Aiako Harria Parke Naturala

Aiako Harria

Aiako Harria Parke Naturalaren ezaugarri nagusiak, bere edertasun ikusgarria eta erakargarritasuna dira. Horregatik da, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko bisitatuena.

Urtero 175.000 bat lagun joaten dira Oarsoaldeko (Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Lezo) eta Txingudiko (Irun eta Hondarribia) eskualdeetako informazio-zentroetara, parkean zer ikusi daitekeen jakiteko.

Zenbaki horrek, ordea, ez du islatzen ingurua bisitatzen dutenen benetako kopurua, berez askoz ere handiagoa baita. Hala ere, Aiako Harria Euskal Autonomia Erkidegoko zortzi parke naturaletatik interes gehien sortzen duena dela esateko balio digu. Hamaika bisitari joaten dira urte osoan zehar, batik bat udaberrian eta udan, mendi-ibilbideez, alpinismoaz eta paisaiaren edertasunaz gozatzera.

Aiako Harria mendigunea, Pirinioetako Mendikatearen muturretako bat izateaz gain, Euskal Herriko formazio geologikorik zaharrenetakoa da (orain 250 milioi urte inguru azaleraturikoa). Arroka batzuetan, itsasoko animalien fosilak ere aurkitu izan dituzte. Bestalde, mende asko daramatza gizakiak bertan bizitzen, eta horren erakusle ditugu parkeko hainbat lekutan dauden cromlechak, tumuluak eta trikuharriak, eta baita erromatarren meatzeak eta ondorengo garaietako errotak ere.

Beste ezaugarri aipagarri bat faunaren aniztasuna da. Ez da zaila izokinak, sai arreak edo pagausoak ikustea. Hango harizti eta pagadi ederrak leku ezin hobeak dira oinez ibiltzeko eta eguneko betebeharrak alde batera uzteko.

  • Sailkapena: Parke Naturala (1985)
  • Azalera: 6.912 hektarea
  • Kokapena: Gipuzkoako ipar-ekialdean, Nafarroako mugan, Bidasoa eta Urumea ibaien artean, honako udalerri hauetan hedatzen da: Donostian, Errenterian, Hernanin, Irunen eta, batez ere, Oiartzunen.

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s