Meatze-ustiapenaren historia / Historia de la explotación minera

Erromatar inperioa
Ziur aski, Burdin Aroko gizakiak izan ziren mineral-zainak ustiatzen lehenak. Aiako Harriko meatzeetan galena argentifera ustiatzen zuten, zilarra lortzeko.

Erdi Aroa
Garai hartan burdina ateratzen zuten eta, ondorioz, hainbat ola kokatu ziren eskualdeko erreken eta ubideen ertzetan. Baina erromatarrek burdinari jaramon handirik egiten ez ziotenez, material horren Aiako Harriko erreserba handiak ia oso-osorik zeuden.

XVIII. mendea
Jarduerarik gabeko aldi baten ostean, XVIII. mende amaieran, Oiartzungo Sein familia meatzea ustiatzen hasi zen berriz, zilarra eta beruna lortzeko. Juan Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarra Carlos IV.aren aginduz etorri zen, Sein familiaren jarduerak zertan ziren ikuskatzera.

XIX. mendea
1830ean, Compañía Guipuzcoana de Minas enpresa Arditurri ustiatzen hasi zen, besteak beste. Ustiatzeko meazuloak handitu egin zituzten, eta aurreko garaietako aztarnetako asko suntsitu egin ziren prozesuan zehar.

XX. mendea
1902tik 1904ra bitartean Bilboko Chavarri Hermanos konpainiak, Sestaoko (Bizkaiko) labe garaien jabeak, lortu zuen burdina ustiatzeko emakida, eta trenbidea eraiki zuten. Gaur egun, ibilbidea Arditurriko bidegorri bihurtu da, oinez eta bizikletaz ibiltzeko. Aurreko mendearen erdi aldean, bertan zegoen fluorita zela eta, interes handia sortu zen, eta meatzea modernizatu egin zuten.

Historia11

1984: meatzearen ixtea
Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen, eta ustiatzeko baimena 1985ean iraungi. Hala ere, 1983an, behin betiko itxi aurretik, Arkeolanek , Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa Zentroak, prospekzio arkeologiko batzuk egin zituen.

2001-2006
Arditurri eta Otsamantegiko meatzeak itxi ondoren geratu ziren ingurumen arazoak (metal astunak uretan, hondakindegien ezegonkortasunak eta abar) konpontzeko azterketa ugari, diagnosia, proiektua eta obrak egin ziren.

Arditurri_23

2008ko ekaina: publikoarentzat irekita
2007ko udaberrian, meatze-esparruaz baliatzeko proiektua onartu eta 800 metro luzeko meazuloa egokitzeko lanak abiarazi zituzten. Arditurriko meatze-esparrua 2008ko ekainetik dago ikusgai.

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s