Misterioari dario, Arantzazun / Arantzazu, fuente de misterio

Misterioari dario (Baja)


Misterioari dario” kultur diziplina anitzeko emanaldia hartuko du Gandiaga Topaguneak, azaroaren 14an

Arratsaldeko 18.00etan hasiko den ekitaldia, diziplina artistiko desberdinen, marrazki, musika eta poesiaren bategitea izango da. Emanaldian, Josu Maroto marrazkilariak, Pello Ramirez biolontxelistak, Jon Goenaga piano-jotzaileak eta Andoni Salamero poetak hartuko dute esku.

Arantzazu beti izan da kulturaren gordailu, kulturzaleen atsedentoki eta kabi. Eta bada gaur egun ere. Izan ere, horren erakusgarri dugu datorren azaroaren 14an, larunbata, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan izango den “Misterioari dario” emanaldia.

“Misterioari dario” ekitaldi berezia eta hunkigarria da, zeinetan hiru diziplina artistiko –marrazkia, musika eta hitza– bakarrean uztartzen diren. Artisten hitzetan, “Misterioari dario” emanaldia “Biziari egindako goraipamena edo gorespena da, barruak, bizidun bakoitzari egindako kantu zintzoa. Biziaren aurrean, bizidun bakoitzak izaten dituen galdera existentzial asko aurkezten dizkio ikusleari, sarri presaren zurrunbiloan, egunerokotasunean murgilduta erantzun nahi ez ditugun galderak. Honako esperientziaren bidez, lau sortzailek, hurbiltzen den ikusleriarekin batera, hurbileko barne-esperientzia hori izaten lagunduko dute, giro bildu, atsegin eta lasaian”.

Emanaldirako sarrera, euskara hutsean egingo dena, doakoa izango da, eta 120 lagunentzako lekua prestatuko da. Bertaratuko diren lagunek etorriko direla baieztatzea gomendatzen da 943-716575 telefono-zenbakira deituz edo info@arantzazugandiaga.com posta elektronikora mezua idatziz.

Topaguneko ateak zabalik dituzue, gozatu!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s