All posts by lzaldua

Pagoetako perretxikoak ezagutzeko ibilaldi mikologikoa

Urriak 5 (10:15-13:15)

Udazkenean sartu garen honetan, Pagoetako perretxikoak ezagutzeko ibilaldi mikologikoa egingo da Arkamurka natur taldeko eta Aranzadiko kidea den Josefo Teres naturazalearekin.

Ibilaldian zehar baso mota ezberdinetan ibiliko gara, hariztian, pagadian, pagadi lepatuan, larreetan, eta ekosistema hauetan topatu genitzaken perretxikoen berri jasoko dugu.

Zailtasunik gabeko ibilaldia izango da, adin guztietara egokitua.

Aurrez erreserba egin behar da, plaza mugatuak ditu.

Informazioa eta erreserbak: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net – 943 83 53 89 (goizez 9:30tatik 15:00 bitartean)

Advertisements

Izarretara begira orain Aralarren

Datorren irailaren 21ean, larunbatarekin, izarretara begira jartzeko aukera izango da Ataungo Lizarrustiko parketxean. Jarduera honen barruan, momentuan zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira aditu baten gidaritzapean. Gipuzkoako Parketxe Sarea saio desberdinak burutzen ari da Gipuzkoako natura parkeetan, eta Aralarko parketxearen txanda izango da, beraz, datorren larunbatean.

Elkargunea Lizarrustiko Parketxea (Ataun) izango da gaueko 21:30etan eta bertako inguruetan gauzatuko den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu parketxearen barruan. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da. Publiko orokorrari dago zuzenduta, baina 8 urtetik gorakoentzat egokia.

Animatu eta eman izena berandu baino lehen!

943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Izarretara begira_2019

Jende ugari bildu zuen Aralarko 4. Rogaineak Lizarrustin

Atzo ospatu zen Aralarren Gipuzkoako 4. Rogaine proba giro ezin hobean. Eguraldi aparta eta parte-hartzaile ugari, denentzako egon zen lekua atzo Lizarrustin, kirol honetan adituak direnentzat, hasi berrientzat, familientzat… Rogaine erako orientazio probak gero eta jende gehiago erakartzen duten kirol bilakatzen ari dira eta, kirola egiteaz gain, orientatzen ikasi eta Aralar bezalako natur ingurune batek eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko aukera ere ematen du. Hona hemen atzoko argazki batzuk:

IMG-20190914-WA0007

IMG-20190914-WA0006

IMG-20190914-WA0005

IMG-20190914-WA0014

 

 

 

Life Oreka Mendian proiektua ezagutzeko argazki erakusketa ibiltaria Gipuzkoako Natura Parkeetan

cartel_expo_page-0001

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.

Aurten HAZI-rekin lankidetzan Gipuzkoako Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaini du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Orain argazki erakusketa ibiltariak zeharkatuko ditu natura parke guztietako parketxeak irailetik datorren urteko otsailera bitartean. 31 argazkiz eta proiektuaren inguruko ikus-entzunezko batez osatutako erakusketa hau, hilabete honetan zehar Lizarrustiko parketxean egongo da ikusgai, asteartetik igandera 10:30-19:00 ordutegiaren barruan (ikus-entzunezkoa igandeetan ikusi ahal izango da 10:00-14:00 bitartean). Argazki hauek mendiko larreen kontserbazio eta erabileraren arteko harreman estua eta oreka bat lortzearen beharra islatu nahi dute. Baita tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka ere habitat hauek desagertu ez daitezen.

20190905_113216

Saguzarrak, gaueko hegalariak / Murciélagos, voladores nocturnos

Irailaren 21ean, larunbatarekin, iluntzeko 19:00etan saguzarrak ezagutzeko jardueraz gozatzeko aukera izango da Arantzazuko Parketxean, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko ingurunean. Saio desberdinak antolatu dira aurten ere Gipuzkoako Natura Parkeetako Parketxeetan, guztiak iraileko eta urriko larunbat iluntzeetan.

Parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Nerea Vallejo adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak… Eguna iluntzen duen garaia da saguzarrak behatzeko momenturik egokiena eta gerturatzen direnek animaliatxo hauek entzuteko eta ikusteko aukera izango dute.

Elkargune-puntua: Arantzazuko Parketxea

Ordua:  19:00etan

Prezioa: 5€ pertsonako (4 kideko familiak 15€)

Izen -ematea: plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.

