Ekintza bereziak

Anduetza Parketxeak bisita edota ibilaldi gidatuak eskaintzen ditu, Aizkorri-Aratz mendizerraren ondare naturala eta kulturalean murgiltzeko helburuarekin eta bide batez Zegamako herriaren historia ezagutzeko.

 ANDUETZA PARKETXEA EZAGUTU

 Anduetza Parketxeak Aizkorri-Aratz parke naturaleko natura aberastasuna erakusteaz gain, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere erakusten du.

Iraupena: 2 orduMUSEOA ETA AIZKORRI

Prezioa: 2€

SAN ADRIAN IGAROBIDEA

 San Adrian igarobidea garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Bertan egin diren hainbat indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik Historiaurre garaian ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute San Adrian, izan ere, duela 12.000 urteko (azken glaziazioaren amaiera) aztarna ugari topatu baita bertan (zeramika zatiak, hezurrak …). Ibilaldiaren ondoren Anduetza Parketxean dagoen “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketa ikusteko aukera izango da.

Iraupena: 3 ordu (Aldaola aparkalekutik)

Zailtasun-maila: ErrazaPrezioa: 3€San Adrian igarobidea

Eraman beharrekoa: Mendiko arropa

Anduetzan erakusketa ikusi: 1€ gehitu eta 30 minutu iraupenean

ZEGAMAKO PAISAIA KULTURALA

Zegamako herriak Aizkorriko mendizerraren panoramika bikaina eskaintzen du eta honetan oinarriturik gaurko paisai kulturala ezagutzera emango da. Paisai honetaz gozatzeko Murgizelai parkera igoko gara, ibilbidean zehar ere autoktonoa den bisoia ezagutuko dugularik. Paisai kulturala ulertzeko ezinbestekoa den Anduetza Parketxea ere bisitatuko da.

Iraupena: 3 orduP1020402

Zailtasun-maila: Erraza

Prezioa: 4€

Eraman beharrekoa: Zapatilak

 ORIA IBAIAN ZEHAR ERROMESEN BIDEARI JARRAITUZ

Gaur bere natur balioengatik babestuta dagoen Oria ibaiaren goi ibilgua, erdi aroan errege bidea izan zen. Errege erreginak, merkatariak eta zaldunak erabiltzen zuten bide berberetik joango gara Zegama eta Euskal Herriko historia ezagutzen. Nola ez, ingurune hau babestu izanaren arrazoiak bertatik bertara ikusiz gozatuko dugu ere.

Iraupena: 3 orduP1100196

Zailtasun-maila: Erraza

Prezioa: 4€

Eraman beharrekoa: Zapatilak

 

 

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s