Formazio geologikoa / Formación geológica

Arditurriko meatzeak Aiako Harria mendigunearen bihotzean daude, Gipuzkoako Oiartzungo udalerrian. Aiako Harria, Euskal Herriko formazio geologikorik zaharrenetakoa izateaz gain, berezia da oso biltzen dituen harri motengatik eta orografia ikusgarriagatik.

Aiako Harria Paleozoiko garaian hasi zen eta oraindik bizirik dirauen prozesu geldo baten ondorio da. Orain dela 300 eta 250 milioi urte bitartean gertatu ziren prozesu geologiko batzuen emaitza da Aiako Harriko batolitoa.

Leku sakon batean eta denbora luzez, kristalizatu zenez, batolitoaren aureola metamorfikoak meatze-ustiapenerako hainbat mineralen zain handiak ditu: goethita eta siderita, burdina ustiatzeko; galena, beruna eta zilarra ustiatzeko; eta meatzaritzan gutxi preziaturiko beste materialak, hala nola, fluorita, blenda eta ortosa.

Duela 300 milioi urte, Paleozoiko garaian, lur barruan jarduera igneoa handia izan zen. Magma masa ikaragarri bat lur azpian mantendu zen granitzoko bizitz erraldoi bihurtuz joan zen hozte prozesu geld baten ondorioz, hainbat mugimendu tektoniko lurrazalera atera zuten arte. Gainazala aldatu zuen prozesu geologiko hau, haize, ura eta beste kanpo- prozesu batzuetan oinarritzen da, Aiako Harria mendiguneari egungo itxura eman zioten arte.

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s