 

Informazio gehiago eta erreserbak:

943 78 28 94 / 699 33 51 83

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Saguzarrak2019

El 21 de septiembre, sábado, a las 19:00 del atardecer se dispondrá de la oportunidad de volver a disfrutar de la actividad para conocer a los murciélagos más de cerca en el Parketxe de Arantzazu,  dentro del Parque Natural de Aizkorri-Aratz. Como cada año se celebrarán diferentes jornadas, todas ellas en septiembre y octubre los sábados al anochecer.

Antes de dar comienzo al pequeño recorrido, que se efectuará por los alrededores, la experta en la materia Nerea Vallejo explicará las características de estos mamíferos voladores: el sistema que utilizan para orientarse, ciclo de fecundación, hibernación, las diferentes especies…  El anochecer es el mejor momento para la observación de los murciélagos y los participantes de la actividad podrán escuchar y ver a estos animalitos.

Punto de encuentro: Parketxe de Arantzazu

Hora: 19:00h

Precio: 5€ por persona (para familias de 4 miembros 15€)

Inscripción: es necesario reservar puesto que las plazas son limitadas.

 

Para más información y reservas:

943 78 28 94 / 699 33 51 83

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Hegaztiak berriro aske hegan Aralarren

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi zapelatz eta amiamoko zuri bat askatuko dira

Hegazti askatzea 2019

Datorren irailaren 22an, igandearekin, Lizarrustiko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako amiamokoa eta zapelatz batzuk askatuko dira.

Arrano Etxean, askotariko arrazoiak direla medio, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta haiek ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea da xedea. Jarduera berezi honetara bertaratzen direnak, Lizarrustiko Parketxean elkartuko dira goizeko 11:00etan eta azalpen batzuk entzun ostean, Lizarrusti inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok (15 minutu egin beharko dira oinez).

Plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegazti hauen inguruan zerbait gehiago ikasteko eta askatasunean euren natura ingurunera nola itzultzen diren ikusteko.

Jarduera doakoa izango da.

Izena emateko edota informazioa osatzeko: 943 18 03 35 / 688 895 069, barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

AZKEN PLAZAK SAGUZARRAK EZAGUTZEKO PAGOETAN

Irailak 14 (19:30-22:30)

Gaueko ugaztun hegalari misteriotsu hauen bizi-ohiturak, espezie motak, elikadura, ehitzatzeko eta hegan egiteko moduak eta askoz gehiago ikasiko dira bisita honetan.

Parketxeko inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Unai Arrizabalaga adituak azalpen orokorrak emango dizkigu Iturrarango ganbaran.

Gainera, gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Prezioa: 5€ pertsonako (4 kideen familiatarako 15€)

Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da beraz. 943 835389 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

ºº

Gipuzkoako 4. rogainea Aralarren

Datorren larunbatean, irailaren 14ean, Aralargo mendiak Gipuzkoako 4. orientazio rogainearen lekuko izango dira. Aralargo mendi eta larreak, toki ezin hobeak dira mendian orientatzen ibiltzeko, eta parte hartzaileek, mapa eta iparorratzaren laguntzarekin, mendian jarriko diren balizak bilatzen saiatu beharko dute.

Aralar TXEMI WEB

Iberogaine orientazio ligako proba izanik, Espainia zein Frantziako 250 parte hartzaile baino gehiago hurbilduko dira Lizarrustiko parketxera larunbat goizean. Bertan, 2 proba izango dira. Batetik 8 orduko rogainea, hauek goizeko 10.30etan , Aralargo San Migueletik abiatu eta gehienez ere 8 orduko tartean, Lizarrustira itzuli beharko dute. Eta bestetik, goizeko 11.00tan Lizarrustiko parketxean bertan 3 orduko rogainea abiatuko da. Hauek, denbora epe laburrago batean berdina egin beharko dute, baina hasiera eta bukaera Lizarrustin bertan izango da.

Rogaine erako orientazio probak, 2 eta 5 pertsonez osaturiko taldeetan egiten dira. Momentu oro, taldeak batera joan behar du mendian eta orientazioa, estrategia eta gaitasun fisikoa uztartzen dituen modalitatea da. Haiseran, parte hartzaileei, Aralargo mendilerroko orientazio mapa banatuko zaie, 15 minutuko denbora tartean, taldeak, 8 edo 3 ordutan, biderik motzena eta baliza kopuru gehien lortuko lituzkeen bidea zein izango den erabaki beharko du. Eta behin irteera emanda, talde bakoitzak erabakitzen du zein bide hartu. Baldintza bakarra dago, 8 edo 3 orduko epean, mapan azaltzen den helmugako tokian agertzea, bestela lorturiko puntuak galtzen baitira.

