Saguzarrak lotara joan baino lehenago…

saguzarrak2016

Saguzarrak guregandik oso hurbil bizi diren animali harrigarria eta misteriotsuak dira baina gautarrak izanik, ezezagunak eta eskuraezinak. Horregatik, Gipuzkoako Parketxe Sareak animali hauek hurbiletik ezagutzeko bi aukera eskaintzen dizkigu udazken honetarako.

Jarduera hauetan, Kiko Alvarez adituaren eskutik, ezagutzera emango dira ugaztun hegalari hauen ezaugarriak: aurkitu ditzakegun espezie desberdinak, euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, orientatzeko erabiltzen duten sistema, nola erlazionatzen diren, hibernazioa, ingurumenarentzat duten garrantzia… Gainera gerturatzen direnek, tresneria berezi bat erabiliz, saguzarrak entzuteko aukera ere izango dute.

Ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute saioek. Adin guztiko publikoari zuzendutako ekintza da eta plaza mugatuak direla eta, aurrez izena eman behar da, dagokion parketxera telefonoz edo helbide elektronikoz zuzenduta. Jardueraren prezioari dagokionez pertsonako 5€ da eta lau kideko familiatarako 15€.