Ibilaldian zehar kulturaz blai

dsc_0130-001

Irudia: San Adrian igarobideko ikuskizuna

2016BIDEA ekimena izan da Aizkorri-Aratz Natura Parkean zehar uda honetan. Bi etapa ziren natura parkea zeharkatzen zutenak, Mirandaola-Arantzazu eta Arantzazu-Otzaurte etapak. Ibilaldian zehar hainbat ekitaldi kultural izan ziren, Ruper Ordorikaren emanaldia, Mirandaolako Burdinola martxan, Aizpea Idiazabal mendi gazta egiten duten artzainen saroiaren bisita, San Adrian igarobidean ikuskizuna eta Orkatz abesbatzaren emanaldia Otzaurteko ermitan, besteak beste.

Natura parkean zehar, parte-hartzaileek Anduetza Parketxeko ingurumen hezitzaile taldearen azalpenak izan zuten lagun. 300 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren etapa hauetan eta oso balorazio positiboa egin genuen.