Aurten, berrikuntza modura, 8 orduko proban, GPS bidezko jarraipena egingo da eta Lizarrustiko parketxetik zuzenean eta internet bidez momentu oro jarraitu ahal izango da parte hartzaileen ibilbidea. Eguna borobiltzeko, amaieran, otordu bat eta sari banaketa izango da.

Informazioa eta izen ematea: https://gotorientazioa.org/aralargo-rogainea-2019/
Kontakturako: info@gotorientazioa.org

Babesleak:

Babesleak

Gozatu Arditurriko Bide Berdeaz / Disfruta de la Vía Verde de Arditurri

Bide berdeek badute bidegorriek ez duten berezitasun garrantzitsu bat, garai batean trenbidea izatearena hain zuzen ere. Garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da, eta hainbat ekintza antolatu dira egun honetarako:

Egunari hasiera emateko, Arditurriko 8. bizikleta martxa abiatuko da . Ibilbidearen zailtasun maila erraza da, beraz adin guztientzako egokia da bizikleta martxa hau. Kaskoa eramatea nahitaezkoa izango da (haurrek zein helduek) eta argia eramatea gomendatzen da. Bizikleta martxan parte hartzeko 15 minutu lehenago egotea komeni da irteera puntuan.

Martxaren helmuga Arditurriko meategian egongo da, eta bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute helmugan, izakinak agortu artean. Horrela, helmugan ere hainbat ekintza antolatu dira:

Meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira goiz osoan zehar eta meategiko bisita-txartelarekin Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik.

Horrez gainera, 12:30etatik 14:00etara hainbat jolasetan parte hartzeko aukera ere izango dute: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.

Aurten ere aukera berezi bat izango da gainera, Ingurumen jolas tailerra bat izango baita 11:00etatik 12:30etara. Gurpil Artea elkartearen eskutik, bizikletak nola konpondu daitezkeen ikasi ahal izango da, adibidez.

Bide Berdearen Eguna 2019 EUS

Las vías verdes tienen una peculiaridad diferente de los bidegorris, pues hubo un tiempo en el que fueron ferrocarriles. El antiguo camino ferroviario que se utilizó para transportar el mineral desde las minas de Arditurri hasta el puerto de Pasaia celebrará el domingo 15 de septiembre, el VIII. Día de la Vía Verde de Arditurri. Se han organizado diversas actividades para este día especial:

Para comenzar el día, la marcha en bicicleta de Arditurri. La dificultad de la marcha es fácil, por lo tanto es adecuada para personas de todas las edades. Será obligatorio llevar casco (tanto en niños como en adultos) y se recomienda llevar algún sistema de iluminación. Para participar en la marcha en bicicleta, habrá que acercarse a los puntos de salida 15 minutos antes de la salida.

La meta de la marcha en bicicleta se situará en las minas de Arditurri donde habrá un servicio de consigna de bicicletas. Todos aquellos que se acerquen en bicicleta tendrán un almuerzo gratuito, hasta agotar existencias. En la meta también se han organizado diversas actividades.

Habrá visitas guiadas a la mina de Arditurri a precio reducido, tanto la Visita esencial como la Mina a fondo, y con el ticket de entrada a la mina, se podrá participar de forma gratuita en un circuito Seg-way.

No sólo eso, entre las 12:30 y las 14:00, los que se acerquen a Arditurri también tendrán la oportunidad de participar en varios juegos: carrera de cintas, herri kirolak, juegos en bicicleta, etc.

Este año habrá una actividad especial, un taller de juegos ambientales desde las 11:00 hasta la 12:30. Por ejemplo, habrá un taller para aprender a reparar las bicicletas, de la mano de Gurpil Artea.

Bide Berdearen Eguna 2019 CAS

Aizkorriko izarretara begira

Jesus Arregi astromonoaren gidaritzapean gure zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira. Gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpenak egin ostean, une horretan zeruan ikusgai dauden izar eta konstelazioez hitz egingo du. Linterna eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.

Elkargunea Anduetza Parketxean (Zegaman) izango da gaueko 22:00etan eta inguruetan izango den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da.