da Lorategi botanikoan zehar. Taichi eta Chikungeko mugimenduen bitartez, gure barne energia indartu eta orekatuko dugu, naturarekin bat eginaz egunerokoan pairatzen dugun antsietate eta estresak askatu eta bide batez gorputza luzatu eta artikulazioak lasaituko dira.

Ordutegia: 11:00 – 13:00

Elkargunea: Iturraran Parketxea

Gomendioak: arropa eta oinetako erosoa

Norentzat: helduentzat (12 urtetik gora). Plaza mugatuak. Aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa

Prezioa: 5 euro pertsonako

——————————————————————————————————————-

Guiados por el profesor José Fermín Asiain, conectaremos con la naturaleza y con nuestro interior a través de movimientos de Taichi-Chikung. El Chi Kung o Qi Gong es una terapia medicinal de origen chino basada en el control de la respiración. Ayuda a eliminar las tensiones y el estrés, siendo un auténtico caudal de paz que aporta salud y vitalidad.

Horario: 11:00 – 13:00

Punto de encuentro: Iturraran Parketxea

Recomendaciones: ropa y calzado cómodo

A quién va dirigido? adultos/as (a partir de los 12 años). Plazas limitadas. Necesario realizar la reserva de antemano.

Precio: 5 euros por persona

Tokien izenak, lurraren aurkibide

Urriaren 26an, larunbatarekin, Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideek antolatutako aurtengo azken mendi-irteera burutuko da Aizkorri-Aratz Natura Parkean. Ibilaldia Arantzazuko inguruetan izango da, oraingo honetan gidaria Luis Mari Zaldua onomastikaria izango da eta toponimia baliatuko du, tokien izenak alegia, gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutu eta sentiarazteko.

Tokien izenak2019

Inguruneak, gizakiak ingurunearengan bezalaxe, izaki bizidunengan eta hizkuntzengan eragiten du. Mundu guztian barrena, gizakiak bere ingurunea izendatu egiten du eta hizkuntza du horretarako bitartekoa. Leku-izenek gizakiaren bizimoduaren berri ematen digute eta inguruan ohikoak diren osagaiez osatuta daudenez, garaian garaiko nahiz lekuan lekuko giza-talde bakoitzak bere inguruneaz egindako interpretazioa ezagutzeko aukera ematen digute. Toponimoak beraz, ingurunearekin zuzenki loturik daude eta ingurunea eraldatzean, hiztunak desagertzean, nahiz hizkuntza batek bestearen lekua hartzen duenean, denboran irauten duten lekuko azkenak dira.

Agur saguzarrei datorren urtera arte

Saguzarrak behatzeko azken saioa atzo iluntzean burutu zen Lizarrustiko parketxean. Interesdun asko bildu ziren Ane Caro adituaren inguruan eta txikienek animalia hauen inguruan ezagutza asko zituztela ikusi ahal izan genuen!

Parketxeko inguruetatik egindako ibilaldian, lotsati aritu zitzaizkigun saguzarrak, entzun entzuten genituen, baina, zailtasun handiekin ibili ginen hauek begiztatu ahal izateko… Hala ere ez genuen etsi eta saioa amaitzear zegoelarik saguzar arrunt bat (pipistrellus pipistrellus) izan genuen gure buru gainetan bueltaka! Datorren urtera arte agurtzera etorriko ote zen?

Mila esker aurten gurekin aritu diren aditu eta parte-hartzaile guztiei!

Hona hemen atzoko argazki batzuk:

20191005_191609

20191005_195026

20191005_204942

 

 

Larre orok ditu ikuspegi oparo / Todo pastizal tiene vistas sin igual

Aurten, Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaini dugu mendiko larreak balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Oraingoan, argazki erakusketa ibiltariak zeharkatuko ditu natura parke guztietako parketxeak, irailetik hasita datorren urteko otsailera arte.

Erakusketa hau 31 argazkiz eta proiektuaren inguruko ikus-entzunezko batez osatua dago. Irailean zehar Lizarrustiko parketxean egon ondoren, Arantzazuko parketxean duzue orain ikusgai, asteazkenetik igandera 10:00-14:00 ordutegiaren barruan. Azaroa eta abenduko hilabeteetan Iturraran parketxean egongo da, jarraian, hau da, urtarrilean Anduetza parketxean izango dugu, eta azkenik, otsailean Arditurri parketxean.

Argazki hauek mendiko larreen kontserbazio eta erabileraren arteko harreman estua eta oreka bat lortzearen beharra islatu nahi dute. Baita tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka ere habitat hauek desagertu ez daitezen.

Proiektu honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero: www.lifeorekamendian.eu/eu/

cartel_expo_page-0001

Este año,  hemos llevado a cabo en todos los parques naturales de Gipuzkoa diferentes itinerarios para poner en valor los pastizales de montaña y dar a conocer su rica biodiversidad. Ahora una exposición itinerante va a recorrer todos los parketxes de los parques naturales de la provincia desde septiembre hasta febrero del año que viene.

Esta exposición compuesta por 31 fotografías y un vídeo explicativo del proyecto estuvo expuesta en el parketxe Lizarrusti (Ataun) durante el mes de septiembre, ahora tenéis la oportunidad de verlo en el parketxe Arantzazu (Oñati) de miércoles de 10:00 a 14:00, y durante los meses de noviembre y diciembre estará en el parketxe Iturraran (Aia). A continuación, es decir, en enero se hallará en el parketxe Anduetza (Zegama) y finalmente, en febrero en el parketxe Arditurri (Oiartzun).

A través de ella se intentará reflejar el estrecho vínculo y la necesidad de lograr un equilibrio entre conservación y aprovechamiento de los pastos de montaña y entre innovación y tradición, para que estos valiosos hábitat no desaparezcan.

Para más información acerca del proyecto: www.lifeorekamendian.eu