Aiako Harria PN (Arditurri)

Aiako harria Natura Parkeko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurri Parketxea. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua. Lur azpian berriz gizakiaren eragina handiagoa da; hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

Duela 2.000 urtez geroztik ia jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak. Orain ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturiana de Minas delakoak 1984ean meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik hain zuzen.

ARDITURRI Parketxea/Centro de interpretación

Garai batean meategiko laborategia izan zen eraikinean kokatuta, meazuloan barrena sartu aurretik bisitariak Aiako Harria Parke Naturaleko historia ezagutzeko aukera izango du Parketxean.

MEAZULOA/Mina

Hauek beti bisita gidatuaren bidez. Erreserba egitea gomendatzen da horretarako Turismo bulegora dei dezakezue (943 49 45 21) edo web-orritik egin.

 

EKINTZA BEREZIAK/Actividades especiales

Arditurri Parketxeak bisita edota ibilaldi gidatuak eskaintzen ditu, Aiako harria Natura Parkearen ondare naturala eta kulturalean murgiltzeko helburuarekin.

HARREMANA eta ORDUTEGIA / Contacto y horario

KOKAPENA / Ubicación

 

 

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s