Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorriko mendizerra
Aizkorriko mendizerra

Aizkorri-Aratz parke naturak dituen 19.331 hektareatan sei mendizerra aurkitu daitezke. Hauetariko bat Aizkorri-Aratz mendizerra da, parke naturalari izena ematen diona eta Euskadiko tontorrik garaienak dituena, 1500 metrotik gorako tontorrak.

Asko dira Aizkorri-Aratz parke naturalak eskaintzen dituen altxorrak baina esanguratsuenetako bat San Adrian igarobidea da, mendizerra alde batetik bestera zeharkatzen duen koba naturala. San Adrian igarobidea garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Bertan egin diren hainbat indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik Historiaurre garaian ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute San Adrian, izan ere, duela 12.000 urteko (azken glaziazioaren amaiera) aztarna ugari topatu baita bertan (zeramika zatiak, hezurrak …).

San Adrian igarobidea
San Adrian igarobidea

Urbiako larreak dira parke naturaleko beste altxor ezaguna, artzaintza eremua parkeko sako-gune batean. Urbiako larreetan hainbat abere bazkatzen dira, hauen artean Idiazabal gazta egiteko ezinbestekoak diren latxa arrazako ardiak.

Bukatzeko parke naturaleko aberastasun natural iturri diren pago lepatuak nabarmentzen dira, bere baitan bioaniztasun handia gordetzen duten zuhaitzak. Pago lepatu hauek bere handitasun eta forma bitxiekin gure arbasoek egurra ustiatzeko zuten modua erakusten dute.

____________________________________________________________________

El parque natural Aizkorri Aratz tiene una extensión de 19.331 Ha con seis sierras bien diferenciadas. Una de estas sierras, la sierra Aizkorri-Aratz que da nombre al parque presenta las cimas más altas de Euskadi con cotas que sobrepasan los 1500 metros.

Son muchos los detalles a destacar de este parque natural pero uno de los lugares más emblemáticos es el paso de San Adrian, una cueva natural que atraviesa la montaña. El paso de San Adrian es un lugar de gran importancia histórica, de hecho, por aquí pasaba el principal Camino Real que comunicaba el Reino de Castilla con Europa. En las diferentes campañas de excavaciones arqueológicas realizadas en el lugar además de verificar su ocupación en la época medieval se ha demostrado que fue un importante lugar poblado también en la Prehistoria, de hecho se han encontrado muchos restos arqueológicos (trozos de cerámica, huesos…) de hace unos 12.000 años (final de la última glaciación).

Otro de los lugares más conocido son las campas de Urbia, zona de pastoreo situada en una depresión del parque. En Urbia pasta mucho ganado como por ejemplo la oveja de la raza “latxa”, básica en el proceso de la elaboración del queso Idiazabal.

En cuanto a la riqueza natural del parque cabe destacar los hayas trasmochos como fuente importante de biodiversidad. Estos hayas muestran con sus formas y su magnitud la labor realizada por nuestros antepasados en la extracción de madera.

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s