Artzaintzaren feria

aa232501-mxf-imagen-fija001

Urtero legez, San Martin egunaren inguruan, artzaintza omentzea eta ezagutaraztea helburu duen feria Zegaman izaten da. Datorren azaroaren 12an da San Martin Feria eta egunean zehar izango den egitaraua zabalaz gain, aurreko astean hainbat jarduera osagarri izango dira ere. Besteak beste, hitzaldiak, pilota partiduak, abereen erakusketa eta lehiaketa, gazta lehiaketa, dastatzeak, kale jira, buruhandiak eta artisautza. Hurrengo egunetan egitarau zehatza publikatuko dugu.