Jaten den egurrik ba al dago?

copia-de-p1060224

Anduetza Parketxean mundu osoko 1500 egur oholtxo baino gehiago daude eta 177 zuhaitzen enborrak, non zuhaitzen barrunbeak miatu daitezken. Erakusketa honetaz baliatuz, “Jaten den egurrik ba al dago?” tailerra burutzen ari gara. 1.500 egur oholtxoak ukituko ditugu, usaindu, hainbat kolore ezberdinez gozatu, kolpatzen soinua egingo dugu… eta azkenik dastatu?

“Jaten den egurrik ba al dago?” tailerra Anduetza Parketxean egiten da astebururo eguerdiko 12:00etan, aurretik izena ematea ezinbestekoa bada ere. Etorri eta 5 zentzuak egurrean jarriko ditugu!