XX. mendea: blenda eta fluorita / Siglo XX: blenda y fluorita

ragan mendean, batez ere blenda eta fluorita ateratzeko ustiatu zituzten meatzeak, baina agertzen zen edozein mea ustiatzen zuten.

Blenda edo eskarelita zink sulfuroa da. Blenda alemanierazko ‘blender’ hitzetik dator, zeinak ‘engainatu’ esan nahi baitu, haren itxura galenarenarekin nahasten baita maiz. Blenda altzairua galbanizatzeko agente gisa erabiltzen da batik bat, hura korrosiotik babesteko.

Fluorita kaltzioaren eta fluorraren nahasketaz dago eratua. Egoera garbian, koloregabea eta gardena da, nahiz eta gehienetan baduen kolore apur bat, ezpurutasun organikoengatik edo mineralengatik.

Fluorita azido fluorhidrikoa ekoizteko erabili izan da batez ere. Material hori funtsezkoa da aluminio produkziorako kriolita sintetikoa eta aluminio fluoruroa egiteko, bai eta industria kimikoko beste erabilera anitzetarako ere.

Real Compañía Asturiana de Minas etxea 1853an sortu zuten, eta I. Gerra Karlistan suntsitutako kaputxinoen antzinako komentuaren lurretan kokatu zen. Aiako Harriko Arditurriko meatzeetako berunaren eta zilarraren galdaketa zuen helburu. Geroago, zinkarekin hasi zen lanean, eta ijezketa lantegi bat eraiki zuen.

Urte haietan trenez garraiatzen zen materiala, Pasaiako portuko terminaleko biltegi bateraino. Hortik, N-1 errepidearen eta Iparraldeko Trenbidearen gainetik bagonetetan eramaten zen, Cantilever erako zubi bateraino, eta handik bagonetek zuzenean botatzen zutelarik mea itsasontzietara.

Meatzeak 1984an itxi zituzten, eta haien emakida hurrengo urtean amaitu zen. Instalazioak desegin eta lekuak hustu zituztenean, Oiartzungo Udalak Asturiana de Zinc-i erosi zizkion lurrak, 1988an, eta, handik hiru urtera, tokia lehengoratzeko lanak hasi ziren.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s